2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEZAUN
Aurrekontua. Hasierako onespena
Lezaungo Batzorde Kudeatzaileak, 2025eko urtarrilaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2025eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten herritarrek edo interesdunek, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).
Lezaunen, 2025eko otsailaren 3an.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Lucia Ros Sanz.
Iragarkiaren kodea: L2501884