2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRURTZUN
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Irurtzungo Udalbatzak, 2025eko otsailaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko ekitaldiko aurrekontu orokor bakarra.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, hasiera batez onetsitako aurrekontua jendaurrean egongo da ikusgai Udal Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, interesdunek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Halakorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.
Argitara ematen da orok jakin dezan, eta betetzeko xedaturik dagoena Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legean.
Irurtzunen, 2025eko otsailaren 11n.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2502176