2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXAURI
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Etxauriko Udalak, 2025eko otsailaren 5ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari.
Etxaurin, 2025eko otsailaren 5ean.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.
Iragarkiaren kodea: L2501710