2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIURRUN-OLKOTZ
Interesdunak epatzea Nafarroako Administrazio Auzitegian lurraren kontribuzioari buruz jarritako 24-02117 gora jotzeko errekurtsoan
Ikusi da 2025eko urtarrilaren 31n udal honetako erregistroan sartu zela Nafarroako Administrazio Auzitegiaren probidentzia bat, 24-02117 gora jotzeko errekurtsoari buruzkoa. Errekurtso hori Red Eléctrica de España SAUk jarri du Alkatetzaren 2024ko urriaren 25eko 60. Ebazpenaren aurka, zeinak ezesten baitu Alkatetzak 2023ko urriaren 27an lurraren kontribuzioari buruz emandako 54. Ebazpenaren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoa.
Hortaz, 10 egun balioduneko epea ematen zaie espedientean interesa duten pertsonei epaitegi horretan ager daitezen, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, toki entitateen egintzak eta erabakiak aurkaratzearen arlorako.
Biurrun-Olkotzen, 2025eko urtarrilaren 31n.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.
Iragarkiaren kodea: L2501493