37. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

103E/2025 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimentzen baita 2025erako gastu bat, langabeziaren prestazioen kapitalizazioa egin duten langabeen kuotak Gizarte Segurantzari ordaintzeko. DDBN identifikazioa: 811802.

Ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretua aplikatuz, 1994ko apirilaren 13ko TAS Aginduaren bidez, oinarri arautzaileak ezarri ziren, langabeziaren kapitalizazioa ordainketa bakarrean jasotzea erabakitzen den kasuetan Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzeko dirulaguntzen deialdirako.

Azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren. Estatutu horietan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea da enplegu politikak, eragile sozialekin adostutakoak, planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea, honako arlo hauetan ezartzen diren zerbitzu eta programak modu koordinatuan kudeatuz: enpleguaren sustapena, lan merkatuan sartzeko aukera berdintasuna, lana aurkitzea, bitartekaritza eta enplegurako orientazioa eta prestakuntza eta Nafarroako enpleguaren egoeraren eta horren gaineko politiken azterketa; horretarako, besteak beste, langabeziaren kapitalizazioagatik Gizarte Segurantzako kuoten hobaria emateko dirulaguntzak kudeatzen ditu, enplegua sortu eta lan munduan sartzen laguntzeko, dirulaguntza horien oinarri arautzaileak 2025. urtea baino lehen onetsita.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 14ko 11/2005 Foru Legearen 30. artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Laguntzak zuzenean emanen dira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 17.2.b artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 120.000 euroko gastua baimentzea, 2025eko Nafarroako aurrekontu orokorren 950001 96100 4809 241106 (Konferentzia sektoriala. Langabeziaren kapitalizazioagatik Gizarte Segurantzaren kuoten ordainketa) partidaren kargua. DDBN: 811802.

2. 2024ko ekitaldian ebatzi gabe gelditu ziren eskaerei 2025eko ekitaldiko aurrekontuaren kargura erantzutea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2025eko otsailaren 5ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2501943