37. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

2025eko aurrekontua eta plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2025eko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 13an.

Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsi dira 2025eko aurrekontua eta plantilla organikoa.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

2025EKO AURREKONTUA

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 387.213,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 808.520,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 7.300,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 240.200,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzia funtsa: 0,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 744.816,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 5.000 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 63.500 euro.

Gastuak, guztira: 2.256.549,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 373.500,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 60.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 96.700,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.014.349,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 161.200,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsioak bertzerentzea: 550.800,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak eta kapitaleko bertzelako diru-sarrerak: 00,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 2.256.549,00 euro.

2025EKO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Administrazio arloa:

1.1. Idazkari kontu-hartzailea: A maila. Osagarriak: %35, bateraezintasuna; %6,88, lanpostua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskararen ezagutza, nahitaezkoa: C1 jakite maila. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Egoera: hutsik.

1.2. Administrari-ofiziala: C maila. Osagarriak: %28, lanpostua; %12, maila. Sarbidea: oposizioa. Euskararen ezagutza, nahitaezkoa: C1 jakite maila. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Egoera: hutsik.

1.3. Administrari laguntzailea: D maila. Osagarriak: %20, lanpostua; %12, maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskararen ezagutza, nahitaezkoa: C1 jakite maila. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Egoera: jardunean.

Obrak eta zerbitzuak:

2.1. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Osagarriak: %27, lanpostua; %10, lanaldiaren luzapena; %12, maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskararen ezagutza, nahitaezkoa: B2 jakite maila. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Administrazio-egoera: jardunean.

2.2. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Osagarriak: %16,35, lanpostua; %12, maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskararen ezagutza, nahitaezkoa: B2 jakite maila. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Administrazio-egoera: hutsik.

2.3. Garbitzailea. Maila: D. Osagarriak: %8,35, lanpostua; %12, maila; %7,81, arrisku bereziaren osagarria. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskararen ezagutza, nahitaezkoa: B2 jakite maila. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Egoera: jardunean.

2.4. Garbitzailea. Maila: D. Osagarriak: %8,35, lanpostua; %12, maila; %7,81, arrisku bereziaren osagarria. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskararen ezagutza, nahitaezkoa: B2 jakite maila. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Egoera: jardunean.

2.5. Liburutegiko arduraduna. Maila: C. Osagarriak: %8,52 lanpostua; %12 maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskararen ezagutza, nahitaezkoa: C1 jakite maila. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Egoera: jardunean.

Langileen izenen zerrenda 2024ko abenduaren 31n

Funtzionarioak.

Leiza Araña, Manuel. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Egoera: jardunean.

Gonzalez Larrañaga, Hasier. Lanpostua: liburuzaina. Maila: C. Egoera: jardunean.

Onda Berastegui, Mari Carmen. Lanpostua: garbitzailea. Maila: D. Egoera: jardunean.

Gartziandia Razkin, Lidia. Lanpostua: garbitzailea. Maila: D. Egoera: jardunean.

Administrazio-kontratudunak.

Etxegarai Ugarte, Itziar. Lanpostua: idazkaria. Maila: A. Egoera: jardunean.

Erdozia Razkin Aintzane. Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Egoera: jardunean.

Reparaz Berastegui, María Milagros. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Egoera: jardunean.

Lan-kontratudun finkoak.

Lacunza Arreche, Edurne. Lanpostua: administrari laguntzailea. Maila: D. Egoera: jardunean.

Arbizun, 2025eko otsailaren 11n.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2502155