37. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

102E/2025 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez "Nekazaritzaren sektorean kontratazioa sustatzeko dirulaguntzak" deialdiko gastua baimentzen baita. DDBN identifikazioa: 811838.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 30.1 artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urriaren 25ean emandako 2711/2018 Ebazpenaren bidez onetsi ziren nekazaritzaren sektorean kontratazioa sustatzeko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak.

Hortaz, bidezkoa da 2025erako gastua baimentzea, aurretik aipatutako dirulaguntzen deialdirako.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea nekazaritzaren sektorean kontratazioa sustatzeko dirulaguntzen deialdia.

2. 180.000 euroko gastua baimentzea, Nafarroako aurrekontu orokorren 2025eko gastuen aurrekontuko 950001 96100 4819 241120 (Nekazaritzako enpleguari arreta emateko programetarako laguntzak) partidaren kargura, nekazaritzaren sektoreko langileen aldi baterako kontratazioak egiteko; DDBN: 811838.

3. 40.000 euroko gastua baimentzea, Nafarroako aurrekontu orokorren 2025eko gastuen aurrekontuko 950001 96100 4819 241120 (Nekazaritzako enpleguari arreta emateko programetarako laguntzak) partidaren kargura, nekazaritzako enpleguarekin zerikusia duten sentsibilizazio, hedapen eta dibulgazio jarduketetarako; DDBN: 811838.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5.Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2025eko otsailaren 5ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2501899