1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
24/2025 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Hezkuntzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 26ko 192/2016 Ebazpenaren I. eranskina.
Hezkuntzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 26ko 192/2016 Ebazpenaren bidez onesten dira kanpoko praktiken programa eta ikasketen bukaerako lanaren edukiak arautzen dituzten jarraibideak, bai diseinuko goi mailako eskoletarako, bai Nafarroako Foru Komunitatean dagokien baimenarekin ikasketa horiek irakasten dituzten ikastetxe pribatuetarako. I. eranskinean jasotzen da ikastetxearen eta erakunde laguntzailearen arteko hitzarmenaren eredua, diseinuko goi mailako arte ikasketetako ikasleek kanpoko praktikak egin ditzaten.
Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren berrogeita hamabigarren xedapen gehigarriak zera ezartzen du: "prestakuntza praktikak prestakuntza programetan sartuta dauden enpresa, erakunde edo entitateetan eginez gero eta kanpoko praktika akademikoak dagokion lege- eta erregelamendu-erregulazioaren babesean eginez gero, praktika horiek egiten dituztenak Gizarte Segurantzaren sisteman sartuko dira".
Arau aldaketa horren ondorioz, diseinuko goi mailako arte ikasketetako ikasleek kanpoko praktikak egiteko ikastetxearen eta erakunde laguntzailearen arteko hitzarmenaren eredua aldatu behar da.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Hezkuntzako zuzendari nagusiak emandako maiatzaren 26ko 192/2016 Ebazpenaren I. eranskina aldatzea. Ebazpen horren bidez onesten dira kanpoko praktiken programa eta ikasketen bukaerako lanaren edukiak arautzen dituzten jarraibideak diseinuko goi mailako eskoletarako eta Nafarroako Foru Komunitatean dagokien baimenarekin ikasketa horiek irakasten dituzten ikastetxe pribatuetarako.
2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau eta eranskina Hezkuntza Ikuskapen eta Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuei, Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalari, Iruñeko eta Corellako Arte eta Goi mailako Diseinu Eskolei eta Espainiako Creanavarra atzerriko ikastetxe pribatuari helaraztea.
4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Iruñean, 2025eko otsailaren 5ean.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
ERANSKINA.–KANPOKO PRAKTIKAK GOI MAILAKO ARTE IKASKETETAKO IKASLEENTZAT
IKASTETXEAREN ETA ERAKUNDE LAGUNTZAILEAREN ARTEKO HITZARMENA
Alde batetik:
.................................................................................................. jauna/andrea, NAN zenbakia: ..........................................., ................................................................................................. ikastetxeko zuzendari gisa (ikastetxearen kodea: ................................., helbidea: ........................................................, kalea/plaza: ............................................................................., zenbakia: .............................., PK: .............................., telefonoa: .............................., posta elektronikoa: .......................................................)
Eta bestetik:
..................................................................................................... jauna/andrea, NAN zenbakia: ........................................., ........................................................................................ erakunde laguntzailearen legezko ordezkari gisa (helbidea: ....................................................................................................., kalea/plaza: ....................................................................................................., zenbakia: ...................................., PK: ..........................., IFK: ............................................., jarduera nagusia .....................................................................................duena, telefonoa: ....................................., posta elektronikoa: ...........................................................................................)
ADIERAZTEN DUTE:
–Bi aldeek hitzarmen hau egiteko gaitasuna eta zilegitasuna aitortzen dizkiotela elkarri.
–HITZARMEN honen helburua dela ordezkatzen dituzten erakundeen arteko lankidetza, diseinuko goi mailako arte ikasketetako ikasleek egiten dituzten kanpoko praktikak garatzeko.
ERABAKITZEN DUTE:
–Lankidetza hitzarmen hau izenpetzea goi mailako arte ikasketen kanpoko praktikak egiteko, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak emandako indarreko araudiarekin bat, agiri honen atzeko aldean jasotzen diren baldintzei jarraituz. Bi alderdiek adierazten dute hitzarmena ezagutu eta onartzen dutela berariaz eta bete-betean.
–Hitzarmen honi helduko diote, indarra duen bitartean, honekin bat egiten duten ikasleen izenen zerrendek, II. eranskinaren arabera, enpresetan garatu beharreko prestakuntza plan indibidualak, III. eranskinaren arabera, eta jarraipena eta ebaluazioa errazten dituzten dokumentuek.
............................(e)n, 20.......(e)ko ....................... aren ..... (e)an
IKASTETXEKO ZUZENDARIA (Zigilua eta sinadura) Sin.: ................................................................ | ERAKUNDE LAGUNTZAILEAREN ORDEZKARIA (Zigilua eta sinadura) Sin.: ................................................................ |
KLAUSULAK
Goi mailako arte ikasketetako ikasleek Nafarroako Gobernuko Administrazioaren menpe zuzenean ez dauden lantokietan kanpoko praktikak egiteko baldintzak
Lehena.–Ikasleek erakunde laguntzaile izenpetzailearen instalazio, lokal edo lantokietan eginen dituzte programatutako prestakuntza jarduerak, edo, hala ez bada, erakunde laguntzaileak bere produkzio jarduna egiten duen tokietan, baina horrek ez dakar inolako lan harremana erakundearekin. Parte hartzen duten ikasleen izenen zerrenda erantsi beharko zaio hitzarmen honi.
Bigarrena.–Erakunde laguntzaileak konpromisoa hartzen du ikastetxearekin aldez aurretik hitzartutako prestakuntza jardueren programazioa betetzeko, ikasleen aurrerabidearen jarraipena eta balorazioa egiteko, eta, ikastetxeko tutorearekin batera, programazioa berrikusteko baldin eta, praktikaldia hasita eta emaitzak direla-eta, beharrezkoa balitz.
Hirugarrena.–Erakunde laguntzaileak konpromisoa hartzen du proposatutako prestakuntza plana betetzeko, jarraipena egiteko eta ikasleen aurrerabidea baloratzeko emaitzak kontuan harturik.
Laugarrena.–Ikasle bakoitzak prestakuntza plan indibidual bat izanen du, ikastetxeko tutoreak prestatua, erakunde laguntzaileko tutorearekin elkarlanean. Halaber, ikasle bakoitzak jarraipenaren asteko fitxa bat prestatuko du, besteak beste egunero egindako jarduerak eta haietako bakoitzean emandako denbora jasoko dituena. Orri horrek bi tutoreen oniritzia jaso beharko du.
Bosgarrena.–Erakunde laguntzaileak ezin du plantillako lanpostu bat ere bete, ezta bitarteko gisa ere, enpresan prestakuntza jarduerak egiten dituen ikaslearekin, non ez den horretarako lan harreman bat ezartzen. Kasu horretan, ulertuko da ikasleak uzten duela prestakuntza programa lantokian, eta erakunde laguntzaileak horren berri emanen dio ikastetxeko zuzendariari.
Seigarrena.–Prestakuntzan ari diren pertsonek konpentsazio ekonomikoa jasotzen badute, dokumentu erantsi batean jasoko dira prestakuntza aldi horren baldintzen ezaugarriak, eta konpentsazioaren aldizkakotasuna eta zenbatekoa zehaztuko dira, bai eta enpresa edo erakunde parekatuan egiten den prestakuntza aldian Gizarte Segurantzan alta emateko baldintzak ere.
Zazpigarrena.–Hitzarmen honen iraupena urtebetekoa da, sinatzen denetik aurrera. Ulertzen da automatikoki luzatzen dela (gehienez ere lau urtez) ez bada berariaz salatzen, eta hori 15 egun lehenago egin beharko da gutxienez.
Zortzigarrena.–Hitzarmen hau iraungi daiteke hitzartutako denbora iragateagatik eta alderdi batek zein besteak desegin dezake hitzarmena salaketa bat eginez. Salaketa beste alderdiari jakinaraziko zaio 15 egun lehenago, eta ondoko arrazoietako batean oinarrituko da:
a) Ikastetxeak edo erakunde laguntzaileak jardunari uztea.
b) Programatutako jarduerak garatzea galarazten duen ezinbesteko arrazoia.
c) Berariazko lankidetza hitzarmenean ezarritako klausulak ez betetzea, prestakuntzako praktikak desegokiak izatea pedagogiaren aldetik edo indarreko arauak urratzea programatutako jarduerak egiteari dagokionez.
d) Ikastetxeko zuzendaritza eta erakunde laguntzailea ados egotea.
Halaber, alderdietako edozeinek ondoko kasuetan desegin dezake hitzarmena ikasle jakin baterako edo ikasle talde baterako, eta ikastetxeak edo erakunde laguntzaileak, bere kasa edo biek batera erabakita, hitzarmenean parte hartzetik baztertu dezakete:
e) Justifikatu gabeko bertaratze eta/edo puntualtasun hutsegiteak egiten badituzte.
f) Jarrera okerra edo aprobetxamendu eza, interesdunari entzun ondoren.
Bestalde, ikastetxeetako langileen ordezkariek erakunde laguntzailearen informazioa jasoko dute lankidetza hitzarmenaren menpeko ikasleek egin beharreko prestakuntza programaren berariazko edukiari buruz, hitzarmena sinatu baino lehenago, baita jarduerei, egutegiari eta ordutegiari buruz eta jarduera horiek egiteko lantokien kokapenari buruz ere.
Bederatzigarrena.–Eskola aseguru batek estaliko ditu ikasleek praktikak egitean edo egitearen ondorioz jasan ditzaketen istripuen edo eritasunen kontingentziak, etxearen eta enpresaren arteko joan-etorriak barne, aseguru horri buruzko araudiarekin bat.
Hamargarrena.–Kanpoko praktikak egin bitartean, indarrean dagoen araudiaren arabera dagokion Gizarte Segurantzaren araubide orokorrak babestuko ditu ikasleak. Hezkuntza Administrazioa arduratuko da ikastetxe publikoetan matrikulatutako ikasleei dagokienez egin beharreko kudeaketak egiteaz.
Hamaikagarrena.—Erakunde laguntzaileak ez du diru konpentsaziorik jasoko hitzarmen hau garatzeko.
Hamabigarrena.—Hezkuntza Administrazioak lan ikuskapenari jakinaraziko dio zein den ikasleen izenen zerrenda, zer ikastetxetakoak diren eta zer lantokitan gauzatzen ari den hitzarmen hau. Orobat, lan ikuskapenari jakinaraziko zaio, kasua bada, zer luzapen egiten den, baita zer iraungipen ere.
Hamahirugarrena.—Une oro, ikasleak NANa eta ikastetxeko identifikazio txartela eskura izanen ditu.
Hamalaugarrena.–Aldeek konpromisoa hartzen dute Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko Datuak Babesteko 2016/679 Erregelamendu Orokorrean (EB) eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritako betebeharrak eta gai horri buruz indarrean dagoen edo etorkizunean eman daitekeen beste edozein arau betetzeko.
Entitate eta pertsona onuradun interesdunek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 12 eta 18 bitarteko artikuluen arabera.
Alderdietako batek besteari emandako datu pertsonalak tratatuko dira hartzaileak haien arduraduna balitz bezala, akordio hau eta dagokion prestakuntza praktikoa kudeatzeko helburu hutsarekin, bi helburuak betetzeko beharrezkoak baitira. Datu horiek hitzarmen honen indarraldian gordeko dira, eta hortik aurrera, legeak ezarritako epeetan.
Aurrekoaren arabera, sinatzaile bakoitzari legez dagozkion eskumenak erabiliz, hitzarmen hau sinatzen duten alderdiak behartuz, hasieran adierazitako tokian eta egunean.
Hamabosgarrena.–Hitzarmen honek izaera administratiboa du eta arautuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen V. tituluko II. kapituluan ezarritakoaren arabera; eta orobat, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen atariko tituluko VI. kapituluan ezarritakoaren arabera ere, salbu eta bertan arautzen diren jurisdikzio sozialeko gaiei dagokiena.
Iragarkiaren kodea: F2501745