1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
2/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 15ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren 490/2024 Ebazpena, azaroaren 8koa, 2025. urtean Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probetarako deia egin eta proba horien egutegia ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako.
Azaroaren 8ko 490/2024 Ebazpenaren bidez, 2025. urtean Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa-zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probetarako deia egin eta proba horien egutegia ezarri zen Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako.
"Erdi-mailako zikloetara sartzeko proba. Egitura eta edukia" apartatuko 27. oinarrian eta "Goi-mailako zikloetarako sarbide-proba. Egitura eta edukia" apartatuko 32. oinarrian adierazirik daude erdi-mailako zikloetara sartzeko probako eta goi-mailako zikloetara sartzeko probako ariketen curriculum-erreferentziak, hurrenez hurren. Bi oinarrietan adieraziriko curriculum-erreferentziak argiagoak izan daitezen, zehaztasun handiagoz zehaztu behar dira.
Horretarako, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du ebazpen bat eman dadin azaroaren 8ko 490/2024 Ebazpena aldatzeko, probaren curriculum-erreferentziei dagokienez. Ebazpen horren bidez, 2025. urtean Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa-zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probetarako deia egin eta proba horien egutegia ezarri zen Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak eman azaroaren 8ko 490/2024 Ebazpenaren 1. eranskineko 27. oinarria; honela idatzita geldituko da:
"27. Erdi-mailako zikloetarako sarrera-proba bakarra da, eta esparru eta ariketa hauek hartzen ditu:
ESPARRUA | GAITASUNA | ARIKETAK |
Komunikazioa | Hizkuntza-komunikazioa | Gaztelaniako edo Euskarako ariketa bat. |
Gizartea | Gaitasun sozial eta zibikoa | Gizarte Zientzietako, Geografiako eta Historiako ariketa bat |
Zientzia eta teknologia | Matematika eta zientziako eta teknologiako oinarrizko gaitasunak | Matematikako ariketa bat |
10 galderako ariketa bat: 5 galdera Natur Zientziei buruz eta 5 galdera Teknologiari buruz |
Hiru esparru horietako ariketetako edukien curriculum-erreferentzia ebazpen honen 4. eranskinean ezarririk dagoena izanen da."
2. Aldatzea Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak eman azaroaren 8ko 490/2024 Ebazpenaren 1. eranskineko 32. oinarria; honela idatzita geldituko da:
"32. Goi mailako zikloetarako sarrera-proba egiteko bost modalitate daude: "Zientziak eta Ingeniaritza", "Osasun Zientziak", "Gizarte Zientziak", "Giza Zientziak" eta "Arteak". Hona hemen bakoitzaren zatiak, gaiak eta ariketak:
"ZIENTZIAK ETA INGENIARITZA" MODALITATEA
PROBAREN ZATIAK | IRAKASGAIAK |
Zati komuna | Ezagutza instrumentalak | Gaztelania edo Euskara | Ariketa bat |
Hauen artean aukeratzeko:(*) –Espainiako Historia –Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa edo Frantsesa | Ariketa bat |
Matematika | Ariketa bat |
Berariazko zatia (**) | Lanbide-arloko ezagutzak | Fisika eta Kimika | Ariketa bat |
Marrazketa Teknikoa | Ariketa bat |
Teknologia Industriala | Ariketa bat |
(*) Inskripzio-formularioan Espainiako Historia edo Atzerriko Hizkuntza (Ingelesa edo Frantsesa) aukeratu behar da. (**) Inskripzio-formularioan berariazko zati honetako hiru irakasgaietatik bi aukeratu behar dira. |
"GIZARTE ZIENTZIAK" MODALITATEA.
PROBAREN ZATIAK | IRAKASGAIAK |
Zati komuna | Ezagutza instrumentalak | Gaztelania edo Euskara | Ariketa bat |
Hauen artean aukeratzeko:(*) –Espainiako Historia –Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa edo Frantsesa | Ariketa bat |
Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika | Ariketa bat |
Berariazko zatia (**) | Lanbide-arloko ezagutzak | Enpresaren Ekonomia | Ariketa bat |
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak | Ariketa bat |
Geografia | Ariketa bat |
(*) Inskripzio-formularioan Espainiako Historia edo Atzerriko Hizkuntza (Ingelesa edo Frantsesa) aukeratu behar da. (**) Inskripzio-formularioan berariazko zati honetako hiru irakasgaietatik bi aukeratu behar dira. |
"GIZA ZIENTZIAK" MODALITATEA.
PROBAREN ZATIAK | IRAKASGAIAK |
Zati komuna | Ezagutza instrumentalak | Gaztelania edo Euskara | Ariketa bat |
Espainiako Historia | Ariketa bat |
Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa edo Frantsesa | Ariketa bat |
Berariazko zatia (*) | Lanbide-arloko ezagutzak | Psikologia | Ariketa bat |
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak | Ariketa bat |
Geografia | Ariketa bat |
(*) Inskripzio-formularioan berariazko zati honetako hiru irakasgaietatik bi aukeratu behar dira. |
"OSASUN ZIENTZIAK" MODALITATEA.
PROBAREN ZATIAK | IRAKASGAIAK |
Zati komuna | Ezagutza instrumentalak | Gaztelania edo Euskara | Ariketa bat |
Hauen artean aukeratzeko:(*) –Espainiako Historia –Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa edo Frantsesa | Ariketa bat |
Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika | Ariketa bat |
Berariazko zatia (**) | Lanbide-arloko ezagutzak | Biologia | Ariketa bat |
Kimika eta Fisika | Ariketa bat |
Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak | Ariketa bat |
(*) Inskripzio-formularioan Espainiako Historia edo Atzerriko Hizkuntza (Ingelesa edo Frantsesa) aukeratu behar da. (**) Inskripzio-formularioan berariazko zati honetako hiru irakasgaietatik bi aukeratu behar dira. |
"ARTEAK" MODALITATEA.
PROBAREN ZATIAK | IRAKASGAIAK |
Zati komuna | Ezagutza instrumentalak | Gaztelania edo Euskara | Ariketa bat |
Artearen Historia | Ariketa bat |
Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa edo Frantsesa | Ariketa bat |
Berariazko zatia (*) | Lanbide-arloko ezagutzak | Marrazketa Artistikoa | Ariketa bat |
Bolumena | Ariketa bat |
Marrazketa Teknikoa | Ariketa bat |
(*) Inskripzio-formularioan berariazko zati honetako hiru irakasgaietatik bi aukeratu behar dira. |
Irakasgaietako bakoitzeko ariketetako edukien curriculum-erreferentzia ebazpen honen 4. eranskinean ezarririk dagoena izanen da."
3. Gehitzea 4. eranskina Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak eman azaroaren 8ko 490/2024 Ebazpenari; ebazpen honen eranskineko edukia izanen du.
4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Ebazpen honen eta eranskinen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.
6. Ebazpen hau eta eranskina honako hauei helaraztea, dagozkion ondorioetarako: Hezkuntzako Ikuskapenaren Zerbitzua; Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzua; Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzua; Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzua; Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzua; Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzua; Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzua; Lana Aktibatzeko eta Lurraldea Koordinatzeko Zerbitzua; Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren hiru zerbitzuak: Arte Ikasketen Atala; Kudeaketa Juridiko-Administratiboaren Atala; Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atala; Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Orientazio Atala; Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Lurralde Antolaketarako eta Agentzien Koordinaziorako Atala; Iruñeko Bigarren Zabalguneko Enplegu Agentzia; Tuterako Enplegu Agentzia; Agoizko Enplegu Agentzia; Lodosako Enplegu Agentzia; Tafallako Enplegu Agentzia; Altsasuko Enplegu Agentzia; Lizarrako Enplegu Agentzia; eta Doneztebeko Enplegu Agentzia.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 15ean.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
ERANSKINA.–SARRERA-PROBEN CURRICULUM-ERREFERENTZIAK
Erdi-mailako zikloetarako sarrera-proba.
KOMUNIKAZIOAREN ESPARRUA: Gaztelaniako edo Euskarako ariketa. |
71/2022 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzarako curriculuma ezartzen duena. Irakasgaia: –Gaztelania eta Literatura (berariazko gaitasunak: DBHko 3. eta 4. mailetako ebaluazio-irizpideak; DBHko 3. eta 4. mailetako oinarrizko jakintzak), edo –Euskal Hizkuntza eta Literatura (D eredua) (berariazko gaitasunak: DBHko 3. eta 4. mailetako ebaluazio-irizpideak; DBHko 3. eta 4. mailetako oinarrizko jakintzak). |
GIZARTEAREN ESPARRUA: Gizarte Zientzietako, Geografiako eta Historiako ariketa |
71/2022 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzarako curriculuma ezartzen duena. Irakasgaia: –Geografia eta Historia (berariazko gaitasunak: DBHko 3. eta 4. mailetako ebaluazio-irizpideak; DBHko 3. eta 4. mailetako oinarrizko jakintzak). |
ESPARRU ZIENTIFIKO-TEKNOLOGIKOA: matematikako ariketa eta Natur Zientzietako eta Teknologiako ariketa. |
71/2022 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzarako curriculuma ezartzen duena. –Matematikako ariketa. Irakasgaiak: –Matematika (berariazko gaitasunak: DBHko 3. mailako ebaluazio-irizpideak; DBHko 3. mailako oinarrizko jakintzak), eta –Matematika A. (berariazko gaitasunak: DBHko 3. mailako ebaluazio-irizpideak; DBHko 3. mailako oinarrizko jakintzak). Zientzietako eta Teknologiako ariketa Irakasgaiak: –Biologia eta Geologia (berariazko gaitasunak: DBHko 3. mailako ebaluazio-irizpideak; DBHko 3. mailako oinarrizko jakintzak), eta –Teknologia, eta –Digitalizazioa. |
Goi-mailako zikloetan sartzeko proba
ZATI KOMUNA |
–72/2022 Foru Dekretua, ekainaren 29koa, Nafarroako Foru Komunitateko Batxilergoaren etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duena. –Gaztelaniako edo Euskarako ariketa. Irakasgaiak: –Gaztelania eta Literatura (berariazko gaitasunak: Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ebaluazio-irizpideak; Batxilergoko 1. eta 2. mailetako oinarrizko jakintzak), edo –Euskal Hizkuntza eta Literatura (D eredua): berariazko gaitasunak: Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ebaluazio-irizpideak; Batxilergoko 1. eta 2. mailetako oinarrizko jakintzak) –Espainiako Historiako ariketa: erreferentzia-irakasgaia: Espainiako Historia, Batxilergokoa. –Artearen Historiako ariketa: erreferentzia-irakasgaia: Artearen Historia, Batxilergokoa. –Matematikako ariketa. Irakasgaia: –Matematika (berariazko gaitasunak: Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ebaluazio-irizpideak; Batxilergoko 1. eta 2. mailetako oinarrizko jakintzak). –Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematikako ariketa. Irakasgaia: –Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika (berariazko gaitasunak: Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ebaluazio-irizpideak; Batxilergoko 1. eta 2. mailetako oinarrizko jakintzak). –Atzerriko hizkuntzako ariketa. Irakasgaia: –Atzerriko hizkuntza, Ingelesa (berariazko gaitasunak: Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ebaluazio-irizpideak; Batxilergoko 1. eta 2. mailetako oinarrizko jakintzak), edo –Atzerriko hizkuntza, Frantsesa (berariazko gaitasunak: Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ebaluazio-irizpideak; Batxilergoko 1. eta 2. mailetako oinarrizko jakintzak). |
BERARIAZKO ZATIA |
–72/2022 Foru Dekretua, ekainaren 29koa, Nafarroako Foru Komunitateko Batxilergoaren etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duena. 79/2022 Foru Agindua, irailaren 30ekoa, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzako aukerako irakasgaiak arautzen dituena. –25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzen curriculuma ezartzen duena. –Fisika eta Kimikako ariketa: erreferentzia-irakasgaia: Batxilergoko Fisika eta Kimika (72/2022 FD) –Marrazketa Teknikoko ariketa (probaren modalitatea: Zientziak eta Ingeniaritza). Irakasgaia: –Marrazketa Teknikoa (berariazko gaitasunak: Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ebaluazio-irizpideak; Batxilergoko 1. eta 2. mailetako oinarrizko jakintzak (72/2022 FD). –Marrazketa Teknikoko ariketa (probaren modalitatea: Arteak). Irakasgaia: –Arte Plastikoetan eta Diseinuan aplikaturiko Marrazketa Teknikoa (berariazko gaitasunak: Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ebaluazio-irizpideak; Batxilergoko 1. eta 2. mailetako oinarrizko jakintzak). –Industria Teknologiako Ariketa: erreferentzia-irakasgaia: Teknologia eta Ingeniaritza, Batxilergokoa (72/2022 FD). –Enpresa-ekonomiako ariketa: erreferentzia-irakasgaia: Ekonomia, Batxilergokoa (72/2022 FD) –Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietako ariketa: erreferentzia-irakasgaia Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, Batxilergokoa (79/2022 FA). –Geografiako ariketa: erreferentzia-irakasgaia: Geografia, Batxilergokoa (72/2022 FD). –Psikologiako ariketa: erreferentzia-irakasgaia: Psikologia, Batxilergokoa (25/2015 FD). –Biologiako ariketa: erreferentzia-irakasgaia: Biologia, Batxilergokoa (72/2022 FD). –Kimika eta Fisikako ariketa: erreferentzia-irakasgaia: Batxilergoko 1. mailako Fisika eta Kimika, eta 2. mailako Kimika (72/2022 FD). –Lurraren eta Ingurumenaren Zientziako ariketa: erreferentzia-irakasgaia: Geologia eta Ingurumenaren Zientziak, Batxilergokoa (72/2022 FD). –Marrazketa Artistikoko ariketa. Irakasgaia: –Marrazketa Artistikoa (berariazko gaitasunak: Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ebaluazio-irizpideak; Batxilergoko 1. eta 2. mailetako oinarrizko jakintzak (72/2022 FD). –Bolumeneko ariketa: erreferentzia-irakasgaia: Bolumena, Batxilergokoa (72/2022 FD). |
Iragarkiaren kodea: F2500627