37. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

24E/2025 FORU AGINDUA, urtarrilaren 30ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 2025eko Hondakinen Funtsaren banaketa.

Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen bidez Hondakinen Funtsa eratu zen, haren bitartez zenbait neurri finantzatzeko, helburu izanen dutenak hondakinak sortzeak eta kudeatzeak giza osasunari eta ingurumenari eragiten dizkien eragin kaltegarriak arintzea.

Hondakinen Funtsa ingurumen arloan eskumena duen departamentuaren aurrekontuan txertatzen da, atal bereizi batean. Honako baliabide hauek ditu:

a) Hondakinak erraustearen eta hondakindegietan ezabatzearen gaineko zerga biltzearen ondoriozko zenbatekoak.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak hondakinen arloko araudia hausteagatik ezarritako zehapenetan bildutako zenbatekoak.

c) Nafarroako Ogasunean hondakinak kudeatzeko eratutako finantza bermeen zenbatekoa, behin foru lege honen 41. artikuluan ezarritako prozedura tramitatu ondotik.

d) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren aurrekontuan aurreikusten diren ekarpenak.

e) Beste erakunde batzuek emandako dirulaguntza eta laguntzak.

f) Partikularrek, enpresek edo instituzioek funtsari berariaz egiten dizkioten dohaintzak, jaraunspenak, ekarpenak eta laguntzak.

g) Nafarroako Gobernuari sustapen- eta komunikazio-jardueretarako zuzenean egindako ekarpenak, ontzien hondakinak kudeatzeko (edo, ekoizlearen erantzukizun zabalduaren esparruan, hondakinak kudeatzeko garatzen diren beste sistema batzuetarako) ezartzen diren sistemekin sinatzen diren hitzarmenen ondoriozkoak, eta, hala badagokio, toki-entitateek helburu horietarako erabiltzen ez dituztenak.

h) Hondakinak kudeatzeko lanak finantzatzeko beste edozein ekarpen.

Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 28ko 36/2022 Foru Legearen bidez, hondakindegietan hondakinak biltegiratzeari, errausteari eta hondakinak batera erretzeari buruzko zerga egokitu zen Ekonomia zirkular baterako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legeak ezarritakora. Horregatik, 2023ko urtarrilaren 1etik, zerga horrengatik ordaindutako zenbatekoak udal-hondakinen fluxuetan eta beste hondakin batzuen fluxuetan bilduko dira aurrerantzean.

Bestalde, 2025eko Hondakinen Funtsak 6.098.941 euro ditu, hondakinak erraustearen eta hondakindegietan ezabatzearen gaineko zergatik heldu direnak, baita 263.079 euroko diru-sarrerak ere, zeinek jatorria baitute hondakinen arloko arau-hausteengatik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ezartzen dituen isunetan. Hortaz, guztirako zenbatekoa 6.362.020 eurokoa da. Diru-sarrera horiek kalkulatzeko, kontuan hartu da 2023ko uztailaren 1etik 2024ko ekainaren 30era bitarteko aldia, bat etorriz Hondakinen Funtsa arautzen duen uztailaren 15eko 49/2020 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.

Hala, foru agindu honen bidez banatzen dira 2025eko Hondakinen Funtsaren diru-sarrerak, eta, horrekin, zenbait agindu betetzen dira; zehazki, honako hauetan ezarrita daudenak: 49/2020 Foru Dekretua, uztailaren 15ekoa, Hondakinen Funtsa arautzen duena; eta 14/2018 Foru Legea, ekainaren 18koa, Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzkoa. Izan ere, azken horren 43. artikuluan ezartzen denez, "Hondakinen Funtsa izeneko aurrekontu partida banatzeko modua ingurumenaren arloko eskumenak dituen departamentuak erabakiko du urtero, Nafarroako Hondakinen Erakunde Publikoari kontsulta egin ondotik, hondakinen hierarkiako goiko mailadiak lehenetsiz eta helburuak betetzea eta ingurumen larrialdia kontuan hartuta, hondakinen fluxu bakoitzak hartarako egiten duen ekarpen ekonomikoaren proportzioan eta honako arlo hauen arabera (...)".

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuaren bidez, urteroko azterketa egin du, jakiteko zer egoeratan dagoen hondakinen kudeaketa Nafarroako Foru Komunitatean, eta proposamen bat egin du funtsa banatzeko. 2024ko azaroaren 27an, Hondakinen Partzuergoari eta Iruñerriko Mankomunitateari helarazi zitzaien ezarritako dokumentazioa. Eta bi entitateek I. eranskinean ageri diren iruzkinak egin dituzte. Artxibo horretan bertan daude, halaber, iruzkin horiei emandako erantzunak eta arrazoiak.

Horregatik guztiagatik, eta kontuan hartuta jaso diren ekarpenak, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak proposatu du honako zenbateko hauek modu proportzionalean banatzea, hondakinen fluxu bakoitzaren diru-ekarpenaren arabera eta kontuan harturik Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen 43. artikuluko arloak:

a) Udal-hondakinen fluxua. 4.160.328 euro, toki-entitateei dirulaguntzak emateko, baldin eta entitate horiek esleituta badute etxeko hondakinen bilketa, garraio edo kudeaketarako eskumena, eta Hondakinen Funtsa eratzeko ekarpena egin badute kontzeptu horregatik. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 192. artikuluarekin bat, toki-zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatzen ahal direnez, laguntza-lerroetan sartuko dira zerbitzuak emateko eta pertsonifikatzeko eredu guztiak. Uztailaren 15eko 49/2020 Foru Dekretuaren 8.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, prebentzioarekin, gaikako bilketarekin eta udal-hondakinen kudeaketarekin zerikusia duten eta 2025ean, 2026an eta/edo 2027an egitekoak diren jarduketetarako banatuko da kantitate hori.

b) Beste hondakin batzuen fluxua. 1.465.554 euro, enpresei dirulaguntzak emateko, proiektuak egin ditzaten industriako eta eraikuntzako hondakinen arloko prebentzioan, berrerabiltzeko prestakuntzan eta birziklatzean, 2025ean, 2026an eta/edo 2027an egin beharrekoak badira, betiere.

c) Jarduketa orokorrak eta ingurumen larrialdiko jarduketak. 736.138 euro. Horietatik 20.410 euro informazio kanpainetarako izanen dira, 10.000 euro jardunaldi eta konferentzietarako, 77.000 euro azterlan eta lan teknikoetarako, 581.228 euro lur kutsatuen azterlanetarako, karakterizazioetarako eta frakzio guztietarako askotariko lanetarako (enkarguetarako), eta 47.500 euro eremu degradatuak lehengoratzeko jardueretarako, 2025ean egin beharrekoak badira.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea 2025eko Hondakinen Funtsaren banaketa, foru agindu honen eranskinean biltzen diren esleipen-irizpideekin bat, honela:

a) 4.160.328 euro, toki-entitateei dirulaguntzak emateko, baldin eta entitate horiek esleituta badute etxeko hondakinen bilketa, garraio edo kudeaketarako eskumena, eta zergak ordaindu badituzte kontzeptu horregatik. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 192. artikuluarekin bat, toki-zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatzen ahal direnez, laguntza-lerroetan sartuko dira zerbitzuak emateko eta pertsonifikatzeko eredu guztiak. Zehazki, zenbateko hori da 2025ean, 2026an eta/edo 2027an jarduketak egin daitezen etxeko hondakinen arloko prebentzioarekin, gaikako bilketarekin eta kudeaketarekin lotuta.

Deialdietako gastua deialdiak onestean baimenduko da, Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorretako partida hauen eta 2026ko eta 2027ko partida baliokideen kargura:

  • 740001 74100 4609 456205 Hondakinen Funtsa. Toki-entitateentzako dirulaguntzak: 1.000.000 euro deialdi berrietarako eta 50.000 euro aurreko ekitaldietako deialdietako betebeharrei erantzuteko.
  • 740001 74100 7609 456204 Hondakinen Funtsa. Toki-entitateentzako dirulaguntzak (3.110.328 euro).

Partida horien artean funts-mugimenduak egiten ahalko dira, baita adierazitako aurrekontu-ekitaldien artean ere, gastu-konpromisoa doitzeko, dirulaguntzetarako egiten diren eskaeren arabera eta, gehienez ere, bi partiden baturaraino: 4.160.328 euro.

b) 1.465.554 euro, enpresei dirulaguntzak emateko, proiektuak egin daitezen industria-hondakinak prebenitzeko, berrerabiltzeko prestatzeko eta birziklatzeko, optimizatu eta hobetu daitezen eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak birziklatzeko eta balorizatzeko sistemak eta balorizatu daitezen hondeatutako material naturalak, 2025ean, 2026an eta/edo 2027an egin beharreko lanak badira, betiere.

Deialdietako gastua deialdiak onestean baimenduko da, Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorretako partida honen eta 2026ko eta 2027ko partida baliokideen kargura:

  • 740001 74100 7701 456202 Hondakinen Funtsa. Sektore pribatuarentzako dirulaguntzak (1.465.554 euro).

c) 736.138 euro 2025ean eginen diren jarduketa orokorretarako eta ingurumen-larrialdiko jarduketetarako. Horietatik:

  • 20.410 euro informazio eta sentsibilizazio kanpainetarako, bereziki jasangarritasunari eta hondakinen prebentzioari buruzko ekitaldietarako, aurrekontu partida honen kargura: 740001 74100 2262 456200 Hondakinen Funtsa. Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorren hondakinen kudeaketari buruzko informazio eta sentsibilizazio kanpainak.
  • 10.000 euro Ekonomia Zirkularrari buruzko jardunaldi eta hitzaldietarako, EC katedrari eta Navarra Zirkular aliantzari lotuak, aurrekontu partida honen kargura: 740001 74100 2266 456200 Hondakinen Funtsa. Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorren ekonomia zirkularrari buruzko jardunaldiak eta hitzaldiak.
  • 77.000 euro hondakinei buruzko azterlan eta lan teknikoetarako, funtsean Biltegiratze eta Itzultze Sistemaren proba pilotua garatzeko, eta elikagaiak alferrik galtzearen aurkako azterlanetarako, aurrekontu partida honen kargura: 740001 74100 2276 456207 Hondakinen Funtsa. Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorren azterlanak, lan teknikoak eta aholkularitza.
  • 355.349 euro ekonomia zirkularreko azterlanei eta Nafarroako Hondakinen 2017-2027 Planaren eta Ekonomia Zirkularraren Agendaren jarraipenari buruzko lanetarako (enkarguetarako), aurrekontu partida honen kargura: 740001 74100 2276 456204 Hondakinen Funtsa. NIK sozietateari egindako enkargua. Ekonomia zirkularra; Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorrak.
  • 225.879 euro lurzoru kutsatuak dituzten eremuekin lotutako lanetarako (enkarguak), hondakinen funtsaren proiektuak berrikusteko, espazioak lehengoratzeko proba pilotuen jarraipena egiteko eta Hondakinak Prebenitzeko Bulegoaren jarraipena egiteko, aurrekontu partida honen kargura: 740001 74100 2276 456211 Hondakinen Funtsa. NIK sozietateari egindako enkargua. Hondakinak Prebenitzeko eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Bulegoa eta azterlan eta lan teknikoak; Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorrak.
  • 47.500,00 euro eremu degradatuak lehengoratzeko jarduketetarako, aurrekontu partida honen kargura: 740001 74100 2279 456200 Hondakinen Funtsa. Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorretako ingurumen larrialdiko jarduketak.

2. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Epeak foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

3. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzura, Idazkaritza Tekniko Nagusira, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Aurrekontuen Kudeaketarako Atalera, Nafarroako Hondakinen Partzuergora eta Iruñerriko Mankomunitatera.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko urtarrilaren 30an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

I. ERANSKINA

DATA

AURKEZLEA

ALEGAZIO ZENBAKIA

AGIRIA

DESKRIBAPENA

ONETSIA/

EZETSIA

JUSTIFIKAZIOA

2024/12/18

Mairagako Mankomunitatea

1

Urteko oinarri arautzaileak

Urteko deialdian, dibulgazio eta sentsibilizazio ekintzetan, etnografia eta antropologia memoriei buruzko jarduketa bat sartzea, Nafarroako hondakinen bilakaerari buruzko ezagutzarekin, gizartearen historia aberasteko.

Hein batean onetsia

Gai hori interesgarritzat jotzen da, baina etxeetako eta merkataritzako hondakinen gaikako bilketari eta kudeaketari buruzko laguntza, prestakuntza, informazio eta sentsibilizazio jarduketetarako 3. ildoarekin lotutako proiektuetarako.

2024/12/23

Nafarroako Erriberagoieneko RSU Mankomunitatea

2

Funtsaren banaketa

Lapurretaren, sutearen edo aseguru etxeek estaltzen ez duten antzeko beste edozein gorabeheraren ondorioz hondakinak tratatzeko instalazioetan gertatutako balizko kalteak jarduketa orokorretan eta ingurumen larrialdiko jarduketetan sartzea eskatzen du.

Deribatua, onetsia

Premia horri erantzuteko araudian egin daitezkeen aldaketak aztertuko dira.

2024/12/26

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoa (aurrerantzean, Partzuergoa)

3

Funtsaren banaketa

Indarrean dagoen Hondakinen Planak finantzaketa-iturri gisa Hondakinen Funtsa aipatzen duen arren, bost urtez indarrean egon ondoren, egiaztatu da orain arte erabilitako metodologia ez dela egokiena; izan ere, ez ditu toki-erakundeak asebetetzen (batzuetan proiektuak finantzaketarik gabe gelditzen dira funtsaren aurrekontu faltagatik, edo ezin dira gauzatu toki-erakundeek dirua aurreratu behar dutelako, eta abar) eta ez da bildutako guztia gauzatzen (norgehiagoka bidezko ereduak aparteko ahalegina eskatzen die toki-erakundeei). Egungo ereduak oso muga handia du; izan ere, erakundeek likidezia aurreratu behar dute inbertsioaren edo gastu arruntaren % 100ari aurre egiteko, eta hori gehitutako zailtasun bat da beren baliabideen kudeaketa arruntarako, diru-bilketan aktiboki parte hartu arren; are gehiago, zenbait erakunderi Hondakinen Funtsera itzultzea eragozten die, beren ekonomia eta finantza egoera dela eta. Nafarroako Toki Azpiegituren Planaren antzeko dirulaguntza-ereduak inbertsioak egiteko garaian gauzatzeko erraztasun handiagoa emanen lieke entitateei, bai eta finantza segurtasun handiagoa ere. Nafarroako Hondakinen Partzuergoak eskatzen du finantzaketa-iturrien oinarri arautzaileak indarrean dagoen Hondakinen Plana betetzea ahalbidetuko duen estrategia batean oinarritzea.

Onetsia

Maila teknikoan lan eginen da zerbitzu juridikoekin eta kontu-hartzaileekin, deialdien ereduak egokitzeko, aurrerakinak esleitzea sustatzeko, indarrean dagoen planera egokitzeko, etab.

2024/12/26

Partzuergoa

4

Funtsaren banaketa

Hondakinen Funtsa abian jarri zenetik ildo bakoitzean benetan ordaindutako zenbatekoari buruzko informazioa eskatzen da.

Ez dagokio

Urtero ordaindutako zenbatekoari buruzko informazioa partekatuko da.

2024/12/26

Partzuergoa

5

Funtsaren banaketa

Nafarroako Hondakinak Prebenitzeko Bulegoaren hezkuntza kanpainarako partida bat gordetzeko eskatzen da.

Deribatua, ezetsia

Funtsean ildo espezifiko bat dago hezkuntza kanpainetarako. Hala ere, helburu horretarako partida bat sortzeko aukera landuko da.

2024/12/26

Partzuergoa

6

Urteko oinarri arautzaileak

Mairagako Mankomunitateak proposatu du dibulgazio eta sentsibilizazio ekintzetan etnografia eta antropologia memoriei buruzko jarduketa bat sartzea, Nafarroako hondakinen bilakaerari buruzko ezagutzarekin, gizartearen historia aberasteko.

Hein batean onetsia

Ikus 1. alegazioa.

2024-12-26

Partzuergoa

7

Urte anitzeko oinarri arautzaileak

Hainbat toki-erakundek eskatzen dute biohondakinak biltzeko ez ezik, beste hondakin-frakzio batzuk biltzeko ere (ontziak, papera eta kartoia, baita errefusa ere) kamioiak erostea. Argudiatzen dute kamioi eraginkorragoak eta seguruagoak edukitzeak ez duela laguntzen mota bakoitzeko hondakin gehiago edo gutxiago biltzen; hala ere, zerbitzu hobea, segurtasun handiagoa eta hondakinen kudeaketari lotutako berotegi-efektuko gasen murrizketa bermatzen ditu.

Hein batean onetsia

Oinarri arautzaileak aldatuko dira, erantzukizun sistema kolektiboek finantzatzen ez duten gaikako bilketa txertatzeko (biohondakinak, ehunak, olioa, etab.).

2024/12/26

Partzuergoa

8

Urteko/urte anitzeko oinarri arautzaileak

Memoriaren balorazioari dagokionez, atal bakoitzeko puntu guztiak betetzen dituen "ereduzko eredu" bat eskatzen da.

Onetsia

Eredu eguneratua bidaliko da.

2024/12/26

Partzuergoa

9

Urteko/urte anitzeko oinarri arautzaileak

Bortziriko Mankomunitateak bereizi gabeko frakzioa murrizteko adierazlea aldatzea aztertzea planteatzen du, benetan isuritako tonak kontuan har ditzan. Gaineratzen du garrantzitsua dela errefus-frakzioa murriztea, baina benetan garrantzitsuena isurketa murriztea dela. Adibidez, erakunde bakoitzak isuritako tonen/sortutako tonen ehuneko jakin bat lor liteke, eta, horrela, ahalik eta gutxien isurtzen saiatzeko ahalegina baloratu.

Deribatua, ezetsia

Etorkizuneko deialdietarako aztertuko da. Hala ere, mankomunitateen mende ez dauden eta tratamendu-planten eraginkortasunaren mende dauden kudeaketa-adierazleak aurreko deialdietatik ezabatu ziren mankomunitateek eskatuta.

2024/12/26

Partzuergoa

10

Urteko/urte anitzeko oinarri arautzaileak

Bortziriko Mankomunitateak planteatu du, gaika bildutako frakzio organikoaren (FORS) ordez, egokiagoa izan litekeela biohondakinen kalitatea baloratzea. Argudiatzen du inausketa hondar kopuru txikietarako bizilagunei eskatzen dietela edukiontzi marroian botatzeko, biohondakinak direlako. Gainera, tratamenduaren xedea konpostatzea bada, hondakin hori egituratzaile gisa erabil daiteke konpostatzeko prozesuan. Kopurua handiagoa denean, garbigunera edo ekarpen-gunera joateko eskatzen zaie, baina kopuru txikietarako edukiontzi marroian botatzea esaten zaie. Horregatik, ez du zentzurik gero kalitatea ebaluatzeko orduan "desegokitzat" hartzeak.

Ezetsia

Hondakinen Planaren eta Hondakinen Foru Legearen helburuak FORSi buruzkoak dira berariaz, ez biohondakin guztiei buruzkoak.

2024/12/26

Partzuergoa

11

Urteko/urte anitzeko oinarri arautzaileak

Hondakinen Funtserako deialdia eta hura emateko ebazpena urteko lehen seihilekoan egitea proposatzen da, Bortziriko Mankomunitateak planteatutako eskema honen arabera: dirulaguntzaren deialdia urteko lehen hiruhilekoan eta dirulaguntza emateko ebazpena urteko bigarren hiruhilekoan.

Onetsia

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua eskema hori betetzen saiatzen da urtero, eta 2022an eta 2023an bete da. 2025ean ere betetzen saiatuko da.

2024/12/26

Partzuergoa

12

Urteko oinarri arautzaileak

Urteko deialdiaren oinarriak gauzatzeko epea bi urtera luza liteke, erakundeek urtebete izan dezaten, dirulaguntza ematen den unetik, gauzatzen bukatzeko, eta ekitaldi naturaletik eta aurrekontu ekitalditik bereizteko.

Deribatua, onetsia

Urtean gauzatzeko gastu arruntak diren arren, maila teknikoan zerbitzu juridikoekin eta kontu-hartzaileekin landuko da epeak luzatzeko aukera.

2024/12/26

Partzuergoa

13

Urteko/urte anitzeko oinarri arautzaileak

Jurramendiko Mankomunitateak eskatzen du oinarri arautzaileetan proiektuak gauzatzeko epea luzatzeko eskatzeko aukera sar dadila, eskaera horri justifikazio-txosten bat erantsita.

Deribatua, onetsia

Aurreko kasuan bezala, urteko dirulaguntzaren urteko oinarrietan urtean gauzatzeko gastu arruntak sartzen dira. Hala ere, hurrengo urteetarako eskatutako epearen luzapena aztertuko da. Era berean, urte anitzeko dirulaguntzaren oinarrietan epea luzatzeko aukera aztertuko da.

2025/01/02

Iruñerriko Mankomunitatea

14

Urteko/urte anitzeko oinarri arautzaileak

Finantza daitekeen maximo bat ezartzea proposatzen da, artatutako biztanleen arabera eta/edo toki-erakunde bakoitzak kudeatutako hondakinen kopuruaren arabera.

Deribatua, ezetsia

Proposatutako aldaketa ezin da aurtengo deialdian egin, baina bai hurrengo deialdietan, Hondakinen Funtsa banatzeko finantzaketa-eredua aldatzea planteatu baita. Horretarako, eztabaida bat irekiko da ukitutako mankomunitate eta toki-erakunde guztiekin, eredu hori eta ekar ditzakeen arau aldaketak definitzeko.

2025/01/02

Iruñerriko Mankomunitatea

15

Urteko/urte anitzeko oinarri arautzaileak

Prebentziorako ekarpen garbia aipatzen duen adierazle bat sartzea proposatzen da.

Deribatua, ezetsia

Proposatutako adierazlea txertatzeak mankomunitate txikiek egiten duten ahalegina gutxituko luke, baliabide gutxiago baitituzte hondakinen prebentzioaren arloan. Hala ere, aurreko kasuan bezala, eztabaida mankomunitate guztiekin ireki beharko litzateke.

2025/01/02

Iruñerriko Mankomunitatea

16

Urteko/urte anitzeko oinarri arautzaileak

Toki-erakundeak garatutako jarduerak Nafarroako Foru Komunitatearen gaikako bilketan eta berreskurapenean duen eragina islatzen duten adierazleak sartzea.

Deribatua, ezetsia

Proposatutako aldaketa ezin da aurtengo deialdian egin, baina bai hurrengo deialdietan, Hondakinen Funtsa banatzeko finantzaketa-eredua aldatzea planteatu baita. Horretarako, eztabaida bat irekiko da ukitutako mankomunitate eta toki-erakunde guztiekin, eredu hori eta ekar ditzakeen arau aldaketak definitzeko.

2025/01/02

Iruñerriko Mankomunitatea

17

Funtsaren banaketa

Hondakinen funtsaren bidez, hondakinak kudeatzeko instalazioak dituzten udalerrientzako kalte-ordainak (14/2018 Foru Legean jasoak) ezartzeko beharrezkoak diren aldaketak egitea.

Ezetsia

Foru agindu honen eta lotutako deialdien xedea ez da 14/2018 Foru Legearen 5. xedapen gehigarrian ezarritako udalerrientzako balizko kalte-ordainak arautzea.

2025/01/02

Iruñerriko Mankomunitatea

18

Urteko/urte anitzeko oinarri arautzaileak

Ez gaude ados Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuaren hondakinen atalak proposatutako dirulaguntzen bi deialdietako 8. oinarriekin, ez baitute islatzen udal-hondakinak kudeatzeko eskumena duen toki-erakunde bakoitzak Nafarroako Hondakinen 2017/2027ko Planaren helburuei egindako ekarpenen benetako pisua. Horrek kalte egiten dio bereziki MCP/SCPSAri, handiena baita.

Deribatua, ezetsia

Proposatutako aldaketa ezin da aurtengo deialdian egin, baina bai hurrengo deialdietan, Hondakinen Funtsa banatzeko finantzaketa-eredua aldatzea planteatu baita. Horretarako, eztabaida bat irekiko da ukitutako mankomunitate eta toki-erakunde guztiekin, eredu hori eta ekar ditzakeen arau aldaketak definitzeko.

2025/01/03

Erriberako Mankomunitatea

19

Urteko/urte anitzeko oinarri arautzaileak

Hondakinen funtsaren banaketa-datuak aurreko urteko memoriei buruzkoak izatea eskatzen da, batez ere materia organikoari (FORS) buruzkoak. 2. eranskinean esaten da 2023ko datuen gainean kalkulatu direla.

Ezetsia

Eskuragai dauden azken datuen gainean egiten da kalkulua, hau da, 2023ko datuen gainean. Oraindik ez dugu 2024ko daturik.

2025/01/03

Erriberako Mankomunitatea

20

Funtsaren banaketa

Hondakinen funtsean erretako edukiontziak edo ekintza bandalikoak jasan dituzten edukiontziak aldatzeko partida bat txertatzeko eskatzen da. Partida horren bidez, hondakinen funtsak edukiontzien erreketa bandalikoak eragin ditzakeen kalteak arintzen lagunduko du. "C" atalean partida horiek kontuan har daitezen eta jarduketetarako erantzukizun aseguru bat sortzeko aukera aztertzea eskatzen da.

Deribatua, onetsia

Premia horri erantzuteko araudian egin daitezkeen aldaketak aztertuko dira.

2025/01/03

Erriberako Mankomunitatea

21

Urte anitzeko oinarri arautzaileak

Urte anitzeko banaketan sailkapeneko instalazioak hobetzeko beharra kontuan hartzeko eskatzen da. Epe ertainean konprometitutako proiektuak diruz lagundu ahal izatea eskatzen da, sailkapen prozesuak hobetzeko x urtez emanen den ildo bat izatea funtsak, ildoen barruan sailkapen prozesuak hobetzeko partida bat egotea, prozesu horretan eragina izanen duten inbertsioak egiten laguntzeko (materialen erosketa, obrak, ingeniaritzako proiektuak...). Hobekuntza proiektu horri 3 edo 4 urterako emandako ildo bat egotea. Diruz lagundutako proiektuen 2. oinarria zabaldu beharko litzateke. Sailkapen prozesuak hobetzeko aurkezten diren proiektuen gehieneko kopurua desberdina izatea plantea daiteke. Sailkapen prozesuak hobetzeko aurkezten diren proiektuen gehieneko kopurua desberdina izatea plantea daiteke. 2.1 oinarrian zera ezartzen da: "Askotariko objektuak eta tresnak berrerabiltzeko prestatzeko edo horiek trukatzeko espazioak eraikitzea, hobetzea edo hornitzea, materialen bizitza erabilgarria luzatzeko eta etxeko hondakinen sorrera murrizteko". Edo beste ildo berri bat sortzea.

Hein batean onetsia

Proposatutako proiektuak erantzukizun hedatuko sistema kolektiboek finantzatzen ez duten zatian diruz lagun daitezke.

2025/01/03

Erriberako Mankomunitatea

22

Urte anitzeko oinarri arautzaileak

3. oinarriaren 2. atala aldatzea, muga funtsari emandako zenbatekoaren % 90era arte zabaltzeko materialen sailkapena hobetzeko industrializazio proiektuetarako.

Ezetsia

Hondakinen funtsetik emandako zenbatekoak Hondakinei eta haien fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen 43. artikuluan ezarritako ekintza edo neurrietan erabili behar dira. Horrek ez du zerikusirik entitate (subjektu pasibo) bakoitzak Foru Lege beraren ezabaketaren gaineko zergari egindako ekarpenarekin. Kontzeptu desberdinak dira.

2025/01/03

Erriberako Mankomunitatea

23

Urte anitzeko oinarri arautzaileak

3. oinarriko 4. ataleko "h" puntua kentzea, finantza-gastuak diruz lagundu ezin diren gastutzat jotzen baititu.

Ezetsia

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen arabera, finantza-gastuak diruz lagundu ahal izateko, diruz lagundutako jarduerari zuzenean lotuak egon behar dira eta ezinbestekoak izan behar dira jarduera behar bezala prestatzeko edo gauzatzeko. Zaila da finantza-gastuen eta diruz lagun daitezkeen inbertsioen arteko harremana argi eta garbi ezartzea.

2025/01/03

Erriberako Mankomunitatea

24

Urte anitzeko oinarri arautzaileak

3. oinarriko 4. ataleko "n" puntua aldatzea. Izan ere, ezartzen da ez direla diruz lagunduko obra zuzendaritzak, jarraipen txostenak, koordinazio txostenak eta antzekoak, ez eta obra bukaerako ziurtagiriak edo antzekoak ere. Materialen sailkapena hobetzeko proiektu baterako bada, diruz lagundu ahal izatea eskatzen da.

Onetsia

Urte anitzeko oinarri arautzaileen 3. oinarriko 4. ataleko n) puntua baliogabetu da.

Aldatu egin da 3. oinarriko 1. atala, eta testu hau izanen du aurrerantzean:

"1. Dirulaguntzarako onartuko dira diruz laguntzen den jarduketaren izaerarekin inongo zalantzarik gabe bat datozenak, baldin eta behar-beharrezkoak badira eta oinarri hauetan ezarritako epealdiaren barruan eta ezarritako moduan egiten badira. Diruz lagundu daitekeen gastutzat hartuko da, halaber, dirulaguntzaren xede den jarduketari lotutako ordainsari teknikoen zenbatekoa, proiektu teknikoak egiteari, zuzendaritza fakultatiboari eta segurtasunaren eta osasunaren koordinazioari dagozkienak. Ordainsari teknikoen gehieneko kostu diruz lagungarria obra gauzatzeko aurrekontuaren % 10era mugatuta egonen da, gehienez".

2025/01/03

Erriberako Mankomunitatea

25

Urteko/urte anitzeko oinarri arautzaileak

Funtsak FORS frakzioari bakarrik ez laguntzeko aztertzea proposatzen da; izan ere, badirudi frakzio hori mankomunitate guztietan ezarri dela. Hala, instalazioen eta sailkapen prozesuen eguneroko errealitatera eboluzionatzea proposatzen da. Materia organikoa oso garrantzitsua bada ere, askoz frakzio gehiago daude, eta errefusaren frakzioa ere hobetu egin behar da, katearen azken maila delako.

Ezetsia

Deialdietan FORS frakzioa ez diren beste frakzio batzuk aurreikusten dira.

2025/01/03

Erriberako Mankomunitatea

26

Urteko oinarri arautzaileak

Urteko funtsaren atalean ez dago argi ekitaldiei eta jasangarritasunari buruzko foru dekretua betetzeko laguntzak sartzen diren.

Ezetsia

Proposatutako proiektuak bat etorri behar dira oinarri arautzaileetan jasotako dirulaguntzen ildoekin. Nolanahi ere, legea nahitaez bete behar duten zatiak ez dira diruz lagunduko, Dirulaguntzei buruzko Legean ezarritakoari jarraiki.

2025/01/03

Erriberako Mankomunitatea

27

Urteko oinarri arautzaileak

Funtsa otsailean argitaratzea eta ebazpena martxoan ematea eskatzen da.

Ezetsia

Deialdia otsailean argitaratzen bada, ez dago denborarik emakida ebazpena martxoan argitaratzeko.

II. ERANSKINA–2025EKO HONDAKINEN FUNTSA BANATZEKO IRIZPIDEAK

2025EKO FUNTSAREN BANAKETA

GUZTIRA
(eurotan)

EHUNEKOA

Udal-hondakinen fluxua

Gaikako bilketarekin, prebentzioarekin eta kudeaketarekin lotutako jardueretarako dirulaguntzak, norgehiagokako araubidean.

4.160.328

% 65,39

Jarduketa orokorrak eta ingurumen larrialdiko jarduketak.

538.289

% 8,46

GUZTIZKO PARTZIALA

4.698.617

% 73,85

Beste hondakin batzuen fluxua

Norgehiagoka bidezko dirulaguntzak, industriako eta eraikuntzako hondakinak sortzea prebenitzeko eta haiek berrerabiltzeko prestatzeko eta birziklatzeko ekintzetarako.

1.465.554

% 23,04

Jarduketa orokorrak eta ingurumen larrialdiko jarduketak.

197.849

% 3,11

GUZTIZKO PARTZIALA

1.663.403

% 26,15

GUZTIRA

6.362.020,00

Iragarkiaren kodea: F2501589