4. PROZEDURA JUDIZIALAK
NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
Bake epaileen izendapena
Erabakiak, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak hartuak 2025eko otsailaren 3ko bilkuran, bake epaileak izendatzeari buruzkoak. Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era artekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:
Bosgarrena.–Orbaizetako bake epaile titularra: David Sanzberro Zaldain jauna.
Seigarrena.–Erromantzatuko bake epaile titularra: Fernando Juan Eslava Vidondo jauna.
Zazpigarrena.–Berriozarko bake epaile titularra: Marta Nieto Mendieta andrea.
Zortzigarrena.–Legardako bake epaile titularra: Cristina Martínez Aniz andrea.
Bederatzigarrena.–Carcarko bake epaile titularra eta ordezkoa: German Enrique Ágreda Suescun jauna eta Oscar Marín Pardo jauna, hurrenez hurren.
Hamargarrena.–Eloko bake epaile titularra eta ordezkoa: María Gloria Irazabal Echeverría andrea eta Adrián Trevejo Moncayola jauna, hurrenez hurren.
Hamaikagarrena.–San Martin Unxeko bake epaile ordezkoa: María Ujué Hernández Pernaut andrea.
Hamabigarrena.–Murillo el Cuendeko bake epaile titularra eta ordezkoa: Jesús Chivite Segura jauna eta M.ª Jesús Bravo Barea andrea, hurrenez hurren.
Hamahirugarrena.–Basaburuko bake epaile titularra: Amaia Olague llarregui andrea.
Hamalaugarrena.–Marañongo bake epaile titularra eta ordezkoa: Ma Pilar Martín Valencia andrea eta Diego Lara Gauna jauna, hurrenez hurren.
Hamabosgarrena.–Mendabiako bake epaile ordezkoa: Amaia Santamaría Fernández andrea.
Hamaseigarrena.–Fustiñanako bake epaile titularra: Antonio Igea Fernández jauna.
Hamazazpigarrena.–Lekunberriko bake epaile titularra: M.ª Inmaculada Echarri Sucunza andrea.
Hemezortzigarrena.–Zugarramurdiko bake epaile titularra: Jaione Irigoyen Iparraguirre andrea.
Hemeretzigarrena.–Doneztebeko bake epaile titularra: Paula Zunzarren Bañares andrea.
Hogeigarrena.–Ollarango bake epaile titularra eta ordezkoa: Iranzu Jorajuria Ugarte andrea eta Asier Andueza Zabalo jauna, hurrenez hurren.
Bat etorriz Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 12. artikuluarekin eta horrekin bat datozenekin eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluarekin, izendatzeko erabakien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/15 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.
Iruñean, 2025eko otsailaren 3an.–Gobernu idazkaria, Juan Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J2501663