36. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Xehetasun-azterketa, Eraulgo 17. poligonoko 100. eta 114. lurzatietan. Behin betiko onespena

Udalak, 2025eko otsailaren 6an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, helburu duena eraikuntzako lerrokadurak aldatzea Eraulgo 17. poligonoko 100. eta 114. lurzatietan.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Aritzalan (Deierri), 2025eko otsailaren 10ean.–Alkatea, Ana Marta Mendaza Acedo.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2502049