36. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Bete beharrez xedatuta dagoena Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan eta 2568/1986 Errege Dekretuan (haren bidez onetsi zen Toki erakundeen antolamendu, funtzionamendu eta araubide juridikoaren erregelamendua), aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren 2025eko otsailaren 4ko 2025-0006 Ebazpenaren bidez, David Senosiain Suescun zinegotziari eskuordetu zaiola ezkontza zibil bat egiteko eskumena, zeina 2025eko otsailaren 22an eginen baita herri honen udaletxean.

Utergan, 2025eko otsailaren 12an.–Alkatea, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L2502308