2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URRAULGOITI
2025erako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak
Urraulgoitiko Udalak, 2024ko azaroaren 26an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2025erako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Erabakia 2024ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 10ean.
Jendaurreko aldia iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi dira 2025eko ekitaldiko tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak, eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (artikulu hori aldatu zen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez).
ZERGA-TASAK
–Lurraren kontribuzioa: %0,33.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,40.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,18 (gutxieneko tasa, 60,00 euro).
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
Sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatuko den koefizientea (zerga-oinarria kalkulatzeko) zera izango da: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan gehieneko koefiziente gisa ezarritakoa.
–Kuota zehazteko karga-tasa: %8,00.
TASAK
–Etxeko uraren hargunearen tasa: 75,00 euro urtean.
–Etxeko urarena ez den hargunearen tasa, ludikoa/igerilekukoa eta mistoa (etxekoa eta etxekoa ez dena/igerilekukoa): 240 euro urtean.
–Etxeko uraren prezioa: 0,50 euro/m³.
–Ziurtagiriak egiteko tasa: 1,5 euro.
–Fotokopien edo konpultsen tasa: 0,10 euro orrialdeko.
ONDDO BARRUTIA
–Baimen motak eta tarifak.
Urtekoak:
a) 12 urtetik goitiko bizilagun erroldatuak (gutxienez urtebete lehenagotik), 50,00 euroko urteko kuota ordainduta.
b) Udalaren ehiza barrutien adjudikazioa duten herriko ehiztari elkarteetako kideak, 50,00 euroko urteko kuota ordainduta.
c) Kanpotarrak (12 urtetik goitikoak), 80,00 euroko urteko kuota ordainduta.
Egunekoak:
a) 12 urtetik goitiko bizilagun erroldatuak (gutxienez urtebete lehenagotik), 10,00 euroko eguneko kuota ordainduta.
b) Udalaren ehiza barrutien adjudikazioa duten herriko ehiztari elkarteetako kideak, 10,00 euroko eguneko kuota ordainduta.
c) Kanpotarrak (12 urtetik goitikoak), 20,00 euroko eguneko kuota ordainduta.
Irurozkin, 2025eko urtarrilaren 28an.–Alkatea, María Rosario Larrea Leoz.
Iragarkiaren kodea: L2501255