2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 538. eta 70. lurzatietan. Behin betiko onespena
2025eko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zen "Ribaforadako 3. poligonoko 538. eta 70. lurzatien xehetasun-azterketa, ibilgailu elektrikoak kargatzeko 8 puntu eta haien instalazio osagarriak instalatzekoa", Iberdrola Clientes SAUk sustatua eta Javier Rodríguez Marcos arkitektoak idatzia. Xehetasun-azterketa hori 2022ko maiatzaren 12koa da, eta aldatu eta osatu egiten du 2020ko irailaren 4tik indarrean zegoena. Zehazki, aurreko xehetasun-azterketan zeuden eraikuntza-bolumenak berrantolatzen ditu, beharrezkoa baita ibilgailu elektrikoak kargatzeko 8 puntu eta haien instalazio osagarriak instalatu eta eraikitzeko.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoaren arabera, argitara ematen dira iragarki hau eta aipatu xehetasun-azterketa, eranskin gisa.
Ribaforadan, 2025eko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2501461