2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
"Ilundaingo Errotaren Ibai-erreserba (Runa proiektua. B.8 ekintza), A-fasea, "A" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen hasierako onespena eta desjabetzea. Jendaurreko informazioa
Iruñeko Udalak, 2025eko otsailaren 6an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 06-FEB-25 (8/CU).
Ikusirik Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko azaroaren 25ean onetsi zuen proiektua, eta ikusirik proiektua gauzatzeko ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako zerbitzu teknikoen txostena eta espedientean jasotzen den gainerako dokumentazioa,
ERABAKITZEN DA:
1.–Deklaratzea onura publikoa duela Ilundaingo Errotaren Ibai-erreserba (Runa proiektua. B.8 ekintza) izeneko proiektuak.
2.–Desjabetzeko espedientea hastea, Iruñeko 3. poligonoko 1263., 1202., 1265., 1329., 9034. katastro-lurzati pribatuei dagokiena.
3.–Hasiera batez onestea ukitutako ondasun eta eskubideen eta horien jabeen banakako zerrenda zehatza, proiektu honetarako: Ilundaingo Errotaren Ibai-erreserba (Runa proiektua. B.8 ekintza). Hona hemen:
LURRAK DESJABETZEAK UKITUTAKO TITULARREN, ONDASUNEN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA
LURZATIAREN ZENBAKIA | TITULARRA | DESJABETU BEHARREKO AZALERA (m²) | KATASTROKO DATUAK |
Poligonoa | Lurzatia | Erabilera |
PA-1 | PROMOCIONES OCEC SA | 6.611,18 | 3 | 1263 | ELKORRA |
PA-2 | PROMOCIONES OCEC SA | 1.612,25 | 3 | 1202 | ELKORRA |
PA-3 | GESTIÓN Y EXPANSIÓN INMOBILIARIA CONSULTING SL (%94,33) | 563,41 | 3 | 1265 | LEHORREKO ALORRA |
MARTÍNEZ DE IRUJO CENOZ, MARÍA SAGRARIO JUANA (%1,89) |
YOLDI MARTÍNEZ DE IRUJO, ANA (%1,89) |
YOLDI MARTÍNEZ DE IRUJO, MARÍA (%1,89) |
PA-4 | PROMOCIONES OCEC SA | 2.965,53 | 3 | 1329 | ELKORRA |
PA-5 | PROMOCIONES OCEC SA | 3.376,29 | 3 | 9034-1 | AURRIAK (256,78 m²) |
9034-A | ERAIKUNTZA (218,62 m²) |
9034-C | ELKORRA (3.157,67 m²) |
4.–Nafarroako Gobernuari eskatzea ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklara dezala, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.
5.–135.130,74 euroko gastua baimentzea eta xedatzea, 2025eko aurrekontuko 40/17100/609000 partidaren kontura, kontzeptua hau dela: Ilundaingo Errotaren (Elizpea) Desjabetzea.
Gastu hori Europar Batasuneko dirulaguntzarekin (Next Generation EU) finantzatuko da.
6.–Erabaki hau banaka jakinaraztea titular ukituei, eta jendaurrean jartzea zerrenda hau Iruñeko Udalaren iragarki-taulan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean zabalpen gehien duten egunkarietako batean, 15 eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek alegazioak aurkez ditzaten ondasun horien okupazioaren edo haien gaineko xedapenen bidezkotasunaz eta haien egoera material edo legezkoaz.
Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bete dadin indarreko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta 45.1.a) apartatuan xedatutakoa (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa) eta aplikagarri den gainerako legeria, jakinarazpen balioa izan dezan bertzelako interesdun ezezagunendako eta legeak dioen bezala saiatuta ere jakinarazi ezin izan zaienendako.
Iruñean, 2025eko otsailaren 11n.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2502260