1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
17/2025 FORU AGINDUA, otsailaren 4koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseiluko kideak izendatzen dituena.
Irailaren 21eko 213/2011 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen dira.
Foru dekretu horren 4. artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseilua lehendakariak, lehendakariordeak eta kideek osatzen dute, eta horien artean dago Nafarroako Parlamentuko talde bakoitzeko ordezkari bat, talde bakoitzak proposatuta, eta 50.000 biztanletik gorako udaletako ordezkari bat.
EH Bildu Nafarroa eta Vox Navarra parlamentu taldeek kide berriak proposatu dituzte, orain arte haien ordezkari zirenen ordez.
Era berean, Iruñeko Udalak ordezkari berri bat izendatu du Garapenerako Lankidetzaren Nafarroako Kontseilurako.
Horrenbestez, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak,
AGINTZEN DUT:
1. Honako hauek izendatzea Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseiluko kide:
–Javier Arza Porras jauna, EH Bildu Nafarroa parlamentu taldearen ordezkari.
–Juan Mira Jarillo jauna, Vox Navarra parlamentu taldearen ordezkari.
–Mikel Armendariz Barnechea jauna, Iruñeko Udalaren ordezkari.
2. Foru agindu hau izendatutakoei jakinaraztea, haren berri izen dezaten.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko otsailaren 4an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.
Iragarkiaren kodea: F2501953