36. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Dirulaguntzen deialdi publikoa, podologia zerbitzuetarako prestazio ekonomikoak norgehiagokako araubidean emateko 2025ean. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 814693.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/814693).

Burlatako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko otsailaren 13an egin bilkuran, 2025. urterako dirulaguntzen deialdi publikoa onetsi zuen, podologia zerbitzurako prestazio ekonomikoak emateko, norgehiagokako araubidean.

Onuradunak eta helburua:

Deialdi honen xedea da prozedura juridikoa arautzea gizarte zerbitzuen arloko aldi baterako dirulaguntzak/laguntzak norgehiagokako araubidean emateko Burlatako bizilagun erroldatuei, podologia zerbitzua erabiltzeagatik. Podologia zerbitzua emateko enpresa adjudikazio-hartzaileak entitate laguntzaile moduan jardunen du.

Podologia zerbitzurako laguntza ekonomikoaren prestazioa jasotzeko aukera biztanleriaren halako sektore bati ematen zaio; ez da, beraz, biztanle guztiendako, baizik eta beren adinaren kariaz zerbitzu horien beharrean daudenendako, baldin eta haien diru-sarrera mailak ezarritako baremoarekin bat egiten badu.

Oinarri arautzaileak:

Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (goian adierazitako identifikazio kodea) eta Udalaren webgunean (https://www.burlada.es/eu/).

Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa:

Deialdiko gehieneko kopurua 12.000,00 eurokoa da, podologiarako laguntzen 23181 4800004 aurrekontuko partidaren kargura. Zenbateko hori baldintzaturik dago, dagokion aurrekontuan onetsi beharko baita.

Diruz lagunduko da, gehienez, zerbitzuaren kostuaren %85, erreferentziatako harturik podologia zerbitzuak ezarritako prezioa.

Inork ezin izanen du hilabetean zerbitzu bat baino gehiago hartu. Onuradun bakoitzak gehienez ere 6 aldiz erabili ahalko du podologia zerbitzua kontzesioaren urtean, urteko lehen egunetik hasita.

Eskabideak aurkezteko epea: 20 egun natural, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Burlatan, 2025eko otsailaren 13an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2502338