2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERBINTZANA
Xehetasun-azterketa, 4. poligonoko 687. lurzatian. Behin betiko onespena
Hirigintzako zinegotzi ordezkariaren uztailaren 9ko 73/2024 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, 4. poligonoko 687. katastro-lurzatirako. Azterketa Berbintzanako Udal Planeko hiri-lurzoruko lerrokadurei buruzkoa da, eta María Soledad Ariz Lacallek sustatu du.
Iragarkia argitaratu zen 2024ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 8an, eta espedientea jendaurrean egon zen 20 egun baliodunean. Bada, ez zenez alegaziorik aurkeztu, behin behiko onetsi zen xehetasun-azterketa, 2024ko urriaren 31ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez.
Agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin eta publikoa izan dadin, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Berbintzanan, 2024ko azaroaren 27an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2502029