2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
Gora jotzeko 24-02084 errekurtsoa, katastro aldaketa ezesteari buruz
María Dolores Larumbe Ezcurrak gora jotzeko 24-02084 errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegian Aiegiko Udaleko alkateak 2024ko urriaren 25ean emandako ebazpen baten aurka. Ebazpen horretan katastroko aldaketa bat ezetsi zuen.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea Nafarroako toki entitateen egintza eta erabakien inpugnazioari dagokion arloan garatzen duen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan xedatuta dagoena kontuan hartuta, betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion bertsioan, Erregelamenduaren II. kapituluari idazketa berria eman baitzion:
iragarki hau argitaratzen da, eta espediente honetan interesdun izan daitezkeenei jakinarazten zaie hamar egun balioduneko epea dutela, ediktu hau Nafarroako Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko eta errekurtsogileak eskatzen duenari aurka egiteko.
Aiegin, 2025eko otsailaren 14an.–Idazkaria, Estíbaliz Goñi Razquin.
Iragarkiaren kodea: L2502379