2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABAIGAR
Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 84. lurzatian. Behin betiko onespena
Abaigarko Udalak, 2024ko urriaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 3. poligonoko 84. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Irati Egaña Echebarría sustatua eta Pablo Devalle D´Auria arkitektoak izenpetua.
Hasierako onespen hori 2024ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 7an, eta jendaurrean egon zen hogei egun baliodunean, haren aurkako alegaziorik jaso gabe.
Abaigarko Udalak, 2025eko otsailaren 3an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea 3. poligonoko 84. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Irati Egaña Echebarría sustatua eta Pablo Devalle D´Auria arkitektoak izenpetua.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 79. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Abaigarren, 2025eko otsailaren 10ean.–Alkatea, Álvaro Pérez de Aransolo Fernández.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2502047