2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA-IRUÑEKO UDALEKO HAUR ESKOLAK
Deialdia, dietista-nutrizionista sukaldeetako koordinatzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena
2025eko otsailaren 3an, Haur Eskoletako Erakunde Autonomoko lehendakariak honako ebazpen hau onetsi du:
Ikusirik dietista-nutrizionista sukaldeetako koordinatzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, 2024ko 8. NAOn, urtarrilaren 11,n argitaratua.
Ikusirik, izangaiak aurkeztutako dokumentazioa, espedientean dagoena, eta deialdiaren hamargarren oinarriarekin bat,
EBATZI DUT.
1. Onestea dietista-nutrizionista sukaldeetako koordinatzaile lanposturako lan-kontratudun langile finko gisa kontratatzea:
IZENA | PLAZA |
BERASATEGI ZABALZA, IZASKUN | 122 |
2. Kontratatutakoak 2025eko apirilaren 1ean hartu beharko du lanpostuaren jabetza.
3. Kontratazioaren berri ematea, Nafarroako Aldizkari ofizialean argitara dadin.
Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat jartzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.
Iruñean, 2025eko otsailaren 3an.–Lehendakaria, Maider Beloki Unzu.
Iragarkiaren kodea: L2502092