2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu batzuk. Udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzailearen lanposturako izendapen osagarria
Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2025eko otsailaren 10ean egindako bilkuran:
Bat etorriz Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legean xedatutakoarekin, eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25ean hartutako erabakiaren bidez onetsitakoaren arabera, udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzailearen 44 lanpostu sartzeko prozeduraren bitartez eta salbuespeneko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia argitaratu zen 2022ko 254. NAOn, abenduaren 19koan. Lanpostu horiek aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari zegozkion. Behin lanpostu horiek betetzeko hautapen-prozesua bukatuta, hautaketa-epaimahaiak izendapen-proposamena aurkeztu zuen deialdian puntuaziorik handienak lortu zituzten izangaien alde, deialdian eskainitako lanpostu kopuruaren arabera. Izendapena Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko azaroaren 27an hartutako erabakiaren bidez [JOB 27-NOV-24 (17/RH)] egin zen, 2024ko 258. NAOn, abenduaren 20koan, argitaratua.
Ebazpen horretan María Rosario Amadoz Muruzabalen izendapena eten egin zen ezinbesteko arrazoi baten ondorioz, arrazoi hori desagertu arte. Alabaina, gero eskabide bat igorri zuen, zeinetan jakitera ematen zuen 2024ko abenduaren 20an hartuko zuela erretiroa.
Bestalde, izendatutako pertsonen artean, honako hauei borondatezko eszedentzia eman zitzaien lanpostuaren jabetza hartu zuten egunetik: Xabier Akerreta Rodríguez, María Pilar González Iñigo, María Pilar Ochoa Nieva, José Julian Eraso Mortalena, Xabier Moreno Macuso, Eva Cuesta Alcalá, José Antonio Salguero Pérez, Francisco Javier Andráiz Labairu, María Laura Tejada Salvatierra eta Roberto Rípodas Ezkurra.
Azaldutako arrazoiengatik, hautaketa-epaimahaiak izendapen-proposamen osagarria aurkeztu zuen lanpostu hutsak betetze aldera, eta bertan hauek sartu zituen: Miren Eukene Madoz Sánchez, Ricardo Chocarro Losantos, Josune Jiménez Unanua, María Amelia Pantoja Casas, Alberto Etxarte Zambrano, José María Lebrón Zunzarren, Juan María Recalde Arretxea, María Agueda Anaya Huarte, Luis Urzainki Beorlegui, Joaquín Berrueza Ugarte eta Mariam Ayerra Bastero.
Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera,
ERABAKITZEN DA:
1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea Miren Eukene Madoz Sánchez, Ricardo Chocarro Losantos, Josune Jiménez Unanua, María Amelia Pantoja Casas, Alberto Etxarte Zambrano, José María Lebrón Zunzarren, Juan María Recalde Arretxea, María Agueda Anaya Huarte, Luis Urzainki Beorlegui, Joaquín Berrueza Ugarte eta Mariam Ayerra Bastero, eta horiei lanpostu hutsak esleitzea jarraian xedatutakoarekin bat:
LANPOSTUA | IZENDATUA | ESLEITUTAKO PLAZA |
UDAL-INSTALAZIOETAKO FUNTZIONAMENDUKO LAGUNTZAILEA | MIREN EUKENE MADOZ SÁNCHEZ | 1-402900-115 |
RICARDO CHOCARRO LOSANTOS | 1-402900-97 |
JOSUNE JIMÉNEZ UNANUA | 1-402900-236 |
MARÍA AMELIA PANTOJA CASAS | 1-402900-52 |
ALBERTO ETXARTE ZAMBRANO | 1-402900-61 |
JOSÉ MARÍA LEBRÓN ZUNZARREN | 1-402900-220 |
JUAN MARÍA RECALDE ARRETXEA | 1-402900-62 |
MARÍA AGUEDA ANAYA HUARTE | 1-402900-80 |
LUIS URZAINKI BEORLEGI | 1-402900-46 |
JOAQUÍN BERRUEZA UGARTE | 1-402900-88 |
MARIAM AYERRA BASTERO | 1-402900-155 |
2. Agintzea izendatutako izangaiek 2025eko martxoaren 3an hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
4. Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratzeko agintzea.
Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2025eko otsailaren 10ean.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2502111