2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu batzuk. Ofizial administraria-ofizial administrari osagarriduna lanpostuetarako bigarren izendapen osagarria
Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2025eko otsailaren 10ean egindako bilkuran:
Bat etorriz Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legean xedatutakoarekin, eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25ean hartutako erabakiaren bidez onetsitakoaren arabera, ofizial administrariaren eta ofizial administrari osagarridunaren 14 lanpostu sartzeko prozeduraren bitartez eta salbuespeneko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia argitaratu zen 2022ko 254. NAOn, abenduaren 19koan. Lanpostu horiek aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari zegozkion. Behin lanpostu horiek betetzeko hautapen-prozesua bukatuta, hautaketa-epaimahaiak izendapen-proposamena aurkeztu zuen deialdian puntuaziorik handienak lortu zituzten izangaien alde, deialdian eskainitako lanpostu kopuruaren arabera. Izendapena Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko urriaren 7an hartutako erabakiaren bidez [JOB 07-OCT-24 (19/RH)] egin zen, 2024ko 217. NAOn, urriaren 25ekoan, argitaratua.
Gero, izendatutako zenbait pertsonari borondatezko eszedentzia eman zitzaien lanpostuaren jabetza hartu zuten egunetik, horien artean María Águeda Anaya Huarteri; horren ondorioz, Alejandra Villanueva Esáinen izendapena egin zen Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko abenduaren 16an hartutako erabakiaren bidez [JOB 16-DIC-24 (15/RH)], 2024ko 262. NAOn, abenduaren 27koan, argitaratua.
Era berean, erabaki horren bidez egin zen Laura Toni Moreno eta Tania Rodríguez Garcíaren izendapena, deialdian bi plaza gehiago sartu baitziren.
Aipatu izendapenaren ondoren, Tania Rodríguez García, Alejandra Villanueva Esáin eta Laura Toni Morenori borondatezko eszedentzia eman zitzaien lanpostuaren jabetza hartu zuten egunetik, beste administrazio batean lanean ari zirelako; beraz, hautaketa-epaimahaiak beste izendapen-proposamen osagarri bat aurkeztu zuen Joaquín Berrueza Ugarte, Isabel Conejero Velázquez eta Beatriz Lusarreta Arleguiren alde.
Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera,
ERABAKITZEN DA:
1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea Joaquín Berrueza Ugarte, Isabel Conejero Velázquez eta Beatriz Lusarreta Arlegui. Plazak esleituko zaizkie honako xedapen hauen arabera:
LANPOSTUA | IZENDATUA | ESLEITUTAKO PLAZA |
OFIZIAL ADMINISTRARIA - OFIZIAL ADMINISTRARI OSAGARRIDUNA | JOAQUÍN BERRUEZA UGARTE | 1-300300-10 |
ISABEL CONEJERO VELÁZQUEZ | 1-300300-27 |
BEATRIZ LUSARRETA ARLEGUI | 1-300100-59 |
2. Agintzea izendatutako izangaiek 2025eko martxoaren 3an hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
4. Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratzeko agintzea.
Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, HILABETEKO epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2025eko otsailaren 10ean.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2502103