36. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

16E/2025 FORU AGINDUA, otsailaren 3koa, Osasuneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Maite Tellechea Olaiz andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuko burua.

Osasuneko kontseilariaren urriaren 2ko 314E/2023 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuko burua izendatu zen.

Urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuaren bidez, uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatzen da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onesten dituena. Haren 45. artikuluak ezartzen du zerbitzuetako, ataletako eta unitateetako buruak azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz izendatuko eta kargutik kenduko direla, horren bidez arautu baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko modua.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 248/2023 Foru Dekretuaren 11. artikuluan langileen arloan ezarritako eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa den Maite Tellechea Olaiz andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuko burua, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak 2025eko otsailaren 9tik aurrera ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau Maite Tellechea Olaizi jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuari, zuzendari kudeatzaileari eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2025eko otsailaren 3an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F2501556