36. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Udalaren proiektuetako zerbitzuburuaren lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak honako ebazpen hau eman du 2025eko otsailaren 9an:

Pertsonen Kudeaketako zuzendariak, 2023ko azaroaren 14an emandako ebazpenaren bidez, onetsi zuen Iruñeko Udalaren Proiektuetako zerbitzuburuaren lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, zeina 2023ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 30ekoan, argitaratu baitzen.

Giza Baliabideetako zuzendariaren 2024ko irailaren 27ko ebazpenaren bidez, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onetsi zen, eta 2024ko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 17koan, argitaratu zen.

Prozesua amaitu da eta epaimahai kalifikatzaileak aktak bidali ditu, deialdiaren 9. oinarrian adierazitako proba gainditu duten izangaien zerrendarekin batera, eta, kontuan hartuta 10.3 oinarrian ezarritakoa, memoria-lana izangai bakar batek gainditu badu, ez da beharrezkoa izanen proba psikoteknikoa egitea, ezta merezimenduen egiaztagiriak aurkeztea ere, ez baitira baloratuko lehiaketaren gainerako atalak. Horrenbestez, bidezkoa da puntuazio handiena lortu duen pertsonaren aldeko izendapena egitea.

Horiek horrela, honako hau ebatzi dut:

1. Soledad Castiella Ramírez izendatzea Iruñeko Udalaren proiektuetako zerbitzuburuaren lanpostua betetzeko (105400 - 1 plaza zk.). Izendatutako izangaiak hamar egun naturaleko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapenaren jakinarazpena jaso eta hortik aitzina. Aipatutako lanpostuan aritzeko epea gehienez ere 6 urte naturalekoa izanen da.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratzea.

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat jartzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2025eko otsailaren 9an.– Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.

Iragarkiaren kodea: L2502098