36. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu batzuk. Ehorzle laguntzailearen lanposturako izendapen osagarria

Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2025eko otsailaren 10ean egindako bilkuran:

Bat etorriz Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legean xedatutakoarekin, eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25ean hartutako erabakiaren bidez onetsitakoaren arabera, ehorzle laguntzailearen 4 lanpostu sartzeko prozeduraren bitartez eta salbuespeneko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia argitaratu zen 2022ko 254. NAOn, abenduaren 19koan. Lanpostu horiek aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari zegozkion. Behin lanpostu horiek betetzeko hautapen-prozesua bukatuta, hautaketa-epaimahaiak izendapen-proposamena aurkeztu zuen deialdian puntuaziorik handienak lortu zituzten izangaien alde, deialdian eskainitako lanpostu kopuruaren arabera. Izendapena Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko azaroaren 4an hartutako erabakiaren bidez [JOB 04-NOV-24 (6/RH)] egin zen, 2024ko 232. NAOn, azaroaren 15ekoan, argitaratua.

Izendatuen artean, Rogelio María Cortés Mateosek ez zuen esleitutako plaza jabetzan hartu; hortaz, hautaketa-epaimahaiak izendapen-proposamen osagarria aurkeztu zuen Fernando González Ibáñezen alde.

Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera,

ERABAKITZEN DA:

1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea Fernando González Ibañez, 1-405600-12 funtzionario-plaza esleituta.

2. Agintzea izendatutako izangaiak 2025eko martxoaren 3an hartu beharko duela lanpostuaren jabetza.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

4. Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratzeko agintzea.

Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2025eko otsailaren 10ean.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2502093