36. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, 25 udaltzain lanpostu betetzeko, Iruñeko Udaltzaingorako. Plazak behin betiko esleitzeko erabakia

Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko otsailaren 3an egindako bilkuran erabaki hau hartu du:

2023ko maiatzaren 25eko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean udaltzain izateko 25 lanpostu betetzeko deialdia argitara eman zen. Deialdiko 1. oinarrian honako hau zehazten da:

"Lanpostu horiek izanen dira deialdi honetako prestakuntza-prozesua amaitu aurretik deituko den lehiaketaren edo berariazko lehiaketaren ondorioz hutsik geratzen direnak, betiere horretarako behar diren betekizunak betetzen badituzte."

Oposizioko hautaketa prozesua 2024ko azaroaren 22an amaitu zen Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan egindako prestakuntza-praktika batekin, eta 2024ko azaroaren 28an Tokiko Gobernu Batzarrak proposatzen du, NSLEren txostena ikusita eta epaimahai kalifikatzaileak proposatuta, sartu berri diren 25 udaltzainak abenduaren 2rako izendatu, eta karguak har ditzatela. Data horretan esleitutako plazak behin-behinekoak dira, lekualdaketa lehiaketa ez baitzen oraindik amaitu.

Udaltzaingoko hainbat lanpostu lehiaketa bidez eta berariazko lehiaketa bidez betetzeko lekualdaketa lehiaketaren deialdia 2024ko 176. NAOn argitaratu zen, abuztuaren 29koan; besteak beste, 31 agente-lanpostu zituen xede, eta Giza Baliabideetako Zuzendaritzaren 2025eko urtarrilaren 2ko Ebazpenarekin amaitu zen, zeinaren eragina otsailaren 1era atzeratuko baita.

Aurrekoa ikusita, eta lekualdaketaren emaitzekin bat etorrita, eta espediente horietan dauden beste aurrekariak ikusita, erabakitzen da:

1. Tokiko Gobernu Batzarraren 2024ko azaroaren 28ko erabakia zuzentzea esleitutako lanpostuak aldatzeko aipatutako lekualdaketa-lehiaketaren ondorioz emandako emaitzekin, otsailaren 1ean eragina duela, eta emaitza honekin:

PLANGINTZA ESTRATEGIKOKO ETA KOORDINAZIOKO ARLOA

Koordinazioko Brigada

Herritarren Arretako eta Giza Baliabideetako Taldea.

PLAZA

AGENTE-ZENBAKIA

1-304300-537

895

BIDE SEGURTASUNEKO ARLOA

Zirkulazioko Brigada

Atestatu Taldea.

PLAZA

AGENTE-ZENBAKIA

1-304300-97

883

1-304300-139

879

BITARTEKARITZA ETA INSTRUKZIOKO ARLOA

Gizarte Babes eta Laguntzako Brigada - UPAS

Emakumeak, Adingabeak eta Adinekoak Babesteko Taldea.

PLAZA

AGENTE-ZENBAKIA

1-304400-53

880

BITARTEKARITZA ETA INSTRUKZIOKO ARLOA

Polizia Judizialeko Brigada

Herritarren Arretako eta Salaketetako Bulegoko Taldea.

PLAZA

AGENTE-ZENBAKIA

1-304400-19

885

1-304400-22

875

1-304400-23

898

1-304400-28

888

1-304400-29

894

1-304400-32

887

1-304400-35

890

1-304400-36

876

HURBILTASUN ETA PREBENTZIOKO ARLOA

Hurbiltasuneko Brigada

Hurbileko Poliziako Taldea.

PLAZA

AGENTE-ZENBAKIA

1-304300-74

585

1-304300-170

896

1-304300-403

881

1-304300-414

884

1-304300-422

882

1-304300-469

891

1-304300-470

889

1-304300-473

897

1-304300-519

877

HURBILTASUN ETA PREBENTZIOKO ARLOA

Zaintzako Brigada

Polizia Administratiboko eta Ingurumeneko Taldea.

PLAZA

AGENTE-ZENBAKIA

1-304300-173

886

1-304300-522

893

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman dadin agintzea.

Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, egintza argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta hortik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2025eko otsailaren 3an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2502013