2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MARTZILLA
Akats zuzenketa, lan-kontratudun finkoen araubideko obra eta zerbitzuetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta barne-igoera murriztuan betetzeko deialdiaren izendapen-proposamenean
Izendapen-proposamen hori 2025eko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6an. Hartan akatsa dagoela ikusita, zuzendu egin behar da:
Oharturik akatsa badela iragarki honetan: "Deialdia, lan-kontratudun finkoen araubideko obra eta zerbitzuetako enplegatuaren lanpostu bat barne igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Martzillako Udalean. Izendapen-proposamena" (2025eko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6an), zuzendu egin behar da:
Honela dioen tokian:
"Bukatu da hautapen prozesua, helburu duena kiroldegiko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzea, funtzionarioen araubidekoa eta D mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan, Martzillako Udalaren zerbitzura aritzeko. Hala, erabaki du Martzillako Udaleko iragarki-taulan argitaratzea probak gainditu dituen izangaiaren zerrenda, guztizko kalifikazioekin".
Honela behar du:
"Bukatu da hautapen prozesu hau, helburu duena obra eta zerbitzuetako enplegatuaren lanpostu bat betetzea, lan-kontratudun finkoen araubidekoa eta D mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan, Martzillako Udalaren zerbitzura aritzeko. Hala, erabaki du Martzillako Udaleko iragarki-taulan argitaratzea probak gainditu dituen izangaiaren zerrenda, guztizko kalifikazioekin".
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Martzillan, 2025eko otsailaren 6an.–Alkate udalburua, M.ª Esther Villanueva Ucar.
Iragarkiaren kodea: L2501914