36. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AGOITZ

Deialdia, administrari-ofizialaren plaza bat betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-araubide finkoan. Izendapen-proposamena

Agoizko Udalaren zerbitzuko administrari ofizialaren plaza bat, lan-araubide finkokoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko hautaprobak amaituta, Agoizko Udaleko alkateordeak honako ebazpen hau eman zuen 2025eko otsailaren 7an:

Deialdiko 7.1 oinarrian honako hau dago xedatuta gainditutakoen zerrendaren eta epaimahaiaren proposamenaren gainean: "Izangaien kalifikazioa amaituta, epaimahaiak iragarki-taulan jarriko du probak gainditzen dituztenen zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren araberako ordenan, eta puntuaziorik handiena lortzen duen izangaia izendatzeko proposamena igorriko du. Epaimahaiak, aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, parte-hartzaileen behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Agoizko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, eta izangaien zerrenda alkateari igorriko dio, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik eta espediente osoarekin batera, hark behar den izendapen-proposamenaren ebazpena eman dezan eta, gero, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin. Probak gainditu dituzten gainerako izangaiak, lortutako puntuazioaren arabera, Agoizko Udalaren kontratazioetarako zerrenda batean sartuko dira, Udalak ematen dituen zerbitzuetan sortzen diren premiei erantzuteko kontratazioak egiteko, jarraikiz xedatuta dagoenari deialdi honen 1.6 oinarrian."

Horiek horrela, aipatutako deialdiko 7.1 oinarrian xedatutakoa bete beharrez, oposizio-lehiaketako kalifikazio-epaimahaiak gainditutakoen zerrenda aurkeztu du, guztira lortutako puntuazioaren araberako ordenan, eta Iker Unzué Salinasen aldeko izendapen-proposamena egin du, hura baita gainditu dutenen artean puntuaziorik handiena eskuratu duen izangaia. Orobat, kalifikazio-epaimahaiak aldez aurretik egindako erreklamazioak ebatzi ditu, eta, hortaz, bidezko da, deialdiko 7.2 oinarrian ezarritakoaren arabera, epaimahaiak igorritako izendapen-proposamena ebaztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Halaber, proposatutako izangaiari eskatzen zaio, ezen 8.1 oinarrian ezarritako agiriak aurkez ditzala proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo 30 egun naturalen barnean.

Horiek horrela, EBATZI DUT:

1. Agoizko Udalaren zerbitzuko administrari ofizialaren plaza bat, lan-araubide finkokoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko hautaprobak gainditu dituztenen zerrenda onestea, guztira lortutako puntuazioaren araberako ordenan, eta Iker Unzué Salinasen aldeko izendapen-proposamena egitea, hura baita gainditu dutenen artean puntuaziorik handiena eskuratu duen izangaia.

2. Proposatutako izangaiari eskatzea, ezen 8.1 oinarrian ezarritako agiriak aurkez ditzala proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo 30 egun naturalen barnean.

3. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan, jarraikiz deialdiaren 7.2 oinarriari.

Agoitzen, 2025eko otsailaren 7an.–Alkateordea, Ana Cosin Reta.

Iragarkiaren kodea: L2502175