36. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko otsailaren 5ean hartua, Bolivarko (Argentina) Centro Navarro-Nafarren Biltokia kanpoko nafar komunitate gisa aitortzen duena eta Kanpoko Nafar Komunitateen Erregistro Ofizialaren bigarren atalean inskribatzen duena 004 zenbakiarekin.

Kanpoko Nafar Herritarrekiko Harremanei buruzko otsailaren 22ko 3/2023 Foru Legeak xedapen iragankor bakarrean ezartzen duenez, Espainiako beste eskualde batzuetan edo beste herrialde batzuetan dauden nafar komunitateek, hain zuzen foru lege horrek indarra hartzean etxe, biltoki edo zentro nafar edo euskal-nafartzat edo antzekotzat aitortuta daudenek, kanpoko nafar komunitate gisa ofizialki aitortuak izatea eskatu beharko dute bi urteko epean, goian aipatutako datatik aurrera kontatuta, inskribatuak izan daitezen foru lege horrek ezarritako Kanpoko Nafar Komunitateen Erregistro Ofizialean.

2024ko azaroaren 1ean, urriaren 16ko 90/2024 Foru Dekretuak indarra hartu zuen, zeinaren bidez zehaztu baitzen kanpoko nafar komunitateak aitortzeko prozedura eta aurkeztu beharreko dokumentazioa, bai eta haien erregistro ofiziala ere. Erregelamenduzko testu horren 25. artikuluak ezartzen du ezen Kanpoko Nafar Komunitateen Erregistro Ofizialaren xedea dela ofizioz inskribatzea komunitate, etxe, biltoki edo zentro nafar edo euskal-nafarrak, kanpoan dauden nafar komunitate birtualak eta federazioak, Kanpoko Nafar Herritarrekiko Harremanei buruzko otsailaren 22ko 3/2023 Foru Legearen babesean aitortuak.

Ikusirik Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzuaren aldeko txostena, non, alde batetik, adierazten baita erakunde eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioa zuzena dela, eta bestetik, proposatzen baita Bolivarko Centro Navarro-Nafarren Biltokia kanpoko nafar komunitate gisa aitortzea eta 004 zenbakiarekin inskribatzea Kanpoko Nafar Komunitateen Erregistro Ofizialaren bigarren atalean.

Azaldutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak proposatuta, Nafarroako Gobernuak,

ERABAKITZEN DU:

1. Bolivarko Centro Navarro-Nafarren Biltokia (identifikazio zenbakia: 30-70751037-0) kanpoko nafar komunitate gisa aitortzea.

2. Bolivarko Centro Navarro-Nafarren Biltokia Kanpoko Nafar Komunitateen Erregistro Ofizialaren bigarren atalean inskribatzea 004 zenbakiarekin.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

4. Erabaki hau Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiko Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzura igortzea, haren berri izan dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Erabaki hau Bolivarko Centro Navarro-Nafarren Biltokiari jakinaraztea, eta ohartaraztea erabaki honek administrazio-bidea amaitzen duela eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dela aipatutako jurisdikzio-ordenaren organo eskudunaren aurrean, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46.1 artikuluan ezarritakoa aplikatuz.

Iruñean, 2025eko otsailaren 5ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2501707