36. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko otsailaren 5ean hartua, deklaratzen duena presakoa dela, nahitaez desjabetzeko, "Biribilgune bidezko bidegurutzea, NA-2310 errepidearen eta PA-30 errepideko lotura adarren artean, Arangurenen (Nafarroa)" izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren irailaren 29ko 62/2023 Foru Aginduaren bidez, behin-behinean onetsi zen trazadura proiektu hau: "Biribilgune bidezko bidegurutzea, NA-2310 errepidearen eta PA-30 errepideko lotura adarren artean, Arangurenen (Nafarroa)".

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren apirilaren 8ko 39/2024 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen "Biribilgune bidezko bidegurutzea, NA-2310 errepidearen eta PA-30 errepideko lotura adarren artean, Arangurenen (Nafarroa)" izeneko proiektua, eta haren jendaurreko aldia ebatzi zen, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako.

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak txosten batean adierazi duenez, proiektuaren helburua da NA-2310 errepidean dagoen bidegurutze bat aldatzea, zehazki, Noainerako noranzkoan PA-30ean sartu edo irteteko adarrekiko elkargunea, bidegurutze hori "X" erakoa baita. Biribilgune bat jarriko da bidegurutzean; modu horretan ez da ezkerretara biraketarik egin beharko –halako biraketetan STOPak nahitaezko dira–, eta zirkulazioa seguruagoa eta arinagoa izanen da. Bide segurtasuna eta trafikoa hobetzeko neurri horiek ikusita, beharrezkoa da obrei ahalik eta lasterren ekitea. Hala, behar diren lurrak eskuratzeko tramiteak azkartzearren, nahitaezkoa da ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea, hori guztia Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren babesean.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Deklaratzea presakoa dela, nahitaez desjabetzeko, "Biribilgune bidezko bidegurutzea, NA-2310 errepidearen eta PA-30 errepideko lotura adarren artean, Arangurenen (Nafarroa)" izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa.

2. Ukitutako ondasun eta eskubideak eskuratzeko kalkulatu den gastua 3.705,28 eurokoa da. 2025erako gastu-aurrekontuko partida honen kargura izanen da: 220002 22100 6010 453244, "Biribilgunea, NA-2310 eta PA-30 lotzeko, Arangurenen" izenekoa.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta argitaratzen den egunetik beretik izanen ditu ondorioak. Aditzera ematen da erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela, eta haren aurka, hautara, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, zuzenean aurkaratzen ahal dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egiten ahal dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Erabaki hau jakinaraztea Lurralde Kohesiorako Departamentuko Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Kontu-hartzailetza Delegatuari.

Iruñean, 2025eko otsailaren 5ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2501690