Iragarkia
36. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 21a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
1286E/2024 EBAZPENA, abenduaren 13koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, "Ingurumen hezkuntzako, ingurumen boluntariotzako eta zientzia herritarreko proiektuetarako 2025eko laguntza" izeneko dirulaguntza deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 803252.
Ingurumen hezkuntza eta ingurumen boluntariotza norbanakoen eta taldeen erantzukidetasuna garatzeko tresnak dira, ingurumenaren egoerari eta bilakaerari dagokienez, eta jarreren, balioen eta jokabideen aldaketa soziala sustatzen dute jasangarritasuna lortzeko bidean aurrera egiteko. Zientzia herritarra da jendeak oro har (bai zientzia ikasketak dituztenak, bai horrelakorik ez dutenak) bere borondatez parte hartzea antolatutako jarduera zientifikoetan, eta honako hauek dakartza berekin: galderak egitea eta datuak jaso eta interpretatzea eta jendeak oro har ikerketa zientifikoko jardueretan konpromisoa hartzea. Hori gauzatzen da herritarrek zientzian parte-hartze aktiboa dutenean ahalegin intelektuala eginez edo jakintzari euskarria emanez beren tresna edo baliabideekin, betiere biodibertsitatea eta haren kontserbazioa aztertzeari lotuta.
2023ko maiatzaren 24an onetsitako Jasangarritasunerako Ingurumen Hezkuntzaren Estrategiaren agirian (ENEAS 2030), Jasangarritasunerako Ingurumen Hezkuntzaren (JIH) definizioa jasotzen da; bertan biltzen dira klima eta ingurumen larrialdiari aurre egiteko eta egungo gizarte eta ingurumen erronka konplexuei aurre egiteko ikaskuntzak, gogoetak, jarrerak eta gaitasunak garatzera bideratutako hezkuntza-, komunikazio- eta partaidetza-ekintza eta -prozesu guztiak, aukera ematen digutenak trantsizio ekologiko justua lortzeko bidean aurrera egiteko, genero-ikuspegia kontuan hartuta.
Nafarroako Garapen Jasangarrirako 2030 Agendak ezartzen du Nafarroako Gobernuaren politikak, programak eta jarduketak ebaluatu behar direla urtero, Garapen Jasangarriaren 2030 Agendak dakartzan erronkei aurre egin ahal izateko. Laguntzen deialdi honek Garapen Jasangarriko Helburu batzuen (GJH) xedeak lortzen lagundu nahi du:
–12.8 xedea. Jasangarritasunaren kultura sustatzea gizarte sentsibilizaziorako ekintzen bitartez (12. GJHa);
–13.3 xedea. Ingurumen heziketa eta gizarte sentsibilizazioa hobetzea klima-aldaketaren aurrean (13. GJHa);
–15.5 xedea. Habitat naturalen degradazioa murriztea eta dibertsitate biologikoaren galera etetea (15. GJHa).
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, Ingurumen Hezkuntzaren, Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuaren bidez, laguntza hauekin Jasangarritasunerako Ingurumen Hezkuntzako (JIH) proiektuak eta ekimenak, Nafarroako gobernuz kanpoko elkarte eta erakundeek sustatuak, babestearen aldeko apustua egiten du, horrela, Nafarroako herritarrek ingurumenari buruzko sentsibilizazio eta ezagutza handiagoa izan dezaten, bai eta balioak eta trebetasunak ere eskura ditzaten, ingurumen arazoen konponbidean parte hartzeko gai izan daitezen, banaka zein taldeka.
Foru Komunitateko zergadunek gizarte intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen %0,7 arautzeari buruzko ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legearen 4 bis artikuluaren arabera, deialdia Nafarroako Ingurumen Kontseiluari igorri zaio, horren berri izan eta onets dezan.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. "Ingurumen hezkuntzako, ingurumen boluntariotzako eta zientzia herritarreko proiektuetarako 2025eko laguntza" izeneko dirulaguntza deialdia onestea.
2. Dirulaguntza emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean bildu dira.
3. 331.827,00 euroko gastu konpromisoa baimentzea, 2025eko ekitaldian horretarako gaituko den 2024ko aurrekontu orokorretako partida honen baliokidearen kargura: "%0,7ko Funtsa. Ingurumen hezkuntza, boluntariotza, lurraldearen zaintza" izeneko 740008 74800 4819 456200 partida. Horretarako baldintza izanen da kreditu egokia eta nahikoa egotea.
Gastuaren banaketa honako hau izanen da proiektu motaren arabera:
–165.913,50 euro ingurumen hezkuntzako proiektuetarako.
–165.913,50 euro ingurumen arloko boluntariotzako eta zientzia herritarreko proiektuetarako.
Dirulaguntza ematen den unean multzoetako batean ez bada bukatzen zehaztutako zenbatekoa, gastua beste proiektu motan egitea baimenduko da.
4. Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
5. Deialdi hau Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera (DDBN) bidaltzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean xedatutakoa betetzeko.
6. Ebazpen hau igortzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Hezkuntzaren, Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzura eta Ekonomia Aferetarako Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.
7. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea deialdiak ez duela ondoriorik sortuko harik eta laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu arte.
8. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2024ko abenduaren 13an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
I. ERANSKINA.–INGURUMEN HEZKUNTZAKO, INGURUMEN BOLUNTARIOTZAKO ETA ZIENTZIA HERRITARREKO PROIEKTUETARAKO LAGUNTZEN 2025EKO DEIALDIA. OINARRI ARAUTZAILEAK
1. oinarria.–Xedea, aplikazio-eremua eta gauzatzeko epea.
1.1. Oinarri hauen xedea da Nafarroako elkarteek eta gobernuz kanpoko erakundeek ingurumena hobetzeko laguntza-helburuak erdiestearren sustatzen dituzten proiektuetarako laguntza ekonomikoak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezartzea, Foru Komunitateko zergadunek gizarte intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen %0,7 arautzeari buruzko ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legean ezarritakoaren arabera.
1.2. Mota hauetako bateko proiektuak izan behar dira:
a) Ingurumen hezkuntzako proiektuak: halakotzat jotzen dira gizabanakoek zein taldeek ezagutzak, balioak, trebetasunak eta esperientziak berenganatzea helburu dutenak, egungo eta etorkizuneko ingurumen arazoak konpontze aldera bakarka zein taldeka jarduteko gaitasuna izan dezaten.
b) Ingurumen boluntariotzako proiektuak: halakotzat jotzen dira gizakiak ingurumenean duen eragin kaltegarria gutxitzea helburu dutenak, baita egun dagoen natura-ondarearen, animalia eta landare espezieen, ekosistemen eta baliabide naturalen balioa nabarmentzea ere. Boluntario-lanari buruzko urriaren 14ko 45/2015 Legearen 3. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona fisikoek garatuko dituzte proiektu horiek.
c) Zientzia herritarreko proiektuak: deialdi honen ondorioetarako, halakotzat jotzen dira herritarren, orokorrean, borondatezko partaidetza duten ikerketa zientifikoari buruzko jarduerak, herritarren parte-hartze hori aktiboa denean, bai ahalegin intelektualaren bidez bai inguruneari buruzko ezagutzaren bidez bai beraien tresnak eta baliabideak jarriz.
1.3. Mota horietan guztietan, proiektuak Nafarroako Foru Komunitatean egin behar dira eta ingurumenaren arloko jarduketak bildu behar dituzte, halakotzat hartuta honako hauei buruzkoak:
a) Baso-kudeaketa jasangarria; naturaguneak kontserbatzea, leheneratzea eta mantentzea; eta gizarte erabilera naturagune babestuetan.
b) Basa-flora eta -fauna eta horien habitatak kudeatzea.
c) Hondakinak, ura, kontsumo arduratsua, ekonomia zirkularra eta klima-aldaketa.
d) Energia aurreztea eta energia berriztagarriak.
e) Mugikortasun jasangarria.
f) Nekazaritza ekologikoa, abeltzaintza estentsiboa.
g) Hiri inguruneko ingurumenaren kalitatea hobetzea.
Proiektu mota bakoitzerako zehaztapenak eta deialdian onartutako ingurumen gaiak xehetasun handiagoz ezagutzeko, ikus II. eranskina.
1.4. Jarduketak denetariko pertsonentzat izan daitezke, herritar guztientzat zein talde jakin batzuentzat, eta 2025eko urtarrilaren 1etik irailaren 30era bitartean egin beharko dira, eta 2025eko urriaren 15ean aurkeztuko da justifikazio-memoria, beranduenez. Ez dira diruz lagunduko 2025eko urtarrilaren 1a baino lehen egindako gastuak.
2. oinarria.–Onuradunak.
2.1. Nafarroako egoitza duten nortasun juridikoko elkarte eta erakundeak sartzen ahalko dira deialdi honetan, 1. oinarriko motetako proiektuak, jarduerak edo ekimenak garatzen badituzte, eta aipatutako gaiak lantzen.
Horretarako, deialdiaren xedetzat hartzen dira Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoak arautzen dituen entitateak eta Fundazioei buruzko abenduaren 26ko 50/2002 Legeak arautzen dituenak.
3. oinarria.–Betebeharrak.
Onuradun izateko, betebehar hauek bete beharko dira laguntza eskaera aurkezteko unean, eta haiek betetzen jarraitu beharko da diruz lagundutako proiektua gauzatzen den bitartean eta hura justifikatu arte:
3.1. Indarreko legeriaren arabera eratuta egotea, eta Nafarroako Elkarte, Fundazio eta Lanbide Elkargoen Erregistroan inskribatuta egotea.
3.2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan dirulaguntzen onuradun izateko ezarritako debekurik ez izatea.
3.3. Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
4. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.
4.1. Jarduera garatzen laguntzen duten gastuak diruz lagungarriak izanen dira, eta, bereziki, hauek:
–Material grafikoak eta ikus-entzunezkoak formatu fisiko edo elektronikoan editatzea, betiere haien edukia adierazten badute eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak hura onesten badu.
–Nafarroako Foru Komunitateko edozein hizkuntza ofizialetara itzultzeko gastuak.
–Ikastaroetan eta prestakuntzako eta sentsibilizazioko beste jarduera batzuetan, hizlarien, irakasleen eta boluntarioen hezitzaileen kontratazioa, ostatua, mantenua eta garraioa, baita monitoreena eta jarduera gauzatzeko behar diren pertsonena ere.
"Kanpoko langileak kontratatzeko" gastu motan, entitateak zehaztu beharko du proiektuari atxikita egonen diren profesionalei ordainduko dien zenbatekoa.
"Soldata (elkarteko langileak)" gastu motan, entitateak jaso beharko ditu proiektua eginen duten langile guztien datuak, langile-kategoriaren arabera taldekatuta, eta honako hauek adierazita: kategoria bakoitzeko langile guztien kopurua, proiektuari eskainitako ordu guztiak, guztizko ordainsari gordinak, eta enpresaren kargurako Gizarte Segurantzaren zenbatekoak.
Hizlarien ostatu, garraio eta mantenuaren ondoriozko gastuak ezin dira izan onartutako aurrekontuaren %10 baino handiagoak. Hotelean igarotako gau bakoitzeko emanen den gehieneko zenbatekoa 150 eurokoa izanen da beti (BEZa kenduta). Kilometrajearen ordaina 0,35 eurokoa izanen da kilometroko, eta erregai gastua zenbateko horren barruan sartuta dagoela ulertu behar da. Autobideetako bidesariak gastu diruz lagungarritzat justifikatzen ahalko dira. Aparkalekuetako gastuak ez dira diruz lagungarriak.
–Proiektuko parte-hartzaileak eta boluntarioak jarduketa eremura eramateko gastuak.
–Jarduerak garatzeko behar diren material suntsikorrak eskuratzea, modu arrazoizkoan eta proportzionalean erabiltzen badira.
–Jarduerak egiteko behar diren material ez-suntsikorrak erostea, material horiek ezin badira alokatuz eskuratu eta haien kostua ez bada 900 euro baino gehiago (BEZa barne). Ondasun inbentariagarrien kasuan, proiektuaren helburu zehatzerako erabili beharko dira, eta gutxienez bi urtez.
–Proiektua gauzatzeko aldian, ekintza gauzatzeko behar diren instalazio edo materialen alokairua, renting-a edo leasing-a, hala nola hitzaldi-areto, proiektagailu, tresna, makineria, eta abarrena; ez dira kontuan hartuko elkarteek beren ohiko jarduera garatzen duten instalazioen alokairuak.
–Proiektuari buruzko informazioaren, gizartearen parte-hartzearen eta publizitatearen ondoriozko gastuak.
–Jarduera egin bitartean sortzen diren hondakinak ahalik eta gutxien izatea laguntzen duten materialak.
–Aholkularitza juridikoko, teknikoko edo finantzarioko gastuak, diruz lagundutako jarduerarekin zuzenean lotuta badaude, jarduera behar bezala prestatzeko edo gauzatzeko ezinbestekoak badira eta haien kostuak, oro har, proiektuaren aurrekontu onartuaren %15 gainditzen ez badu.
–Istripu eta eritasun asegurua eta erantzukizun zibileko asegurua boluntzariotzako eta zientzia herritarreko proiektuetarako. Aseguru horren gastuak aukeratzen ahalko dira, boluntarioak eta monitoreak ez ezik, proiektuan inplikatuta dauden eta parte hartzen duten beste pertsonak ere (halakorik dagoenean) estaltzen badituzte. Proiektuan egiten den jarduera estaltzen duen aseguruaren zatia baino ez da diruz lagungarria izanen.
4.2. Entitate eskatzaileak proiektuaren aurrekontu onartuaren zenbatekoaren %100 azpikontratatzen ahalko du. Azpikontrataziorako bete beharreko baldintzak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan ezarrita daude.
4.3. Dirulaguntzaren xedeko gastuaren zenbatekoa 30.000 eurotik gorakoa bada (BEZa kenduta), obrak egitearen kostuaren kasuan, edo 12.000 eurotik gorakoa (BEZa kenduta), ekipamendu ondasunak erosteko edo aholkularitza edo laguntza enpresen zerbitzuetako gastuen kasuetan, entitate eskatzaileak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dela, salbu eta, dirulaguntzaren xedeko kostuen ezaugarrien berezitasuna dela-eta, merkatuan hornidura edo zerbitzua emateko behar adina entitate ez badago edo gastua dirulaguntza eskatu baino lehen egin bada. Justifikazioa egiteko, hiru aurrekontu aurkeztuko dira, eta horietako bat aukeratuko da kalitate-prezio erlazio onena dela eta.
4.4. Kontratatu nahi badira entitate eskatzailearekin lotutako pertsonak edo entitateak (entitateko bazkideak edo horien senideak) proiektu osoa edo zati bat gauzatzeko, organo kudeatzailearen aldez aurreko baimena beharko da. Horretarako, proiektua deskribatzen duen formularioan jasoko du egoera hori zehazten duen informazioa, kontratazio horren beharra eta proiektuaren barruan duen zeregina azalduz. Organo kudeatzaileak jakinaraziko du zergatik ez duen kontratazio hori baimentzen laguntza eman aurreko zuzenketa aldian. Organo kudeatzaileak horri buruzko aipamenik egiten ez badu, ulertuko da kontratazio hori baimenduta dagoela.
4.5. Ingurumen boluntariotzako proiektuen kasuan, boluntarioen mantenu-gastuak ere diruz lagungarriak izanen dira, baina 6 eurokoak izanen dira gehienez eguneko eta pertsonako.
4.6. Gastu hauek deialditik kanpo gelditzen dira:
a) Zeharkako zergak, balio erantsiaren gaineko zerga eta beste batzuk, berreskuratzen edo konpentsatzen ahal badira.
b) Dirulaguntza jasotzen duen proiektuari zuzenean lotuta ez dauden gastuak.
c) Inbertsioak.
d) Beste entitate batzuekin egindako hitzarmenen ondoriozkoak.
e) Beharrezkoak ez direnak edo behar ez bezala justifikatzen direnak. Beharrezkoak ez diren edo behar ez bezala justifikatzen diren gastutzat hartuko dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat ez datozenak, behar-beharrezkoak ez direnak eta ebazpen honek ezarritako epean egiten ez direnak.
f) Banku-transferentzien ondoriozko komisioak eta gastuak.
g) Erositako produktuen bermeak eta aseguruak.
h) Hizlarientzako sariak edo opariak.
i) Egiturazko gastuak eta gastu arruntak.
j) Lokalen eta ibilgailuen alokairua, aldian behingoa ez denean.
k) Ingurumen hezkuntzako eta zientzia herritarreko proiektuetan, catering edo janari gastuak hitzaldietan, aurkezpenetan, ikastaroetan, tailerretan eta proiektuaren barruan eginiko gainerako ekintzetan parte hartzen dutenentzat.
l) Administrazio publikoen eskumenen ondoriozko gastuak, baldin eta administrazio horiek eskumenak deialdiaren xede diren elkarteei eskuordetzen badizkiete. Batez ere hemen ezartzen dena: 372/2024 Ebazpena, ekainaren 12koa, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, deialdi bat onesten duena 2024. urtean Nafarroako toki erakundeei dirulaguntzak emateko, lagun egiteko animalien babeserako jarduketak egin ditzaten Nafarroan, edo 2025ean hura ordezten duen deialdia.
m) Pertsona fisiko edo juridikoei zerbitzu edo lanengatik egindako ordainketak, entitate eskatzaileak horiek justifikatzen baditu pertsona edo entitatearen "cachea" aipatuz, organo kudeatzaileak gehiegizkotzat jotzen baditu.
n) Hegazkinez bidaiatzeko gastuak.
4.7. Gastu diruz lagungarrien erosketa-kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa, ezta neurrigabea ere, ekonomiaren eta kostua/eraginkortasuna erlazioaren printzipioen arabera.
4.8. Gastuak proiektuko ekintza zehatz batekin lotuta egonen dira. Gastu guztiak fakturen edo nominen bidez frogatu behar dira, eta honako bi datuak xehatu behar dira: BEZaren ehunekoa (salbuetsita egonen litzateke Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 17.1. 6 artikuluan aipatzen diren gaiei buruzko prestakuntza) eta PFEZen atxikipena (salbuetsita ez badago). 600 eurotik beherako gastuak (BEZa barne) erosketa-tiketen bidez frogatzen ahalko dira, baldin eta argi adierazten bada zer eskuratu den (artikulua edo zerbitzua). Ez da ordainketaren banku egiaztagiririk aurkeztu beharrik. Ez dira onartuko 2025eko urtarrilaren 1a baino lehen edo 2025eko irailaren 30aren ondoren egindako gastuak.
5. oinarria.–Eskaerak aurkeztea: dokumentazioa eta epea.
5.1. Telematikoki aurkeztu beharko da eskaera bakarraren formulario bat proiektu bakoitzeko, tramiteen katalogoaren bidez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/ayudas-para-proyectos-de-educacion-ambiental-voluntariado-ambiental-y-de-ciencia-ciudadana), honako hauek barne hartuta: laguntza eskatzen den proiektu motak; erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluak ezartzen dituen baldintzak betetzeari buruzkoa. Eskaerak onartutako laguntzaren erdia adinako aurrerapen bat eskatzeko aukera emanen/izanen du.. Atal bat ere badu, proiektu diruz lagungarriaren deskribapenarekin, III. eranskinean jasotako edukiaren arabera.
Entitate eskatzaileak laguntzak lehen aldiz jaso behar baditu edo horien ordainketa-kontua aldatu nahi badu, banku-kontua jakinarazi beharko dio Nafarroako Gobernuko Diruzaintza Atalari: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/kontuen-eta-ordainketen-kontsulta.
5.2. Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
5.3. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoaren arabera, ez dira aurkeztutzat joko emandako laguntza justifikatzeko memoriaren eta eskaera-formularioen bidez betetzen ez diren eskaerak. Tramiteen katalogoko fitxaren bidez eskura daitezke formulario eta memoria horiek. Beraz, ez aurkeztutzat joko dira eta ezin izanen dira zuzendu.
5.4. Formularioak osorik beteta ez badaude edo akatsak badituzte, entitateari eskatuko zaio informazioa osatu edo akatsak zuzen ditzala 10 egun balioduneko epean; halaber, ohartaraziko zaio hala egin ezean eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela. Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren tramiteen katalogoko fitxa erabiliz.
6. oinarria.–Laguntzen zenbatekoa.
6.1. Proiektu mota guztien laguntzaren zenbatekoak taula honetan adierazten diren portzentajeei eta mugei jarraituko die:
PROIEKTU MOTA | ZENBATEKOA, | DIRULAGUNTZAREN | GEHIENEKO LAGUNTZA ENTITATE ONURADUN BAKOITZEKO |
Ingurumen hezkuntza | 165.913,50 euro | %90 | 10.000 euro |
Ingurumen boluntariotza eta zientzia herritarra | 165.913,50 euro | %90 | 10.000 euro |
GUZTIRA | 331.827,00 euro | 20.000 euro |
6.2. Lehentasun-ordena ezartzeko, IV. eranskinean (Proiektuak baloratzeko irizpideak) ezarritako puntuazio-baremoa hartuko da kontuan.
6.3. Entitate bakoitzak nahi adina proiektu aurkezten ahalko ditu; eskatzaile bakoitzeko jasoko den dirulaguntza, halere, ez da inoiz aurreko taulan ezarritakoa baino handiagoa izanen.
7. oinarria.–Balorazioa eta dirulaguntza emateko prozedura.
7.1. Deialdi honen xede diren laguntzak norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira.
7.2. Ingurumen hezkuntzako, ingurumen boluntariotzako eta zientzia herritarreko proiektuak IV. eranskinean zehaztutako balorazio irizpideen arabera puntuatuko dira.
7.3. Eskaera bakoitzaren puntuazio osoa lortzeko, IV. eranskineko irizpide guztietan lortutako puntuak batuko dira. Gutxienez 0 puntu lortuko dira, eta gehienez 100.
a. Norgehiagokako prozeduran sartu ahal izateko, 1etik 7ra bitarteko balorazio irizpideetan gutxienez 24 puntu lortu beharko dira, eta guztirako puntuazioa 40 izan beharko da gutxienez.
b. Bi proiektuk edo gehiagok puntuazio bera badute, lehentasuna emanen zaie IV. eranskineko irizpideetan puntuazio handiena lortu duten espedienteei, ezarritako zenbakizko hurrenkerari jarraikiz.
Laguntza emateko orduan, lehenbiziko 7 balorazio irizpideetan puntuazio handiena lortu duten proiektuak izanen dira abiapuntua, eta puntuazio handienetik txikienerako ordenari jarraituko zaio dirulaguntzak emateko, proiektu mota bakoitzerako erabilgarri dagoen aurrekontua agortu arte. Berdinketa gertatuz gero, lehenik eta behin balorazio irizpideen guztizkoan puntuazio handiena lortu duten proiektuei emanen zaie lehentasuna. Berdinketak irauten badu, irizpideetan, zenbaki-hurrenkerari jarraituz, puntuazio handiena lortzen duenak izanen du lehentasuna (hau da, 1. puntuan puntuazio handiena lortzen duenak, berdinketak irauten badu 2. puntuan, eta horrela hurrenez hurren). Berdinketak bere horretan badirau, lehenik aurkeztutako proiektuari emanen zaio lehentasuna.
Azkeneko proiektuaren guztirako zenbatekoa sartzeko kreditu nahikorik ez badago, hark dagokion zatia jasoko du, gasturako baimendutako zenbatekoa agortu arte.
c. Deialdi honetako proiektu motaren batean kreditua gelditzen bada eman gabe, beste motako proiekturako erabiliko da kreditua.
7.4. Baldin eta, ordaintzeko ebazpena eman aurretik, egiaztatzen bada proiektu batek aldatu egin dituela dirulaguntzaren prozeduran puntuazioa emateko baldintzak, berriz kalkulatuko da proiektu horren puntuazioa. Puntuazio berria norgehiagokako prozeduran sartzeko gutxieneko baliora iristen bada, baina proiektuaren lehentasun-ordena aldatzen bada, proiektuak jasotako laguntzaren zati bat edo osoa galtzen ahalko du, lehentasun-ordena berri horren arabera legokeen kreditu erabilgarria zenbatekoa den.
8. oinarria.–Entitate onuradunen betebeharrak.
8.1. Deialdi honen babesean dirulaguntza jasotzen duten entitateek honako betebehar hauek bete beharko dituzte, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoez gain:
a) Diruz lagundutako proiektua gauzatzea, deialdiaren helburua betez. Proiektua gauzatzen ez bada edo betetzen ez badira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak laguntza emateko ezarritako baldintza teknikoak edo jarraibideak, edo oinarri hauetan edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoak, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da, edo, hala badagokio, dirulaguntza itzuli beharko da, aipatutako foru legearen 35. artikuluan xedatutakoaren arabera.
b) Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea organo kudeatzaileari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.
c) Boluntariotzako proiektuen kasuan, diruz lagundutako entitateek Boluntariotzari buruzko urriaren 14ko 45/2015 Legearen 14.2 artikuluan ezarritako betekizunak bete beharko dituzte. Halaber, entitatearen boluntariotzako ekintzak inskribatu behar dituzte "Nafarroa, Orotan Lagun" baliabidean. Honen bidez inskribatuko dira: https://navarramasvoluntaria.navarra.es/eu/erakundeak. Entitate onuradunak ziurtatu beharko du proiektua gauzatzen parte hartzen duten boluntarioek betetzen dituztela Boluntarioei buruzko urriaren 14ko 45/2015 Legearen 8. artikuluaren 4. eta 5. apartatuetan ezarritako betekizunak.
d) Zientzia herritarreko proiektuetan, organo kudeatzaileak beharrezkotzat jotzen badu, eta boluntariotzako proiektu guztietan, proiektuaren ardura duen entitateak ziurtatu beharko du jardueretako parte-hartzaileak babestuta daudela aseguru batekin edo bestelako berme finantzario batekin, proiektuko jarduerak egiteak ekar ditzakeen istripu edo eritasun arriskuak eta erantzukizun zibilekoak estaltzeko.
e) Nafarroako Gobernuaren laguntza jaso dela agerraraztea idatzizko eta ahozko publizitate eta hedapen orotan, bai eta laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera proiektuari buruz egiten den dokumentazio guztian ere.
Hedapen lana idatzia edo grafikoa baldin bada, Nafarroako Gobernuaren logotipoa erabiliko da, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen duen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretuak xedatzen duen moduan. Laguntzaren entitate onuradunen logotipoaren tamaina berean agertu beharko du, eta berdin ikusteko moduan. Gainera, ikur ofizialaren aurretik "Laguntzen du" eta "Subvencionado por" hitzak agertuko dira. Logotipoa web-orri honetan eskuratu daiteke: https://www.navarra.es/eu/nafarroako-gobernua/sinbolo-ofiziala.
Edozein euskarritan erreproduzitzen ahal diren eta jendaurrean banatzeko, alokatzeko edo saltzeko diren mota guztietako materialak sortuz edo argitaratuz gero, Lege Gordailuaren, Jabetza Intelektualaren eta ISBN-ISSNren eskakizunak bete beharko dira, bidezkoa denaren arabera.
f) Entitate onuradunek jarduketak egiteko behar diren baimen guztiak izan beharko dituzte.
g) Zientzia herritarreko proiektuetan, egindako lanen edo zabalkunde-lanen emaitzak publiko egitea eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin partekatzea.
h) Jendearekin antolatzen diren ekitaldietan, edari ontziratuak saldu eta banatzeko alternatibak ezartzea, eta, nolanahi ere, txorrotako ura edalontzi berrerabilgarrien bidez edo ura botila berrerabilgarrietan eskuratu daitekeela bermatzea. Gainera, biltegiratzeko edo itzultzeko sistema bat ezarriko da (SDDR eta beste batzuk), ontziak bertan behera ez uzteko edo behar bezala kudeatzeko (Hondakinei eta haien fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen 27. artikulua).
i) Nolanahi ere, jarduera jende artean hedatzen dela bermatu beharko da. Hala ez egitea proiektua ez onartzeko arrazoia da. Ez dira diruz lagungarritzat hartuko promozio eta/edo publizitaterako jarduerak ez besterik egiten duten proiektuak, lehenago deskribatu diren ingurumenari buruzko ekintzekin lotura badute ere.
j) Entitate eskatzaileek proiektuaren koordinatzaile tekniko bat izendatuko dute, proiektua diseinatu, gauzatu, justifikatu eta ebaluatzearen arduraduna izan dadin.
9. oinarria.–Gardentasun betebeharra.
Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. c) artikuluan aipatutako entitate pribatuak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro. Horretarako, gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena bete beharko dute, jasota dagoena Nafarroako Gobernuaren tramiteen atariko fitxan.
Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharra duten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute hilabeteko epean, dirulaguntza emateko eta aurrerakina ordaintzeko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita:
a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.
b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.
c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa izanen da haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa.
d) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza eginkizunetan gertatzen den dedikazioaren araubidea.
e) Entitate onuradunaren azken urteko kontuen kopia.
Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, telematikoki, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko tramiteen katalogoko fitxa egokiaren bidez.
Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpena aurkeztu beharko du.
Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatu badira. Horretarako, entitateak identifikatu beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.
Betebehar hori bete ezean, emandako dirulaguntza ez da ordainduko, ezta aurrerakinak ere, eta kobratutako zenbatekoak itzuli egin beharko dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraituta.
Aurrekoa galarazi gabe, eskatuz gero, entitate onuradun guztiak behartuak daude Ingurumen Hezkuntzaren, Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuari behar den informazio guztia ematera hamar egun naturaleko epean, frogatzeko betetzen dituztela Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak.
Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, hertsapen isunak ezartzea erabakitzen ahalko da, 500 eurotik 5.000 eurora bitartekoak, entitate onuradunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Isuna hamabost egunetik behin errepikatuko da, errekerimendua bete arte. Isunaren zenbateko osoa ez da izanen dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko bost baino handiagoa. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.
10. oinarria.–Organo kudeatzailea eta laguntzak emateko prozeduraren instrukzioa.
10.1. Prozeduraren instrukzioa egiteko organo eskuduna Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Ingurumen Hezkuntzaren, Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzua da.
10.2. Eskaera jasotakoan, Ingurumen Hezkuntzaren, Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuak egiaztatuko du entitate eskatzaileek eta aurkeztutako proiektuek oinarri arautzaile hauetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela. Haietako batek eskatutako baldintzak betetzen ez baditu, entitate interesdunari eskatuko zaio 10 egun naturaleko gehieneko epean zuzen dezala. Ez badu zuzenketarik aurkezten, ulertuko da proiektuan atzera egin dela, eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da. Ebazpen hori entitate interesdunei jakinaraziko zaie. Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko tramiteen katalogoko fitxa erabiliz.
10.3. Organo kudeatzaileak IV. eranskineko balorazio irizpideen arabera ebaluatuko ditu proiektuak. Jarduketak baimendu baino lehen, organo horrek egoki iruditzen zaizkion txostenak eskatuko dizkie departamentuko beste unitate batzuei, hasierako proiektua hein batean aldatzera behartzen duten lurraldeko ukipenak edota baimena behar duten ukipenak ote diren ebazteko.
10.4. Balorazioa egin ondoren, Ingurumen Hezkuntzaren, Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuak ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Ingurumeneko zuzendari nagusiari. Proposamenari txosten bat gehituko zaio, adierazten duena entitate onuradunek laguntzak jasotzeko eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela.
11. oinarria.–Prozeduraren ebazpena.
11.1. Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak hiru hilabeteko epean emanen du aurrerakina onartu eta ordaintzeko ebazpena, eskaerak aurkezteko azken egunetik zenbatzen hasita, eta entitate interesdunei jakinaraziko die eta Nafarroako Gobernuaren Atariko tramiteen katalogoko fitxan argitaratuko du, dirulaguntza kanpainaren emaitzarekin batera.
11.2. Aurrerakina onartu eta ordaintzeko ebazpenean honako hauek jasoko dira:
a. Dirulaguntza jasoko duten entitate eskatzaileen zerrenda, diruz lagundutako proiektuak, proiektu bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, eta horiek justifikatzeko modua eta epea.
b. Zerrenda batean jasoko da zer entitate eskatzaileri eman zaien onartutako laguntzaren balioaren %50eko aurrerakina, baita aurrerakin horien baturaren zenbatekoa ere.
c. Gainerako eskaeren ezespena, Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 21. artikuluko baldintzen arabera. Deialdian finkatutako kredituaren gehieneko zenbatekoa gainditzeagatik, esleitutako aurrekontu-baliabideak mugatuta daudelako ezetsi diren proiektuen kasuan, horietako bakoitzari emandako puntuazioa jasoko da, oinarri arautzaile hauetako IV. eranskinean finkatutako balorazio irizpideen araberakoa. Beraz, onuradunen batek dirulaguntzari uko egiten badio, dirulaguntza ematen duen organoak erabakiko du, beste deialdi baten beharrik gabe, puntuazioaren arabera hurrengoa den proiektu bati edo batzuei dirulaguntza ematea, baldin eta onuradunen batek uko egiteagatik kreditu nahikoa askatu bada deialdian finkatutako kreditu mugagatik ezetsitako proiektuetako bati gutxienez erantzuteko.
Ondorio horietarako, Ingurumen Hezkuntzaren, Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuak egoera horren berri emanen die entitate interesdunei, dirulaguntza jasotzeko proposamena onartzen ote duten adieraz dezaten hamar egun naturaleko epe luzaezinean, komunikazioa jaso eta biharamunetik hasita. Epe horretatik kanpo aurkezten bada laguntzaren ukoa, betiere justifikazio teknikorik gabe, edo ezinbesteko arrazoiek eraginda ez bada, entitateak ezin izanen du xede bererako laguntzarik eskatu hurrengo kanpainan. Eskatzaileak edo eskatzaileek proposamena onartu ondoren, Ingurumeneko zuzendari nagusiak laguntzak emateko ebazpena emanen du, interesdunei jakinaraziko die eta Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko du, dirulaguntza kanpainaren prozesuaren emaitzarekin batera.
11.3. Laguntza hauek emateko, jarduerak egiteko baimenak beharko dira, hala behar dutenen kasuan.
11.4. Laguntzak onartu eta aurrerakina ordaintzeko ebazpena baliabide elektronikoen bidez jakinaraziko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean ezarri bezala.
11.5. Ulertuko da aurkeztutako eskaerak ezetsi direla, baldin eta berariazko ebazpenik ematen ez bada dirulaguntzaren oinarri arautzaile hauetan prozedura ebazteko ezarritako epean.
12. oinarria.–Laguntza eskaera aldatzea.
12.1. Proiektua gauzatzen ari den bitartean, entitate onuradun batek beharrezkotzat jotzen badu aurkeztutako proiektua deskribatzeko formularioan jaso ez diren ekintzak egitea, edo jarduera baten ordez maila tekniko eta/edo konplexutasun bereko beste jarduera bat egitea, justifikatuta badaude eta proiektuaren aurrekontu onartua handitzea ez badakarte, jakinarazi beharko dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Hezkuntzaren, Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuari, aldatutako jarduera gauzatzeko aurreikusitako data baino hilabete lehenago, gutxienez.
12.2. Jakinarazpen hori telematikoki eginen da Nafarroako Gobernuaren erregistro elektroniko orokorrean eskaera-orri bat aurkeztuz, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Hezkuntzaren, Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuari zuzenduta.
12.3. Ingurumen Hezkuntzaren, Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuak onuradunari jakinaraziko dio, hamar egun balioduneko epean, aipatu aldaketa onartzen den ala ez. Epe hori iraganik, aldaketa onartzearen jakinarazpenik ez bada, ezetsi dela ulertuko da.
12.4. Edonola ere, ez da onartuko aurkeztutako aurrekontua gehitzea ekartzen duen aldaketarik.
13. oinarria.–Uko egitea onartutako laguntzaren zati bati edo osoari.
13.1. Laguntza jaso duen proiekturen baten entitate onuradunak laguntza emateko arrazoi izan diren ekintzak ez gauzatzeko asmoa badu, laguntzari uko egin diola jakinarazi beharko du, laguntza eman zaiola jakinarazten zaionetik hilabeteko epean, gehienez ere. Kreditu mugagatik proiektuak ezetsi badira, organo kudeatzaileak laguntzak emateko beste ebazpen bat emanen du. Ebazpen horretan, askatutako funtsekin diruz lagun daitezkeen entitateak edo proiektuak jasoko dira, horiek egiteko eta justifikatzeko behar den denbora dutela ziurtatzeko. Laguntzari ezarritako epetik kanpo uko egiten bazaio, justifikazio teknikorik edo ezinbesteko arrazoirik gabe, ezin izanen da kontzeptu berberengatiko laguntzarik eskatu hurrengo deialdian.
13.2. Aurrerakina jaso duen proiektu baterako laguntzari uko egin zaiola jakinarazten bada, dirulaguntza eman duen organoak itzulketari buruzko ebazpena emanen du, onuradunak jasotako laguntza itzul dezan.
13.3. Jakinarazpen hori telematikoki eginen da Nafarroako Gobernuaren erregistro elektroniko orokorrean eskaera-orri bat aurkeztuz, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Hezkuntzaren, Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuari zuzenduta.
14. oinarria.–Laguntzen justifikazioa.
14.1. Laguntza jasotzen duten proiektuak gauzatzeko azken eguna 2025eko irailaren 30a izanen da. Proiektua gauzatzeari egotz dakizkiokeen gastu diruz lagungarriak, 2025eko irailaren 30ean ordaindu gabe daudenak edo ordainketa frogatu gabe dutenak, deialdiaren 4. oinarrian deskribatzen den bezala, justifikatu gabekotzat joko dira, eta dirulaguntzaren azken onarpenetik eta ordainketatik kanpo geratuko dira.
14.2. Entitate onuradunek gauzatutako proiektuak justifikatu beharko dituzte, egindako gastu eta ordainketa guztiekin. Horretarako, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute hainbat karpetatan:
1. karpeta.–Proiektuaren justifikazio- eta ebaluazio-memoria. Barne hartuko ditu:
–Proiektua justifikatzeko memoria, gutxienez honako hauekin:
- Egindako ekintzen garapenaren deskribapena;
- aurreikusitako ekintzaren bat ez bada egin, horren justifikazioa;
- Helburuen erdieste maila;
- Proiektuari emandako publizitatearen deskribapena;
- Partaideen kopurua, sexuaren eta adinaren arabera bereizia;
- Ekintzen kronograma;
- Proiektuaren ebaluazioaren emaitzak;
- Fakturen zerrenda; faktura bakoitzaren datu hauek eman behar dira: zenbakia, hornitzailea, kontzeptua, zerga-oinarria, BEZa eta PFEZen atxikipena, behar denean.
–Proiektuaren ebaluazioa egiaztatzen duen dokumentazio guztia. Ikusi VI. eranskina, gogobetetze-inkestaren proposamenarekin.
2. karpeta.–Argitaratutako materialak (material grafikoa edo ikus-entzunezkoa soilik):
–Dirulaguntzaren xede izanda argitaratu diren materialen fitxategi informatiko edo fisiko guztiak.
3. karpeta.–Proiektua gauzatzeari buruzko argazki-erreportajea edo ikus-entzunezko erreportajea:
–Proiektuko ekintzak egin direla frogatzen duen argazki-erreportajea edo ikus-entzunezko erreportajea.
–Fitxategi edo karpeta bat egon behar da proiektuko ekintza bakoitzeko.
4. karpeta.–Proiektua hedatze edo zabaltzeari buruzko argazki-erreportajea edo ikus-entzunezko erreportajea:
–Proiektuaren hedapena egin dela frogatzen duen argazki-erreportajea edo ikus-entzunezko erreportajea.
–Fitxategi edo karpeta bat egon behar da proiektuko ekintza bakoitzeko.
5. karpeta.–Fakturak, nominak, erosketa-tiketak eta ordainagiriak. Honako hauek sartuta:
–Egindako gastuen fakturak edo nominak (onuradunaren izenean egon behar dira), eta gastu horiek ordaindu direla frogatzen duten banku agiriak.
–600 eurotik beherako gastuak (BEZa barne) esku-dirutan ordaintzen ahalko dira, baina erosketa-tiketa edo antzeko agiria aurkeztu beharko da frogatzeko (zer erosi den zehaztu beharko da). Ez da aurkeztu beharko ordainketa frogatzen duen banku agiririk.
–Faktura eta ordainagiri bakoitzak bere zenbakia eduki beharko du, hain zuzen ere justifikazio memoriako fakturen zerrendan ageri den zenbakia. Gainera, fakturaren kontzeptua zehaztu beharko da, eta letra batez zehaztuko da zer den, faktura (F) edo ordainagiria (P). Adibidez: lehen erosketa erratza bat bada, fakturaren izena 1ErratzaF izan behar da eta ordainagiriarena 1ErratzaP; bigarren erosketa bada, 2ErratzaF, eta horrela beste guztiak.
6. karpeta.–Ingurumen boluntariotzako eta zientzia herritarreko proiektuen eskakizun espezifikoak:
–Prestakuntza-jardueretan parte hartu duten boluntarioen erregistroa bilduko du.
–Boluntariotza proiektu guztietan eta hala behar duten zientzia herritarreko proiektuetan, jardueraren iraunaldia estaltzen duen aseguru-polizaren edo bestelako finantza-bermearen kopia. Boluntarioak aseguru zabalago batek estaltzen baditu, hala nola udal batek, ikastetxe batek edo beste erakunde batek daukanak, aseguru-polizaren kopia bat aurkeztu beharko da, bai eta erakundearen ordezkariak sinatutako egiaztagiri bat ere.
7. karpeta.–Puntuazioa eragin zuen informazioaren egiaztagiriak:
–Baremoaren puntuazioa eragin duen informazioa egiazkoa dela frogatzen duten agiriak edo irudiak, ez bada frogatuta gelditu justifikazio memorian.
8. karpeta.–Bestelako informazioa:
–Proiektua egin dela frogatzeko beharrezkotzat jotzen den edo eskatzen den beste informazio guztia.
14.3. Proiektuak justifikatzeko dokumentazioa telematikoki aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko tramiteen katalogoko dagokion fitxaren bidez.
14.4. Aipatutako informazioa osorik ez badago edo ez baditu eskatutako baldintzak betetzen, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar egun naturaleko epean zuzendu dezala.
14.5. Agiri horiek epean aurkezten ez badira, dirulaguntza galduko da.
14.6. Baldin eta frogatutako zenbatekoa txikiagoa bada dirulaguntza ematea eragin zuen proiektuaren aurrekontu onartua baino, dirulaguntzaren ordainketa murriztu eginen da, araberan.
15. oinarria.–Laguntzak ordaintzeko modua eta epeak.
15.1. Laguntzak ordainketa bakarrean pagatuko dira, ematea eragin zuten jarduerak gauzatu direla hiru hilabeteko epean frogatu ondoren, justifikazio memoria aurkeztu zenetik hasita.
Entitateek eskatzen ahalko dute onartutako dirulaguntzaren %50eko aurrerakina, eta ordainduko zaie onartutako zenbatekoa eman eta ordaintzea ebaztean.
Edozein ordainketa egin aurretik, derrigorrezkoa izanen da gardentasun betebeharrak betetzea, deialdi honen 9. oinarrian adierazi bezala.
15.2. Organo kudeatzaileak behar adina kontrol eginen ditu, egiaztatzeko entitate onuradunak konpromisoak betetzen dituela. Kontrolen emaitzak ikusirik, dagozkion ordainketak baimenduko ditu, eta laguntzak ordaintzeko ebazpen proposamena prestatuko du.
Kontrol horiek egiteko, organo kudeatzaileak joko du Foru Administrazioan edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialetara edo eskura dauden bestelako informazio iturrietara, betiere laguntza eman eta ordaintzeko ebazpenak ematean dagoen informazioaren arabera.
Kontrol horien barnean, bisitak egiten ahalko zaizkie entitate onuradunei, egiaztatzeko proiektuko ekintzak bukatu direla eta zuzen gauzatu, edo egiaztatzeko organo kudeatzaileak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein alderdi.
15.3. Organo kudeatzaileak egindako egiaztapenetan ondorioztatzen baldin bada beheranzko desbideratzeak daudela entitate onuradunak aurkeztutako eskaerarekin alderatuta, ordainketa aipatu egiaztapenei egokituko zaie.
15.4. Ez da onartuko hasieran onartutako aurrekontuak gora egitea, non ez dauden egitatezko akatsak eskaeran edo ez diren Foru Administrazioak eskatuta egindako arrazoizko aldaketak.
15.5. Laguntzak emateko ebazpenean aurreikusitako ekitaldi bakoitzari dagozkion laguntzak eskuratzeko, entitate onuradunak ordainketa eskatu beharko du justifikazio memoriako lauki egokia markatuz.
15.6. Egiaztagiriak azterturik, Ingurumen Hezkuntzaren, Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuak ordaintzeko ebazpenaren proposamena igorriko dio Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari, eta, horrekin batera, txosten bat, onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea sortzen duten betebeharrak bete dituztela frogatzen duena. Aurretik ordaintzen den aurrerakina zenbatekotik deskontatuko da.
16. oinarria.–Laguntzak itzultzea.
16.1. Dirulaguntza emateko ebazpena baliorik gabe uzteko zioek, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 34. artikuluan bildutakoek, eta foru lege horren 35. artikuluan aipatzen diren kasuek, edo ez betetzeak laguntzak emateko ebazpenetan edo oinarri arautzaile hauetan ezarritako betebeharrak, ekarriko dute jasotako zenbatekoak, osorik edo partez, itzuli behar izatea, baita berandutze-interesak pagatzeko eskatzea ere, dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli behar dela erabaki bitartean sortutakoak.
16.2. Onartua izateko irizpideak edo betebeharrak ez betetzea eta laguntza eta ordainketa eskaeraren konpromisoak eta beste betebehar batzuk ez betetzea zigortuko dira, honela:
a) Ez-betetze baztertzaileak:
1.–Azken ordainketa egin aurretik egiaztatzen bada aldarazi direla proiektuen hurrenkera ezartzeko erabilitako balorazio irizpideak, onuradunak puntuazio txikiagoa jaso behar zuela, eta, horren ondorioz, onuradun izaera guztiz edo partez galduko zukeela, laguntza osoa galduko du.
2.–Espediente baten bidez egiaztatzen bada onuradunak, nahita, gezurrezko aitorpen bat egin duela, laguntzak bertan behera utziko dira.
3.–Entitate onuradunak ez badu ziurtatzen diruz lagundutako jardueren hedapena edo zabalkundea, emandako laguntza osoa galduko du.
4.–Emandako laguntza osoa galduko du zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez dituenak.
5.–Deialdiko edo laguntzak emateko ebazpenetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betekizunak ez betetzeak laguntza osoa galtzea ekarriko du.
b) Baztertzaileak ez diren ez-betetzeak:
–Emandako laguntzari %5eko zigorra ezarriko zaio, baldin eta proiektuek ez badute agiri bidez justifikatzen hasierako proiektuan aurreikusitako jarduerak ez direla egin.
17. oinarria.–Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna.
17.1. Deialdi honetan araututako laguntzen onuradunak diren entitateek Espainiako edo Europar Batasuneko edozein administrazio edo erakunde publikok zein pribatuk edo partikularrek, edo nazioarteko erakundeek helburu edo xede bererako emandako dirulaguntzak eta laguntzak jasotzen ahalko dituzte, haiek, guztira, proiektu bakoitzaren gastuaren %100 gainditzen ez badute.
18. oinarria.–Emandako laguntzen publizitatea.
18.1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ingurumen Hezkuntzaren, Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako laguntzak Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.nafarroa.eus), tramiteen katalogoko fitxan, eta bertan adieraziko dira deialdia, aurrekontuko zein programari eta kredituri egotzi zaizkien, entitate onuraduna, emandako zenbatekoa eta dirulaguntzaren xedea.
19. oinarria.–Aplikatu beharreko araudia.
19.1. Oinarri arautzaile hauetan berariaz ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatu beharreko gainerako arauak ere.
II. ERANSKINA.–ZEHAZTAPENAK, PROIEKTU MOTAK ETA INGURUMEN GAIAK
INGURUMEN HEZKUNTZAKO PROIEKTUETARAKO ZEHAZTAPENAK
Ingurumen hezkuntzako proiektuen helburua da pertsonek ingurumenaren zaintza hobeki uler dezaten eta gai horretan kontzientzia handiagoa izan dezaten. Ekimenak ingurumen hezkuntzako tresna hauen bidez gauzatuko dira:
–Informazioa, komunikazioa, interpretazioa eta sentsibilizazioa: informazio, dibulgazio eta gizarte sentsibilizazioko kanpainak egitea; erakusketak, debateak, hitzaldiak eta mahai-inguruak egitea; ingurumen arloko mundu egunak ospatzea; zine edo bideo zikloak eta saioak antolatzea; argitalpenak; antzezpen artistikoak, ikus-entzunezko materiala prestatzea, eta abar.
–Herritarren parte-hartzea ingurumen-kudeaketan: ingurumena hobetzeko ekimenak antolatu eta gauzatzea, herritar taldeen parte-hartzearekin.
–Arautu gabeko ingurumen prestakuntza: prestakuntza proiektuak, ikastaroen, jardunaldien, mintegien, sinposioen eta biltzarren bidez egin daitezkeenak.
–Baliabide natural jasangarriak kudeatzeko jarduerak: ildo horretan sustatutako ekimenak, esaterako, modu jasangarrian kudeatzea baliabide hidrikoak, basoko baliabideak, baliabide mikologikoak, zinegetikoak, arrainei dagozkienak, geologikoak, faunakoak eta florakoak.
BOLUNTARIOTZA PROIEKTUETARAKO ZEHAZTAPENAK
Ingurumen boluntariotzako proiektuak elkartasuneko ekintza zehatzak izanen dira, ingurumena zaintzen eta hobetzen laguntzen dutenak, libreki egitekoak, betebehar pertsonalek edo eginbehar juridikoek ez eraginda eta nork bere gain borondatez eta ordain ekonomiko edo materialik gabe hartuta.
Proiektua deskribatzen duen formularioan honako hauek jasoko dira:
–Parte-hartzaileak gaitzeko modua.
–Parte-hartzaileen prestakuntza, boluntarioen jardueraren kalitatearen hobekuntza dakarrena eta ingurumena ezagutzearen eta zaintzearen garrantziaz sentsibilizatzen laguntzen duena.
–Boluntarioen ekipamendua. Segurtasunaren oinarrizko arauak betetzeko, eta jarduera hirikoak ez diren kanpoko espazioetan garatzen bada. Nahitaezko elementuen artean dugu boluntario eta monitore guztiek ikuspen handiko txaleko islatzaileak eramanen dituztela, UNE-EN-471 arauaren arabera homologatuak. Txaleko horren ordez helburu bereko beste sistema bat erabiltzen ahalko da, betiere modu egokian justifikatzen bada proiektuaren proposamenean eta segurtasun bermeak mantentzen baditu proiektuaren testuingurua zein den kontuan hartuta.
Ikastaroak, mintegiak edo tailerrak egiten ahalko dira, beharrezkoa den informazioa jasotzeko, zertarako eta: proiektuaren ardatza den ingurumen arloko arazoa ezagutzeko; boluntario lanerako trebakuntza jasotzeko; boluntariotzako proiektuaren gakoak aztertzeko, bereziki haren xedeak, eta boluntario lanean aritzean behar dituzten segurtasun printzipioak kontuan hartzeko, bai pertsonei bai ondasunei dagokienez.
Ingurumen boluntariotzako ekintza bakoitzak 10 partaide izanen ditu gutxienez.
Ez da boluntariotzako jardueratzat jotzen dibulgazio edo informazio materialen argitalpen hutsa edo prestakuntza jarduerak egite hutsa.
ZIENTZIA HERRITARREKO PROIEKTUETARAKO ZEHAZTAPENAK
Fauna eta flora espezieak ikertzeko, horien jarraipena egiteko eta kontserbatzeko lanetan laguntzea, klima-aldaketaren, habitaten eta mehatxupeko espezieen jarraipenerako datuak lortzeko aukerarekin.
Ikerketa lanetan laguntzearen eremuan, lankidetza hori zientzian edo ikerkuntzan ibilbide aitortua duten entitateekin edo pertsonekin egin behar da.
Ikerketa lanen ondoriozko datuak pertsonen eskura jarri behar dira datu-base zientifiko egokien bidez.
Lan hauek izanen dira dirulaguntzaren xede:
–Programaren zabalkundea informazio hitzaldien bidez, parte hartzeko prest dauden boluntarioak aurkitzeko asmoz.
–Trantsektoen sarea diseinatzea boluntarioen kokapenarekin bat etorrita, habitaten ahalik eta ordezkagarritasun handiena bilatuta.
–Trantsektoak bisitatzea horiek aztertu eta beren ezaugarriak emateko.
–Boluntarioentzako prestakuntza ikastaro teoriko-praktikoa.
–Boluntarioak datuak hartzen hastea, eta horien jarraipena egitea.
–Datuak bildu eta antolatzea.
–Datuak dagozkiem datu-baseetara transferitzea.
–Emaitzen eta ondorioen azken txostena idaztea.
–Boluntarioek datuak hartzeko behar diren materialak.
DEIALDIAN ONARTUTAKO INGURUMEN GAIAK
Baso-kudeaketa jasangarria; naturaguneak kontserbatzea, leheneratzea eta mantentzea; eta gizarte erabilera naturagune babestuetan.
Deialdi honi dagokionez, ulertzen da proiektu batek "Baso kudeaketa jasangarria" gaia lantzen duela bere ekintzen artean baldin badaude baso aprobetxamenduak, ehiza, izurriteen aurkako borroka, suteen prebentzioa, etab., modu jasangarrian, edo halako kudeaketaren erabilera sustatzen badu. Era berean, ulertzen da "Naturaguneen kontserbazioa, leheneratzea eta mantentzea" gaia lantzen duela bere ekintzetako batek honako hauek sortzeko, hobetzeko, kontserbatzeko, leheneratzeko edo mantentzeko zereginak dituenean: habitatak, ekosistemak, paisaia tradizionaleko elementuak, biodibertsitatea edo espezie naturalak. Azkenik, ulertzen da proiektu batek naturagune babestuen gizarte erabilera lantzen duela proiektuko ekintzaren bat horien balioak aztertzera, irakastera eta modu ordenatuan gozatzera bideratuta dagoenean.
Basa-flora eta -fauna eta horien habitatak kudeatzea.
Deialdi honi dagokionez, ulertzen da proiektu batek "Basa-flora eta -fauna eta horien habitatak kudeatzea" gaia lantzen duela barne hartzen duenean basa-flora edo basa-fauna babestea, kontserbatzea, hobetzea eta kudeatzea, habitat naturalen antolamendua basa-florarekin edo basa-faunarekin lotutako alderdietan, eta basa-flora edo basa-faunaren balizko aprobetxamenduen antolamendua eta kudeaketa, aurreko helburuekin bat etorriz.
Hondakinak, ura, kontsumo arduratsua, ekonomia zirkularra eta klima-aldaketa.
Deialdi honi dagokionez, ulertzen da proiektu batek "Hondakinak, ura, kontsumo arduratsua, ekonomia zirkularra eta klima-aldaketa" gaia lantzen duela egiten diren ekintzetako baten helburua denean hondakinen sorrera eta arriskugarritasuna murriztea, ur-kontsumoaren aurrezpena eta uren kudeaketa egokia sustatzea, ekonomia zirkularreko jardunbideak sustatzea, klima-aldaketak eragiten dituen ondorioak murriztea, haren kausen gainean jardutea, klima-aldaketaren aurreko erresilientzia hobetzea edo herritarrak gai horien inguruan kontzientziatzea.
Energia aurreztea eta energia berriztagarriak.
Deialdi honi dagokionez, ulertzen da proiektu batek "Energia aurreztea eta energia berriztagarriak" gaia lantzen duela proiektuko ekintzetako baten helburua denean energia kontsumoa aurreztea, energia berriztagarrien erabilera sustatzea edo herritarrak gai horren inguruan kontzientziatzea.
Mugikortasun jasangarria.
Deialdi honi dagokionez, ulertzen da proiektu batek mugikortasun jasangarria lantzen duela mugikortasun jasangarriagoa sustatzeko helburua duenean.
Nekazaritza ekologikoa eta abeltzaintza estentsiboa.
Deialdi honi dagokionez, ulertzen da proiektu batek "Nekazaritza ekologikoa eta abeltzaintza estentsiboa" gaia lantzen duela ekintzetako baten helburua herritarrei haien praktika ezagutaraztea edo sustatzea denean, eta metodo horiek erabiltzeak kutsadura gutxiago sortzen duela eta habitat naturaletan, biodibertsitatean eta elikagaien kalitatean kalte gutxiago eragiten dituela.
Hiri inguruneko ingurumenaren kalitatea hobetzea.
Deialdi honi dagokionez, ulertzen da proiektu batek "Hiri inguruneko ingurumenaren kalitatea hobetzea" gaia lantzen duela ekintzetako baten helburua denean hiri-eremuen (5.000 biztanletik gora) bizigarritasuna hobetzea ingurumen arloko ikuspegitik edo gai horri buruz kontzientziatzea.
III. ERANSKINA.–BETE BEHARREKO FORMULARIOAN PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA JASOTZEN DUEN ATALAREN EDUKIA
Tramiteen katalogoaren bidez: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/ayudas-para-proyectos-de-educacion-ambiental-voluntariado-ambiental-y-de-ciencia-ciudadana.
1. Proiektuaren izena.
2. Proiektu mota.
3. Proiektuaren deskribapen laburra.
4. Jarduketa esparrua edo eremua.
5. Gaia.
6. Proiektuaren arduradunaren datuak.
7. Erakunde laguntzaileak.
8. Proiektuaren helburua.
9. Proiektuaren beharrak.
10. Proiektuaren deskribapena, eginen diren ekintzak adierazita, eta ekintzok faseetan aletuta, honako hauek barne daudela: ekintzaren aldez aurreko plangintza edo prestakuntza, parte-hartzaileak erakartzeko hedapena (hala badagokio), gauzatzea, lortutako emaitzen zabalkundea (hala badagokio) eta ebaluazioa. Ingurumen boluntariotzako eta zientzia herritarreko proiektuetan, prestakuntza fase bat ere sartu beharko da.
11. Xede-taldea.
12. Ekintzen kronograma.
13. Proiektuaren aurrekontu orokorra; ekintza bakoitzaren kostua xehatu behar da, zerga oinarria eta lotutako BEZa zehaztuta.
IV. ERANSKINA.–PROIEKTUAK BALORATZEKO IRIZPIDEAK
Zk. | IRIZPIDEA | BALORATU BEHARREKO ALDERDIAK | PUNTUAK | GEHIENEKO PUNTUAZIOA |
1 | Proiektuaren justifikazioa. Zergatik egiten da proiektua? | Jardun-eremuan ingurumenaren arloan landu beharreko arazo bat baino gehiago identifikatzen dira, arazo bakoitzaren arrazoiak eta ondorioak aztertzen dira, eta adierazten da zer lortu edo helarazi nahi den proiektuaren bidez, eta hori guztia zehaztasunez eta egiari lotuta. | 10 | 10 |
Jardun-eremuan ingurumenaren arloan landu beharreko arazo bat identifikatzen da, arazoaren arrazoiak eta ondorioak aztertzen dira, eta adierazten da zer lortu edo helarazi nahi den proiektuaren bidez, eta hori guztia zehaztasunez eta egiari lotuta. | 5 | |||
Jardun-eremuan ez da ingurumenaren arloan landu beharreko arazorik identifikatzen. Edo ez dira aztertzen haren arrazoiak eta ondorioak. Edo ez da adierazten zer lortu edo helarazi nahi den proiektuaren bidez, edo ez da zehaztasunez eta egiari lotuta egiten. | 0 | |||
2 | Metodologia. Nola eginen da? | Proiektuko ekintza guztiek behar bezala deskribatuta dituzte faseak, eta adierazita zer eginen den, zergatik eta zertarako, nork eginen duen, zerekin eginen duen eta norentzat den. | 10 | 10 |
Proiektuko ekintza batzuek, baina ez guztiek, behar bezala deskribatuta dituzte faseak, eta adierazita zer eginen den, zergatik eta zertarako, nork eginen duen, zerekin eginen duen eta norentzat den. | 5 | |||
Proiektuko ekintzetako bakar batek ere ez ditu faseak behar bezala deskribatuta. | 0 | |||
3 | Arazoak konpontzeko ikuspegia. Zer eginen da arazo bakoitza konpontzeko? | Proiektuaren justifikazioan azaltzen diren ingurumenaren arloko bi arazo edo gehiago mota bateko baino gehiagoko ekintzekin lantzen dira. | 15 | 15 |
Proiektuaren justifikazioan azaltzen diren ingurumenaren arloko arazoetako bat bakarrik lantzen da mota bateko baino gehiagoko ekintzekin. | 10 | |||
Proiektuaren justifikazioan azaltzen diren ingurumenaren arloko arazoak ekintza mota bakar batekin lantzen dira. | 5 | |||
Proiektuaren justifikazioan azaltzen diren ingurumenaren arloko arazoetako bat ez da lantzen ekintzetako bakar batean ere. | 0 | |||
4 | Proiektuaren ebaluazioa. Nola ebaluatuko duzu proiektua? | Proiektuko ekintza guztiek ebaluazio fasea dute, zehazten duena nola ebaluatuko den helburuen betetze-maila eta parte-hartzaileen gogobetetasuna. | 10 | 10 |
Proiektuko ekintza batek edo bestek, baina ez guztiek, ebaluazio fasea dute, zehazten duena nola ebaluatuko den helburuen betetze-maila edo parte-hartzaileen gogobetetasuna. | 5 | |||
Proiektuko ekintzetako bakar batek ere ez du ebaluazio faserik, zehazten duenik nola ebaluatuko den helburuen betetze-maila edo parte-hartzaileen gogobetetasuna. | 0 | |||
5 | Aurrekontua. Zenbatekoa izanen da proiektuko ekintza bakoitzaren kostua? | Aurrekontua ekintzen deskribapenaren arabera egituratzen da, ekintza bakoitzari egotz dakiokeen gastuaren ehunekoa jasota –ekintza bati baino gehiagori egotz dakizkiokeen gastuetarako–, eta behar bezala identifikatzen dira eginen diren gastu guztiak. | 5 | 5 |
Aurrekontua ez da ekintzen deskribapenaren arabera egituratzen, edo ez du jasotzen ekintza bakoitzari egotz dakiokeen gastuaren ehunekoa –ekintza bati baino gehiagori egotz dakizkiokeen gastuetarako–, edo ez dira behar bezala identifikatzen eginen diren gastu guztiak. | 0 | |||
6 | Proiektuaren kudeaketa. Nork kudeatzen du proiektua? | Proiektuko ekintza guztiak entitate eskatzaileak kudeatzen ditu, ez beste inork. | 5 | 5 |
Proiektuaren zati bat edo proiektu osoa ez du entitate eskatzaileak soilik kudeatzen. | 0 | |||
7 | Hedapena. Nola hedatuko duzu proiektuko ekintzen berri? | Proiektuaren deskribapenean ekintza guztiek dute hedapen fasea (parte-hartzaileak erakartzeko), eta nolakoa izanen den azaltzen da. | 5 | 5 |
Proiektuaren deskribapenean ekintza guztiek ez dute hedapen fasea, edo ez da azaltzen nolakoa izanen den. | 0 | |||
8 | Gaiak. Zer gai jorratzen ditu proiektuak? | Proiektuak deialdi honen 1. oinarriko bi gai edo gehiago jorratzen ditu, eta eginen diren ekintzen azalpenaren bidez justifikatzen da lana. | 5 | 5 |
Proiektuak deialdi honen 1. oinarriko gai bat bakarrik jorratzen du, eta eginen diren ekintzen azalpenaren bidez justifikatzen da lana. | 0 | |||
9 | Ingurumen jasangarritasuneko neurriak. Zer neurri ezarriko dira proiektuaren ingurumen jasangarritasuna hobetzeko?(*) | Proiektuak ingurumen jasangarritasuneko arazoak identifikatzen ditu gauzatzean, arazo horiek konpontzeko bi neurri edo gehiago hartzen ditu eta adierazten du horiek nola egiaztatuko dituen agiri bidez. | 10 | 10 |
Proiektuak ingurumen jasangarritasuneko arazoak identifikatzen ditu gauzatzean, arazo horiek konpontzeko neurri bakarra hartzen du eta adierazten du nola egiaztatuko duen agiri bidez. | 5 | |||
Proiektuak ez du ingurumen jasangarritasuneko arazorik identifikatzen gauzatzean, edo ez du inolako neurririk hartzen arazo horiek konpontzeko, edo ez du adierazten nola egiaztatuko dituen agiri bidez. | 0 | |||
10 | Gazteen parte-hartzea eta adinekoen zahartze aktiboa sustatzea. Nori zuzentzen zaio proiektua? | Proiektua zuzenduta dago 16 eta 30 urte bitartekoei edo 60 urtetik gorakoei, ez baldin badira "publiko gatibua". | 5 | 5 |
Ez da zehazten nori zuzenduta dagoen proiektua edo ez dago zuzenduta 16 eta 30 urte bitartekoei ez eta 60 urtetik gorakoei edo "publiko gatibua" da. | 0 | |||
11 | Lankidetza. Ariko dira lankidetzan beste entitate batzuk modu altruistan? | Lankidetzan ariko dira deialdiaren 2. oinarriko baldintzak betetzen dituzten beste elkarte batzuk modu altruistan (kontraprestazio ekonomikorik gabe). | 5 | 5 |
Ez da ariko lankidetzan 2. oinarriko baldintzak betetzen dituen beste elkarterik modu altruistan (kontraprestazio ekonomikorik gabe), edo ez da azaltzen. | 0 | |||
12 | Jarraitasuna. Aurreko proiektu baten jarraipena da? | Proiektuak aurreko kanpainan diruz lagundutako proiektu baten lanekin jarraitzen du, ekintza berberak errepikatu gabe. | 5 | 5 |
Proiektuak ez ditu aurreko kanpainan diruz lagundutako proiektu baten lanak jarraitzen, edo ekintza berberak errepikatzen ditu. | 0 | |||
13 | Genero-ikuspegia. Zer neurri hartuko dira parte-hartze ez-sexista bermatzeko?(*) | Proiektuak identifikatzen du zer egoeratan sor daitezkeen desberdintasunak parte-hartzaileen generoaren arabera, horiek saihesteko neurriak hartzen ditu eta adierazten du nola egiaztatuko dituen agiri bidez. | 5 | 5 |
Proiektuak ez du identifikatzen zer egoeratan sor daitezkeen desberdintasunak parte-hartzaileen generoaren arabera, edo ez du neurririk hartzen egoera horiek saihesteko, edo ez du adierazten nola egiaztatuko dituen agiri bidez. | 0 | |||
14 | Parte-hartze inklusiboa sustatzea. Zer neurri hartzen dira parte-hartze inklusiboa bermatzeko? | Proiektuak identifikatzen du zer inguruabarrek zailtzen duen desgaitasuna duten pertsonen parte-hartze inklusiboa, hori minimizatzeko neurriak hartzen ditu, eta adierazten du nola egiaztatuko dituen agiri bidez. | 5 | 5 |
Proiektuak edo ez du identifikatzen zer inguruabarrek zailtzen duten desgaitasuna duten pertsonen parte-hartze inklusibo, edo ez du hura minimizatzeko neurririk hartzen edo ez du adierazten nola egiaztatuko dituen agiri bidez. | 0 | |||
(*) Adierazi beharko da nola egiaztatuko diren agiri bidez jasangarritasunaren, genero-ikuspegiaren eta parte-hartze inklusiboaren arloko neurriak. | ||||
V. ERANSKINA.–GLOSARIOA
Ekintza: Proiektuko jarduketa bat, gainerako beste guztiekin lotuta ez dagoena (hau da, hori ez gauzatzeak ez du eraginik beste guztietan). Zenbait helburu dauzka, gauzatze hutsaz edo gauzatzeko laguntzaz harago, eta deialdiko gaietako bat lantzen du batik bat.
Ingurumen hezkuntzako, ingurumen boluntariotzako eta zientzia herritarreko ohiko ekintza batzuk dira honako hauek:
–Hezkuntzako eta zabalkundeko materialak egitea (liburuak, liburuxkak, ikus-entzunezkoak, web-orriak...).
–Erroldak, inbentarioak, datuak hartzea.
–Hitzaldiak, solasaldiak, beste dibulgazio-ekintza batzuk.
–Ikastaroak, tailerrak, beste prestakuntza-ekintza batzuk.
–Erakusketak.
–Jolasak, scape room-a, bestelako jolas ekintzak eta hezkuntza ekintzak.
–Antzerkia, beste arte-adierazpen batzuk.
–Bisita gidatuak, txangoak, interpretazio-ibilbideak.
–Guneak sortzea eta/edo birnaturalizatzea.
–Guneak garbitzea / egokitzea.
–Landaketak.
Hedapena: ekintza baten fasea, ekintza gauzatu aurretik haren berri emateko eta bertan parte hartzeko pertsonak bilatzekoa. Fase horretan, ekintza norentzat den adieraziko da.
Zabalkundea: ekintza baten fasea, gauzatutako ekintza eta bertan lortutako emaitzak ezagutzera ematekoa. Ekintza norentzat den adieraziko da.
Gauzatzea: ekintza baten fasea, non ekintzaren ekitaldi nagusia garatzen baita, eta nola eginen den deskribatzen. Informazioa edo edukiak sartuz gero (adibidez, hitzaldiak, tailerrak, ikastaroak, antzerkia, dibulgazio-materialak egitea...), eduki horien aurrerapena jasoko da. Eduki horien aurrerapena jasoko du.
Ebaluazioa: ekintzaren emaitzak aztertzeko fasea. Fase honetan, adierazi beharko da nola eginen den eta ekintzak xede-taldearengan izan duen eragina nola identifikatzen den.
Fasea: Ekintza baten atala, ekintza bereko beste fase baten aurrekoa edo ondokoa; halako bat ezabatzeak eragina dauka gainerako guztietan edo ekintza osoan.
Honako hauek dira proiektuetako ohiko faseak: aurreko prestakuntza, hedapena, gauzatzea, zabalkundea eta ebaluazioa. Boluntariotzako eta zientzia herritarreko proiektuetan, gauzatze fasearen aurretik, boluntarioak edo zientzia herritarraren parte-hartzaileak prestatzeko fase bat sartu behar da.
Boluntarioen prestakuntza: Boluntarioak parte hartuko duen ekintza modu seguru, arduratsu eta jasangarrian egin ahal izateko beharrezko informazioa eta edukiak, boluntarioei informazio hori emateko erabiliko den metodoa barne.
Suntsikorra: Behin erabiliz gero atzera erabili ezin den materiala, kontsumituta baitago.
Inbentariagarria: Material inbentariagarritzat jotzen dira suntsikorrak ez diren ondasunak, hau da, erabileraren ondorioz azkar hondatu ezin direnak, batez beste urtebetetik gorako bizitza dutenak eta gutxieneko kostu-muga 600 eurokoa dutenak (BEZa barne).
Inbertsioa: Ondasunak erostea aldi batez diru-sarrerak edo errentak lortzeko asmoarekin. Adibidez: proiektu honetan inbertsioa da ibilgailuak, makinak eta antzekoak erostea.
Leasinga: Ondasun bat alokatzea kontratua amaitu ondoren erosteko eskubidearekin. Finantza-errentamendua ere esaten zaio.
Parte-hartze inklusiborako neurriak: Ingurumen hezkuntzako jarduerak herritar guztientzat izan behar dira. Eguneroko bizitzan desgaitasunen bat (entzumena, ikusmena, mugitzeko gaitasuna...) duten pertsonek oztopo asko dituzte gainerako pertsona guztiek bezala parte hartzeko. Parte-hartze inklusiborako neurrien helburua da proiektua gauzatzeko oztopoak identifikatzea eta neurriak hartzea oztopo horiek kentzeko.
Genero-ikuspegiko neurriak: Luzaroan gizarteak estereotipoak sortu izan ditu pertsonen generoaren arabera. Oraindik ere indarrean daude, eta jarduerak berdintasunez egitea eragozten dute. Genero-ikuspegiko neurrien helburua da proiektuetan generoaren araberako estereotipoak sortzen ahal diren egoerak identifikatzea eta saihestea.
Ingurumen-jasangarritasunerako neurriak: Proiektuak ingurumenean daukan eragina murrizteko eta haren jasangarritasuna hobetzeko ezartzen diren neurriak dira. Neurri hauek baloratzeko, ezinbestekoa da proiektua gauzatzeak ingurumenean edukiko duen egiazko inpaktu bat identifikatzea.
Helburua: Ekintza baten bitartez lortu edo helarazi nahi dena. Galdera honen erantzuna izan behar da: zergatik edo zertarako egiten da ekintza?
Aldez aurreko plangintza edo prestaketa-lana: Ekintza gauzatu aurretik beharrezkoak diren zereginen multzoa (bilerak, kontaktuak, kontratazioak, antolaketa...)
Gizartearen parte-hartzea: Herritarrek esku hartzea baliabideen kudeaketaren eta proiektuko ekintzen inguruko erabakiak hartzeko prozesuan.
Lotutako pertsonak edo entitateak: Laguntza eskatzen duen elkartearekin harreman pertsonala duten pertsonak edo entitateak (senideak, bazkideak eta abar), proiektuari lotutako lanen bat egiteko kontratatzen direnak, ordainduta.
Zahartze aktiboa sustatzea: Adinekoen bizi-kalitatea ahalik hoberena izateko jarduerak sustatzea.
Publiko gatibua: Jarduera batean parte hartzen dutenak, horretara joaten den kolektibo bateko kide izateagatik (eskola-umeak, adinekoen egoitzak, komunitate terapeutikoak, etab.), ez erabaki pertsonal eta independente baten ondorioz.
Rentinga: Ondasun higigarri bat erosteko aukerarik gabe epe luzerako alokatzeko kontratua.
Ingurumenarekiko sentsibilizazioa: Herritarren artean ingurumenari eragiten dioten gaiez kontzientzia lortu nahi duen prozesua.
VI. ERANSKINA.–GOGOBETETZE-INKESTAREN EREDUA
Inkesta honetan ez da izena eman behar. Balora ezazu jarduera 1etik 5era (puntuazio baxuena 1 eta altuena 5).
Jarduera egin aurretik jasotako informazioa.
1 2 3 4 5
Landutako gaien egokitasuna.
1 2 3 4 5
Bitartekoen eta baliabideen egokitasuna.
1 2 3 4 5
Hizlariaren ezagutza gaiari buruz.
1 2 3 4 5
Azalpenaren argitasuna.
1 2 3 4 5
Jardueraren egokitasuna.
1 2 3 4 5
Gogobetetze-maila orokorra.
1 2 3 4 5
Iragarkiaren kodea: F2500696
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
