1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
25E/2025 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Ienego Ortiz de Murua Iturralde jauna institutu horretako Kirol Errendimenduaren Laguntza eta Ikerketako Unitate Teknikoko buru izendatzen duena bitarte baterako, 2025eko otsailaren 3tik aurrerako ondorioekin. Unitate hori Institutuko Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzako Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroari atxikita dago.
Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 17ko 143/2021 Ebazpenaren bidez, kargutik kendu zen Javier Ibáñez Santos jauna, Nafarroako Kirolaren Institutuko Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroari atxikitako Laguntza Unitate Teknikoko burua, berak eskatuta. Hortaz, aipatutako burutza hutsik egon da 2021eko martxoaren 23tik gaur arte.
Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua erakunde autonomoaren egitura organikoa garatzen duen Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren maiatzaren 21eko 46/2024 Foru Aginduan, bulego maila duten administrazio-unitate hauek ezartzen dira:
–Kirol Errendimenduaren Laguntza eta Ikerketako Unitate Teknikoa.
–Ariketa Fisikoko eta Osasuneko Programen Laguntzako Unitate Teknikoa.
–Prestakuntzako Unitate Teknikoa.
Administrazio eta Kudeaketa Ataleko buruak proposatu du funtzionarioa den Ienego Ortiz de Murua Iturralde jaunak bete dezala Kirol Errendimenduaren Laguntza eta Ikerketako Unitate Teknikoko burutza, 2025eko otsailaren 3tik aurrerako ondorioekin.
Hala ezartzen baitu bere lehenbiziko xedapen gehigarrian otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituenak, erakunde autonomoetako burutzak bitarte baterako betetzeko, kasuan kasuko erakundearen estatutuetan ezarritakoari jarraikiko zaio.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak eskatzen duenez, atalburuen, bulegoburuen eta ataletik beherako beste unitateetako buruen bitarte baterako izendapenak egin baino lehen, Funtzio Publikoaren arloko eskumena duen departamentuak horren aldeko txostena eman behar du. Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak egindako txosten hori 2025eko urtarrilaren 31n jaso zen.
Horrenbestez, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuak eskuordetu dizkidan ahalmenekin bat,
EBAZTEN DUT:
1. Ienego Ortiz de Murua Iturralde jauna Kirol Errendimenduaren Laguntza eta Ikerketako Unitate Teknikoko buru izendatzea bitarte baterako, 2025eko otsailaren 3tik aurrerako ondorioekin. Unitate hori Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzako Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroari atxikita dago.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta horren mende dauden Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko otsailaren 3an.–Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Jorge Aguirre Oviedo.
Iragarkiaren kodea: F2501590