36. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

59/2025 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena Juan Ignacio Zubiaur Carreño jauna, Nafarroako Kirol Justiziako Batzordeko kidea, berak eskatu baitu eta arrazoi formalengatik.

Nafarroako Kirol Justiziako Batzordea kirol justiziaren arloko organo gorena da Nafarroako Foru Komunitatean, aipatu Nafarroako Kirolari buruzko Foru Legearen 125. artikuluan xedatutakoaren arabera. Foru Komunitateko Kirol Administrazioari atxikia dago organikoki, baina zeharo beregain aritzen da bere eginkizunetan administrazio horrekiko nahiz Nafarroako kirol antolamenduko gainerako entitateekiko, eta berak erabakitzen du bere eskumeneko gaietan, administrazioko azken instantzia gisa.

Nafarroako Kirol Justiziako Batzordearen osaerari dagokionez, batzordeko kideak Zuzenbideko bost lizentziadun izanen dira, esperientzia aitortua dutenak kirolaren arloko zuzenbidean eta horren eremuan, martxoaren 10eko 48/2003 Foru Dekretuaren 4.1 artikuluan ezarri bezala. Foru Komunitateko Kirol Administrazioak izendatuko ditu Nafarroako Kirol Justiziako Batzordeko kideak, honela banaturik: bi Foru Komunitateko Kirol Administrazioak zuzenean izendaturik, bi Nafarroako kirol federazioek proposatutakoen artetik, eta bat Nafarroako Kirol Kontseiluak proposatutakoen artetik.

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 6ko 536/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Kirol Justiziako Batzordeko kide batzuk berritu ziren. Bost urterako izendatu ziren, ebazpen hori eman zen egunetik zenbatzen hasita. Izendatutakoen artean Juan Ignacio Zubiaur Carreño jauna zegoen, Nafarroako Kirol Kontseiluak proposatuta izendatua.

Juan Ignacio Zubiaur Carreño jaunak, Nafarroako Kirol Justiziako Batzordeko lehendakari hautatuak, organo horrek 2024ko urtarrilaren 14ko egindako ohiko bilkuran, jakinarazi zuen kargua uztea erabaki zuela arrazoi formalengatik.

Horrenbestez, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuan eta martxoaren 10eko 48/2003 Foru Dekretuan emandako eskumenekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Juan Ignacio Zubiaur Carreño jauna, Nafarroako Kirol Justiziako Batzordeko kidea, berak hala eskatuta eta arrazoi formalengatik, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2025eko urtarrilaren 15etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutura, haren Administrazio eta Kudeaketa Atalera, Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzara eta Nafarroako Kirol Justiziako Batzordera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko otsailaren 3an.–Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Jorge Aguirre Oviedo.

Iragarkiaren kodea: F2501600