1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
61/2025 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Anna Chetyrina Fomiga eta Silvia Villanueva Barbarin Nafarroako Foru Komunitateko oliba olio birjinaren dastaketa paneleko buru eta idazkari izendatzen dituena, hurrenez hurren.
Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren 2002ko abenduaren 9ko Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko oliba olio birjinaren dastatzaileen panela sortu zen.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren azaroaren 17ko 538/2009 Foru Aginduaren bidez, 2002ko abenduaren 9ko Foru Aginduaren 1.,9. eta 10. artikuluak aldatu ziren.
Ondoren, administrazio antolaketako arrazoiengatik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 5eko 36/2013 Foru Agindua eman zen, eta, horren bidez aldatu ziren azaroaren 17ko 538/2009 Foru Aginduaren 1. eta 3. artikuluak. Artikulu horien arabera, oliba olio birjinaren dastatzaileen panela Abeltzaintza Zerbitzuko Nekazaritzako Elikagaien Laborategiko Atalari atxikita dago funtzionalki, eta Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak izendatuko ditu paneleko idazkaria eta burua.
Abeltzaintza Zerbitzuaren txostenaren arabera, paneleko buruak proposatuta, paneleko buru berria izendatu behar da, dagokion txostenaren eta panelean ezarritako kalitate-sisteman zehaztutako kualifikazioaren bidez, eta paneleko idazkaria ere izendatu behar da.
Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Anna Chetyrina Fomina andrea Nafarroako Foru Komunitateko oliba olio birjinaren dastatzaileen paneleko buru izendatzea, Consuelo Dolado Bonilla andrearen ordez.
2. Silvia Villanueva Barbarin andrea Nafarroako Foru Komunitateko oliba olio birjinaren dastatzaileen paneleko idazkari izendatzea, Pilar Alfaro Mancho andrearen ordez.
3. Ebazpen hau Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atalari eta Abeltzaintza Zerbitzuari igortzea.
4. Ebazpen hau jakinaraztea Anna Chetyrina Fomina andreari eta Silvia Villanueva Barbarin andreari, eta ohartaraztea ebazpen honek ez duela amaitzen administrazio bidea, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko otsailaren 4an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.
Iragarkiaren kodea: F2501901