36. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

326/2025 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez María del Mar González García andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen baita, sukaldari lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaio.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 2936/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sukaldarien bederatzi lanpostu, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia onetsi zen, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 1877/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 1ean.

Oposizio-lehiaketa bukatuta, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handiena izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuan sartzen ahal diren izangaiak adierazita. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko ekainaren 14an, eta, gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 1eko 2569/2024 Ebazpenaren bidez, irailaren 25eko 3460/2024 Ebazpenaren bidez eta azaroaren 21eko 4410/2024 Ebazpenaren bidez, behar ziren izendapenak egin ziren.

Azken izendapenaren ondoren, Miriam Manso Perú andreari, txanda irekiko izangaia bera, borondatezko eszedentzia eman zitzaion lanpostuaz jabetu zen egunetik hasita, administrazio berean beste lanpostu bat betetzen ari zelako.

Horretan oinarrituta, 2024ko abenduaren 24an, izendapen proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web-fitxan, eta bertan María del Mar González García andrea sartu zen, txanda irekiko izangaien zerrendan haren ondo-ondotik dagoen izangaia delako.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiak betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. María del Mar González García andrea, txanda irekiko izangaia bera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, sukaldari lanpostuetan aritzeko, eta plantilla organikoan 68755 zenbakia duen lanpostua esleitzea. Lanpostu hori Osasun Departamentuko García Orcoyen ospitaleari atxikirik dago, eta Lizarran du destinoa.

2. Izendatutako izangaiak 2025eko martxoaren 3an hartu beharko du lanpostuaren jabetza, Profesionalen Kudeaketa eta Administrazio Atalean (Santa Soria kalea 2, 31200 Lizarra).

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea Lizarrako García Orcoyen ospitaleko Profesionalen Kudeaketa eta Administrazio Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2025eko otsailaren 3an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2501642