36. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

207/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 28koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Ana Beatriz Díez Lanchares andrea funtzionario izendatzen baita, erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari (EZLT) lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaio, horrela bukaera ematen zaiola merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez egindako sarrera-prozedurari.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 8ko 2632E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait lanpostutan sartzeko salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez; lanpostu horien artean erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari (EZLT) lanpostua dago. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 12ko 379E/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko otsailaren 14an.

Merezimenduak baloratzeko fasea bukaturik, 2023ko irailaren 27an, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen puntuazio handiena lortu zuten eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatzeko proposamena, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 30eko 3659/2023 Ebazpenaren bidez, izendapen proposamen horretan sartutako izangaiak izendatu ziren eta haien kontratazioa xedatu zen.

Ondoren, zenbait izendapen proposamen osagarri sortu ziren, bai eta haiei dagozkien izendapen osagarriak ere.

Azken izendapenaren ondoren, Marta Alameda Blanco andreari borondatezko eszedentzia eman zaio, lanpostuaz jabetu zenetik aurrerako ondorioekin, Administrazio honetako beste lanpostu batean zerbitzu ematen ari zelako.

Deialdiaren oinarrietan ezarritakoari jarraikiz, lanpostu huts hori haren ondo-ondotik dagoen izangaiarekin bete behar da, eta, horretan oinarrituta, 2024ko abenduaren 19an, seigarren izendapen proposamen osagarria argitaratu zen, Ana Beatriz Díez Lanchares andrearen alde.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horrek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Ana Beatriz Díez Lanchares andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari (EZLT) lanpostuetan aritzeko, eta 63736 zenbakia duen lanpostu hutsa esleitzea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioari atxikita dagoena eta destinoa Iruñean duena.

2. Izendatutako izangaiak 2025eko otsailaren 24an hartu beharko du lanpostuaren jabetza.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, eskubide guztiak galduko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileria Zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2025eko urtarrilaren 28an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2501454