36. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

130E/2025 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena Irene Antúnez Gurucharri andrea, Populazio Datuen Unitateko burua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuen 22.1 artikuluaren arabera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen arloan indarrean dagoen berariazko araudiarekin bat beteko dira osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako burutzak (estatutu horiek irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren).

Aipatutako estatutuen 16. artikuluko i) apartatuaren arabera, zuzendari kudeatzaileari dagokio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako unitate organikoen burutzak betetzeko bitarte baterako izendapenak egitea eta, hala behar denean, haiek kargutik kentzea, erregelamenduzko sistemaren bidez bete bitartean.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario Irene Antúnez Gurucharri andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Populazio Datuen Unitateko burua.

2. Ebazpen hau Irene Antúnez Gurucharri andreari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Eriari Osasun Laguntza emateko Zuzendaritzara, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko otsailaren 6an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.

Iragarkiaren kodea: F2501965