36. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

7/2025 FORU AGINDUA, otsailaren 3koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, Cristina Ramos García andrea Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluko ordezko kide izendatzen duena, Iruñeko Elizbarrutiko Caritasen ordezkari gisa.

Martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legearen 21. artikuluak Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluaren osaera arautzen du.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak abenduaren 2an emandako 151/2021 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluko kideak izendatu ziren. Iruñeko Elizbarrutiko Caritas ordezkatuz, Maite Quintana Saldise andrea ageri da kide gisa.

2025eko urtarrilaren 30ean, Iruñeko Elizbarrutiko Caritasek proposamen bat igorri zuen Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluan entitatearen ordezkariaren ordezkoa izendatzeko.

Hori dela eta, Nafarroako Bolondres-lanari buruzko martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legearen bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Cristina Ramos García andrea Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluko ordezko kide izendatzea, Iruñeko Elizbarrutiko Caritasen ordezkari gisa.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Foru agindu hau Iruñeko Elizbarrutiko Caritasera igortzea eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko otsailaren 3an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2501570