33. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

2025eko karga-tasak, tasak, prezio publikoak eta gainerako ordainarazpenak

Udalak, 2024ko abenduaren 9an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta abar aldatzen dituen espedientea, 2025. urterako.

Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, hasierako onespena 2024ko 260. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 24an, argitaratu eta biharamunetik hasita, eta inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; beraz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da.

Honela arautu da:

TRIBUTUZ KANPOKO BALIABIDEAK

I.–Herri-lurretako aprobetxamenduak.

Herri-basoa: 0,00305 euro/puntu.

Ureztalurra:

–I. kategoria: 54,00 euro erreguko.

–II. kategoria: 47,00 euro erreguko.

–III. kategoria: 41,00 euro erreguko.

–IV. kategoria: 34,00 euro erreguko.

II.–Ehiza-aprobetxamendua.

Tokiko ehiza-barrutiaren aprobetxamenduaren udal kudeaketa arautzen duen ordenantzan ezarritakoa aplikatuko da.

III.–Urbanizazio kuotak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 3. azpiatalean ezarritakoa aplikatuko da.

IV.–Isunak.

Lurrak, eraikinak eta abar mantentzeko lanen gaineko xedapenak urratzeagatik: 300,51 eurotik 6.010,12 eurora bitarte.

–Trafikoa: estatuko araudian orokorrean onetsi direnak.

V.–Auzolana eta bidelana.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1.995 Foru Legearen 5. azpiatalean ezarritakoa aplikatuko da: gehienez ere 10 egun urtean eta hiru elkarren segidan.

TRIBUTUAK

I.–Toki erakundearen jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak

A) Legarra eta harea ateratzea.

1,50 euro/metro kubo.

B) Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurg!ain eta lurpeko aprobetxamendu bereziak.

1.–Erabilera publikoko lurren zorupea okupatzea.

–Biltontzi bakoitzeko, urtean: 46,00 euro.

–Gasa banatzeko sarearen metro lineal bakoitzeko, urtean: 0,05 euro.

2.–Erabilera publikoko lurren okupazioa, aldamio, salgai, material eta gisako instalazioekin.

-0,40 euro metro lineala, egunean.

3.–Erabilera publikoko lurretan ezarritako postuak, barrakak, salmentako etxolak eta ikuskizunak, eta kalez kaleko industriak eta filmaketa, karabanak, atoiak eta autoak ez diren bertze ibilgailu batzuk.

–1. tarifa. (merkatu txikia): 1,25 euro metro lineal bakoitzeko egunean, sakonean gehienez 3 metro izanik.

–2. tarifa.

  • 10 m²-ra bitarte: 4,15 euro eguneko.
  • 10 m²-tik 50 m²-ra bitarte: 7,35 euro eguneko.
  • Hortik gora: 0,30 euro/m²/eguna.

Kopuru horiek hasierako preziotzat hartuko dira, adjudikazioa enkante bidez egiten bada.

–3. tarifa. Karabanak, atoiak eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, espresuki emandako baimena dutenean, tasa ordaintzeak baimena dagoela esan nahi ez badu ere. Egun edo zati bakoitzeko: 0,30 euro.

4.–Salmenta automatikoko aparatuak eta gisako bertze batzuk, eremu publikoan edo hegalkinean jartzen direnak.

–Aparatu bakoitza, urtean: 50,00 euro.

5.–Irabazteko xedearekin mahaiak eta aulkiak jarriz erabilera publikoko lurrak okupatzea.

–Mahai batez eta lau aulkiz hartutako metro koadro edo horren zatiki bakoitzeko:

a) Denboraldi osokoa: 43,20 euro.

b) Eguna: 4,90 euro.

Bide publikoa okupatzea taberna-barra eramangarriekin eta/edo Dj-arekin.

20 euro egunean, taberna-barra eramangarri eta/edo Dj bakoitzeko, 4 metro lineal baino luzeagoa ez bada.

C) Zangak egitea.

a) Zangaren zabalera metro lineal bat baino gutxiagokoa bada, luzerako metro bakoitzak sortzapen hau ekarriko du: 1,00 euro egun bakoitzeko.

b) Zangaren zabalera metro lineal bat edo gehiagokoa bada, luzerako metro bakoitzak sortzapen hau ekarriko du: 1,85 euro eguneko.

c) Zanga irekitzeagatik errepideko zirkulazioa itxi behar bada, dela noranzko bat, bide oso bat nahiz zati nagusi bat, aurreko epigrafeetako tarifak %20 handituko dira.

D) Ibilgailuen sarbidea espaloian barna.

24,50 euro metro lineal bakoitzeko.

E) Zerbitzuen enpresa ustiatzaileen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu bereziak, lurzoruan, lurgainean eta lurpean.

%1,5 fakturazioko diru-sarrera gordinen gainean.

F) Udalaren lokalak erabiltzeko tasak.

I. epigrafea.

1.–Orduka.

Lokalak erabiltzea kostu bidezko kirol, kultura eta/edo aisia arloko jarduerak egiteko, antolakuntza Ablitasko Udaletik kanpokoa izanik (hark kontratatu ez dituen langileak).

A.–Kultur Etxeko gela: 5,00 euro orduko.

B.–Kultur Etxeko erakusketa gela: 5,00 euro orduko.

C.–Kultur Etxeko aretoa: 35,00 euro orduko.

D.–Ikastetxeko gimnasioa: 5,00 euro orduko.

E.–Kirol instalazioetako gimnasio aretoak: 5 euro aretoko ordu bakoitzeko.

2.–Egunka.

A.–Kultur Etxeko gela: 50,00 euro eguneko.

B.–Kultur Etxeko erakusketa gela: 100,00 euro eguneko.

C.–Kultur Etxeko aretoa: 200,00 euro eguneko.

D.–Kiroldegiko instalazioak, pabiloi estalia izan ezik: 100,00 euro eguneko.

E.–Pabiloi estalia:

–Zorua estali gabe: 100,00 euro eguneko.

–Zorua estalita, estaltzearen kostua gehituko da.

F.–Bertze lokal batzuk:

a. Ikastetxeko gelak: 50,00 euro eguneko.

b. Ikastetxeko gimnasioa:

–Zorua estali gabe: 100,00 euro eguneko.

–Zorua estalita, estaltzearen kostua gehituko da.

G.–Zinema eta Pista: 200,00 euro eguneko.

–Giltzen fidantza: 50,00 euro.

–Udal lokalak erabiltzeagatiko fidantza, irabazi asmorik gabe: 300,00 euro.

3.–Gaztelua:

200 euro aldi bakoitza.

–Eguneko sarrera:

  • 14 urtetik beherakoak: doan.
  • Orokorra: 3,00 euro.
  • Erretiratuak, pentsiodunak eta desgaitasunen bat dutenak: 2,00 euro.

II. epigrafea.–Ikus-entzunezko materiala, argiteria eta/edo soinua.

A.–Bideo proiektagailu digitala: 25,00 euro.

B.–Zinema proiektatzeko pantaila: 45,00 euro.

C.–Zerbitzu teknikoak, 4 ordu: 150,00 euro.

D.–Zerbitzu teknikoak, 8 ordu: 250,00 euro.

8 ordutik gora, 26,00 euro gehitutako ordu bakoitzeko.

III. epigrafea.–Materialak, mahaiak eta aulkiak.

–Mahaiak eta aulkiak erabiltzea udalarenak ez diren lokaletan. Fidantza: 300,00 euro.

–Mahaiak eta aulkiak erabiltzea udalaren lokaletan. Fidantza: 100,00 euro.

–Aulkiak alokatzea: 44 aulki: 30,00 euro eguneko.

–Mahaia alokatzea: 2,00 euro eguneko.

II.–Toki-erakundearen eskumenekoak diren zerbitzuak emateko edo jarduera administratiboak egiteko tasak

A) Agiriak eta lizentziak egin eta izapidetzea.

1. Eskabideak eta agiriak.

a) Edozein udal agiriren kopiak, fotokopiak eta faxak. 0,20 euro, orrialde bakoitza.

b) Hiri antolamenduko planoen kopia bakoitzeko, DIN A-3koa gehienez ere: 4,40 euro.

c) Lurzatien gaineko zedulak: 1,00 euro.

d) Agiriak bilatzea udal artxiboan eta/edo erregistroan: 2,00 euro agiriak bilatzeko eskaera edo erregistro bakoitzeko.

2. Ziurtagiriak.

a) Udal bulegoek bertako agirien gainean emandako ziurtagiriak: 1,60 euro.

b) Finken hirigintza egoera frogatzen duten ziurtagiriak: 12,50 euro.

c) Erroldaren ziurtagiria: euro 1.

3. Lizentziak, kontzesioak eta baimenak.

a) Obra, eraikuntza eta instalazio industrialetarako lizentziak eskatzea: alderdi batek eskatu beharreko txostenen kostua ordainduko da.

Karga-oinarriari %0,50eko tarifa aplikatuko zaio; gutxieneko kuota 25 euro izanen da.

b) Lehenengoz okupatzeko lizentzia eskatzea: 43,00 euro.

c) Plan partzialak, xehetasun-azterketak, birpartzelazio eta urbanizazio proiektuak eta gisakoak onetsi eta aldatzea: alderdi batek eskatu beharreko txostenen kostua ordainduko da.

d) Establezimenduen irekitzeko lizentziari lotu gabeko jardueretan aritzeko lizentziak, 43,00 euro.

e) Jarduerarako eta/edo irekitzeko lizentzien titulartasuna aldatzea: 43,00 euro.

f) Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergatik salbuesteko izapidetzea: 10,00 euro.

g) Animalia potentzialki arriskutsua edukitzeko lizentzia: 13,00 euro.

4. Lehiaketa eta enkanteak.

a) Langileak: lanpostu hutsen lehiaketa eta oposizioetan parte hartzeko proposamen bakoitzarengatik: deialdian zehaztutakoa.

b) Obra eta zerbitzuenak: obra, hornidura edo zerbitzuen kontratazioan parte hartzeko proposamen bakoitzarengatik: baldintzetan zehaztutakoa.

c) Ahalordeak askiestea: 10,00 euro.

5. Hirigintzako zerbitzuak.

a) Eraikinak ikuskatzea alderdi batek eskaturik: teknikarien zerbitzu-sariak ordaintzea.

b) Lerrokadurak eta sestrak seinalatzea: teknikarien zerbitzu-sariak ordaintzea.

6. Irekitzeko lizentziak: EIOZa kalkulatzeko zerga-oinarriaren gainean: %0,5, eta gutxienez 43,00 euro.

7. Ikuskapenak:

1.–Gutxieneko eskubideak: 43,00 euro.

2.–Ikustaldiak jarduera sailkatuen arloan eta gainerako ordenantza eta erabakiak direla medio, Udalaren ondarean kalte egiteagatik: ikustaldi bakoitzeko: 43,00 euro.

3.–Eraikinen segurtasun egoera aztertzea, metro koadro eraiki bakoitzeko: 0,50 euro.

4.–Eraikinen segurtasun orokorrean eragina ez duten elementu bereziak aztertzea, azterketa bakoitzeko: 43,00 euro.

Eraikinaren jabeak ordainduko ditu epigrafe honetako tasak, honelako kasuotan:

a) Azterketa berak eskaturik egiten denean.

b) Azterketa Udalak aginduta edo kontraesaneko espedientea dela-eta egiten denean, betiere bidezkoa denean higiezin osoa edo zati bat sendotu edo eraisteko obrak egitea.

5.–Eraikinen aurri-espedienteak eragindako ikuskapena: 3. epigrafean horretarako zehaztu den tarifa aplikatuko da. Eraikinaren jabeak ordaindu beharko du tasa.

6.–Nekazariak berak bere etxean nekazaritzako produktuak saldu ahal izateko ikuskapenak: 43,00 euro.

B) Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak.

1.–Igerilekuak.

–6 urtetik beherakoak eta %65etik gorako desgaitasuna dutenak: doan.

–%65etik beherako desgaitasuna dutenak, erretiratuak eta pentsiodunak: 22,00 euro urtean.

–Sarrerak:

  • Igerilekuen denboraldian:
    • 6 urtetik 15era bitartekoak: 2,50 euro eguneko.
    • 16 urtetik gorakoak: 6,00 euro eguneko.
  • Igerilekua erabiltzeko denboraldia ez denean:
    • 6 urtetik 15era bitartekoak: 1,50 euro eguneko.
    • 16 urtetik gorakoak: 3,50 euro eguneko.

ABONUAK

URTEKOA

HILEKOA

6 urtetik 15era bitarte, banakakoak

40,00 euro

15,00 euro

16 urtetik gorakoak, banakakoak

60,00 euro

30,00 euro

2 kideko familia unitatea

102,00 euro

Ez dago halako modalitaterik

3 kideko familia unitatea

120,00 euro

Ez dago halako modalitaterik

4 kide edo gehiagoko familia unitatea

130,00 euro

Ez dago halako modalitaterik

Oharra: sarrerek eta bonuek, indarrean dauden bitartean, baimena ematen dute instalazioetara sartu eta haiek arauei jarraikiz erabiltzeko.

1998rako ordenantzan egin aldaketak bere horretan dirau: kendu egin dira ordenantzaren A eta B apartatuak, eta tarifak bateratu dira.

2.–Udalaren kirol instalazioen erabilera:

Padel pista, pabiloia eta pilotaleku estalia erabiltzea, argindarra erabiltzea beharrezkoa denean: 2,00 euro orduko.

3.–Gimnasioko kuota:

–Kirol instalazioetako bazkideak: 15 euro hilean.

–10 aldiz sartzeko bonua: 25,00 euro.

–Eguneko sarrera: 3,00 euro.

C) Udal hilerriko tasa.

a) Ehorzteko eta hobitik ateratzeko eskubideak: 62,50 euro.

b) Nitxoak, hobiak edo lurrak erabili edo kontzesioa izateko eskubideak:

–Nitxoak: 750,00 euro.

–Hobiak: 1.650,00 euro.

–Kolunbarioak: 220 euro.

–Lurra:

1.–Hilobiak, 3,75 metro koadro bitartekoak (1,5 x 2,5): 120,00 euro metro koadroko.

2.–Hilobiak, 3,75 metro koadrotik gora, 6 metro koadro arte: 233,00 euro metro koadroko.

D) Gazteen txokoaren tasak.

Erabiltzaile bat, familia bakoitzeko: 135,00 euro, denboraldi osoa.

Bi erabiltzailetik gora, familia bakoitzeko: 120,00 euro, denboraldi osoa.

Hiru erabiltzailetik gora, familia bakoitzeko: 90,00 euro, denboraldi osoa.

Eguneko sarrera: 4,00 euro.

Denboraldi osoa hiru epealditan ordainduko da.

E) Ezkontza zibila egiteko tasak.

–Udaletxetik kanpo: 200,00 euro.

–Udaletxean:S

–Astelehenetik ortziralera, 08:00etik 15:00ak arte: dohainik.

Gainerako egun eta ordutegietan: 200,00 euro.

Ospakizuna udal eraikin batean eginez gero, ezkontza zibilak egiteko tasa ordaintzeak eraginen du udal eraikinak erabiltzeko tasarik ordaindu behar ez izatea.

F) 0-3 urte bitarteko haur hezkuntzako ikastetxea.

Nafarroako Gobernuaren tarifak.

G) Informatika gela.

Ikastaroak: gastuaren ordaina.

H) Oinezkoen gunera sartzea.

Oinezkoen eremura sartzeko agintea: gastua itzultzea.

Isunak oinezkoendako eremuan gaizki aparkatzeagatik: dagokion ordenantzan ezartzen diren zenbatekoak.

I) Musika eskola: ikasturte osoa.

Musika eta Mugimendua, 137,00 euro.

Musika Hizkuntza, 1. mailatik 4.era: 210,00 euro.

Musika Hizkuntza, helduak: 137,00 euro.

Instrumentuak: 399,00 euro.

Lanbide irakaskuntzak: 137,00 euro.

Abesbatza: 90,00 euro (doan, bertze irakasgai batzuk egiten badira).

Banda: 90,00 euro (doan, bertze irakasgai batzuk egiten badira).

Deskontuak:

–Familiakoak:

  • Matrikulatutako familiako 2. kideagatik: %20.
  • Familiako 3. kidetik aurrera: %50.

–Instrumentuak:

  • 2. musika-tresna: %20.
  • 3. musika-tresnatik aitzina: %50.

J) Ikastaroak.

–Kuota, ikastaroa 2 egun astean:

  • Kirol instalazioetan abonatu gabeak: 70,00 euro epealdi bakoitzeko.
  • Kirol instalazioetan abonatuak: 60,00 euro epealdi bakoitzeko.

–Kuota, ikastaroa egun 1 astean:

  • Kirol instalazioetan abonatu gabeak: 35,00 euro epealdi bakoitzeko.
  • Kirol instalazioetan abonatuak: 30,00 euro epealdi bakoitzeko.

(Prezio horiek gutxienez 14 lagunendako ikastaroetarako dira).

III.–Kontribuzio bereziak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 8. atalean ezarritakoa aplikatuko da.

IV.–Udal zergak

A) Lurraren kontribuzioa.

Karga-tasa: %0,3255.

Ekonomia-jardueren gaineko zerga: udal errekargua: %40,00.

B) Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga.

Karga-tasa: %4,50.

C) Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga.

Nafarroako Gobernuak onetsitako tarifak.

D) Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen VI. kapituluan ezarritakoa aplikatuko da, honako honen arabera:

Lurraren balioaren gainean sortzapenaren unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera, gehienekoak izanen dira Nafarroako Gobernuak urtero eguneratzen dituenetatik.

Zerga-tasa:

a) 0tik 16 urtera bitarte: %20.

b) 17-20 urte: %15.

c) Etxebizitzen lehen eskualdaketak, sustatzaileari zuzenean erosirik: %15.

E) Etxebizitza hutsen gaineko zerga.

Zerga-oinarria: hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren oinarri bera.

Karga-tasa: hiri-lurraren gaineko kontribuziorako indarrean dagoenaren %13,50.

F) Luxuzko gastuen gaineko zerga.

a) Apustu gurutzatuetan, %15,00.

b) Ehiza eta arrantza barruti pribatuen aprobetxamenduetan, %30,00.

c) Bingoko sarietan, %10,00.

Ablitasen, 2025eko otsailaren 4an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2501661