33. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAIGAR

2025erako zerga-tasak

Abaigarko Udalak, 2025eko otsailaren 3an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen xedapenekin bat (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko foru legea):

Lehenengoa.–Onestea 2025erako zerga-tasa hauek:

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,23.

–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: %4,50.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Haztapen indizea: 1.24.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %10,30, aplikatuta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2. artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak.

Bigarrena.–Horri guztiari dagokion erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, ediktuak paratuta, Udalaren iragarki-taulan, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat.

Abaigarren, 2025eko otsailaren 4an.–Alkatea, Álvaro Pérez de Aransolo Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2501568