Iragarkia
33. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 18a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOZAR
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Berriozarko Udalerako polizia-agentearen bi lanpostu eta Antsoaingo Udalerako beste bi lanpostu
2025eko urtarrilaren 22an, Tokiko Gobernu Batzarrak deialdi baten oinarriak onetsi zituen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Berriozarko Udalerako polizia-agentearen bi lanpostu eta Antsoaingo Udalerako beste bi lanpostu. Hona hemen:
OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea Berriozarko Udalean jarduteko polizia-agentearen bi lanpostu eta Antsoaingo Udalerako beste bi lanpostu, oinarrituz langile-deialdien arloko udalarteko kudeaketa-hitzarmenean, 2020ko abenduaren 29an sinatua eta 2021eko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 22koan, argitaratua. Jarraian zehazten dira lanpostu horiek, txanda hauetan banatuta:
TXANDA IREKIA | IGOERA TXANDAN, NAFARROAKO ADMINISTRAZIO | |
Berriozarko Udala | Lanpostu 1 | Lanpostu 1 |
Antsoaingo Udala | Lanpostu 1 | Lanpostu 1 |
Udal bakoitzerako deialdiko lanpostuak:
UDALA | LANPOSTUA | HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA |
Berriozar | 28 | Euskara, 2. hizkuntz-eskakizuna (ahoz C1 eta idatziz B2) |
Berriozar | 74 | Euskara, merezimendua %5, 2. hizkuntz-eskakizuna (ahozkoa C1 eta idatzizkoa B2) |
Antsoain | 4008 | Euskara, merezimendua, %10 |
Antsoain | 4016 | Euskara, C1 |
Baldin udal bateko igoera txandako lanpostu hutsen bat bete gabe gelditzen bada, hautaprobak gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa ez erdiesteagatik, lanpostu huts hori gehituko zaio udal horretako txanda irekikoari.
Halaber, baldin udal bateko igoera txandan hutsik dauden lanpostuak baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditurik ere lanpostuak eskuratzen ez dituztenek aukera izanen dute udal horretako txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehia garbian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera (baturik jakite mailako hautaprobetakoa, proba fisikoetakoa eta proba psikoteknikoetakoa, eta kasua bada, puntuazioa euskaraz eta/edo Europar Batasuneko hizkuntzak jakiteagatik, handienetik txikienerako hurrenkeran).
Izendatzen diren izangaiek polizien eginkizunak beteko dituzte, Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legean ezarritakoak, eta foru lege horretan ezartzen diren mailetatik C mailaren barnean geldituko dira sailkaturik.
Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da.
2.–Aplikatzekoa den araudia.
Prozedura hau honako arau hauen mende egonen da: 23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa; 718/2003 Foru Dekretua, abenduaren 29koa, onesten duena Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua; 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; 215/1985 Foru Dekretua, azaroaren 6koa, onesten duena Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua; aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honetako oinarriak.
3.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
3.1. Txanda irekia.
Oposizio-lehiaketa honetan txanda irekian onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete behar dituzte:
a) Espainiako nazionalitatea izatea.
b) Adin nagusikoa izatea eta erretiroko gehieneko adina ez izatea.
c) Eskaerak aurkezteko epea burutzen den egunean edukitzea Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokidea, edo eskuratzeko moduan egotea.
Atzerrian eskuratutako titulua izanez gero, eskabideak aurkezteko epea betetzen den egunean eduki beharko da haren homologazioa frogatzen duen agiria.
d) Behar diren gaitasun fisiko eta psikikoak izatea, bete ahal izateko lanpostuak berezkoak dituen eginkizunak, eta ez egotea deialdiaren IV. eranskinean baztertua izateko aipatzen diren arrazoi medikoek ukiturik.
e) Izangaia dolozko delitu batengatik kondenatua ez izatea, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ere, eta eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.
f) Gutxienez A2 eta B motako ibilgailuak gidatzeko baimenak izatea.
g) Aldean armak eramateko eta, behar denean, erabiltzeko konpromisoa. Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpen baten bidez adieraziko da.
h) Berariazko euskara-eskakizuna duten lanpostuen kasuan, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko euskarazko C1 mailaren baliokidea den euskara-ezagutza izatea.
Ezagutza-maila hori egiaztatzeko, hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiriaren bidez edo baliokidetzat jotzen den titulu baten bidez frogatzen ahal da.
Aurreko ziurtagiririk ez duten izangaiek euskararen ezagutza maila frogatzen ahalko dute, horretarako eginez Nafarroako Euskarabidea Institutuak prestatutako proba bat. Proba hori proba teorikoa baino lehen eginen da. Aipatutako proba egin nahi dutenek hala adierazi beharko dute deialdian parte hartzeko eskabide orokorrean, horretarako jarritako tokian.
3.2. Txanda murriztua.
Txanda irekiko izangaiei eskatutako baldintzez gain, honako baldintza hauek ere bete behar dituzte:
a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea eta administrazio publikoetan aitortutako bost urteko antzinatasuna frogatzea, salbu eta Nafarroako polizietako edo Nafarroako beste udaltzaingo-zerbitzu batzuetako langileak, zeinek Nafarroako polizietako langile gisa zortzi urteko zerbitzuak frogatu beharko baitituzte.
Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, txanda horretan parte hartzen ahalko dute igoera txandan parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere.
b) Abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea, salbu eta borondatezko eszedentzian dagoen pertsona zerbitzuak egiten ari baldin bada igoera lortu nahi duen udal horretako beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.
c) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.
4.–Eskabideak.
4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak noiz eta non aurkeztu behar diren:
Eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Eskabideak telematikoki aurkeztu behar dira, ahal dela, Berriozarko Udalaren erregistro orokor elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.berriozar.es/eu/carpeta-ciudadana/). Aukeran, NAN elektronikoa / ziurtagiri elektronikoa edo Cl@ve erabil daitezke. Eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela eskatzen diren baldintza guzti-guztiak, hautapen-prozesuan parte hartzeko, eta horrekin batera aurkeztu beharko dituzte 4.2. oinarrian zehaztutako agiriak.
Orobat, eskabideak aurkezten ahalko dira Berriozarko Udalaren erregistroan (Euskal Herria plaza 1), 8:00etatik 13:30era, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein baliabideren bidez.
Azkeneko kasu horretan, eta eskabideak aurkezteko ezarritako epearen barnean, oac@berriozar.es helbide elektronikora igorriko da deialdian parte hartzeko eskabidea, adieraziz zer erregistrotan aurkeztu den dokumentazio osagarria. Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztu behar da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten eskabideari, hura ziurtatu aurretik. Eskabideak aurkeztuko dira jarraikiz deialdi honen I. eranskineko ereduari. Eskabidean izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela eskatzen diren baldintza guzti-guztiak hautapen-prozesuan parte hartzeko. Berriozarko Udalaren erregistro orokorrean eskuratuko da eskabidearen eredua; bestela, Interneten, www.berriozar.es helbidean.
Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.
Ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahal dira eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak, noiznahi.
4.2. Izangaiek aurkeztu beharreko beste agiri batzuk.
1. Nortasun agiri nazionalaren bi aldeen fotokopia.
2. Igoera txandako izangaiek aurkeztu beharko dute agiri bat, frogatzen dituena abiaburuko lanpostua, maila eta bertan duten antzinatasuna; zein administraziotakoak diren, hartan ziurtagiriak emateko eginkizuna esleitua duen organoak emana.
3. Hala badagokio, euskararen ezagutza-ziurtagiria, baldin eta hizkuntza-eskakizuna duen plaza lortu nahi bada edo euskararen ezagutza-maila baloratzea nahi bada, merezimendu gisa hartuko diren lanpostuetan. Titulaziorik aurkeztu ez eta euskara-proba egin nahi dutenek berariaz adierazi beharko dute parte hartzeko eskabidean.
4. Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako 26,50 euro ordaindu izanaren ordainagiria (diru-sarrera egiteko kontua: La Caixako ES84 2100 5184 5422 0009 8217). Dirua sartzean, hau adieraziko da: "agenterako deialdia" eta, ondoren, izangaiaren NANa. Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.
Azterketa eskubideetarako tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean (23. ordenantza) ezarritakoarekin bat, honako hauek egonen dira tasak ordaintzetik salbuetsita:
–%33ko desgaitasuna edo handiagoa aitorturik daukatenak.
–Deialdia argitaratzen den egunerako, lan eskatzaile gisa hilabete bat edo gehiago inskribaturik daramatenak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikatutako kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik ez izatea, hilean zenbatuta.
Lan-eskatzailea dela frogatzeko, behar den enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da, eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.
Behar den tasa ez ordaintzea nahikoa arrazoi izanen da izangaia hautapen-prozesutik baztertzeko. Ez da azterketa eskubideen itzulketarik izanen baldin izangaia baztertzen bada interesdunari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik, esaterako beharkizunak ez betetzeagatik edo deialdian eskatutako agiriak ez aurkezteagatik.
4.3. Aurreko apartatuetan ezarritakoa betetzen ez bada, izangaia kanporatu eginen da.
5.–Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.
5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Alkatetzak ebazpen bat emanen du onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orrian argitaratzeko aginduko du.
Horretarako, lau zerrenda eginen dira, txanda hauetako izangaien arabera:
–1. Berriozarko Udaleko txanda irekiko hautagaiak.
–2. Berriozarko Udaleko igoera txandako hautagaiak.
–3. Antsoaingo Udaleko txanda irekiko hautagaiak.
–4. Antsoaingo Udaleko igoera txandako izangaiak.
5.2. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamar egun balioduneko epean, interesdunek erreklamazioak egin ditzakete eta, hala behar bada, egindako akatsak zuzendu.
5.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzi ondoren, Alkatetzaren ebazpen baten bidez, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsiko dira, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orrian argitaratuko.
6.–Kalifikazio-epaimahaia.
6.1. Osaera.
Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:
–Epaimahaiburua: Iker Celaya Marriezcurrena, Berriozarko Udaleko alkatea.
–Ordezkoa: Félix Puyo Rebollo, Berriozarko Udaleko zinegotzia.
–Epaimahaikidea: Juan Ceballos Itoiz, Berriozarko Udaltzaingoko burua.
–Ordezkoa: hark eskuordetzen duena.
–Epaimahaikidea: Mikel Del Molino Cruchaga, Antsoaingo Udaltzaingoko burua.
–Ordezkoa: hark eskuordetzen duena.
–Epaimahaikidea: Parte hartzen duten udaletako langileen ordezkariek izendatutako kide bat.
–Ordezkoa: Parte hartzen duten udaletako langileen ordezkariek izendatutako kide bat.
–Idazkaria: Bidane Zabalza Alonso, Berriozarko Udaleko Giza Baliabideen kudeatzailea.
–Ordezkoa: Natalia Rodríguez Aguado, Berriozarko Udaleko idazkaria.
6.2. Eraketa eta jarduna.
Kalifikazio-epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, bertan ez badago gutxienez kideen gehiengo osoa.
Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, bertan egon beharko dute mahaiburuak eta idazkariak edo haien legezko ordezkoek.
Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sortzen diren auzi guztiak.
Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 39/2015 Legean abstentziorako jasotzen diren egoeretako batean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
Kalifikazio-epaimahaiak aholkulari espezialisten laguntza eskatzen ahal du, proba baterako edo guztietarako. Aholkulari horien laguntza norberaren espezialitate teknikora mugatuko da.
7.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.
7.1. Oposizio-lehiaketak, lehenengo fasean, hautapenaldia izanen du, hartan proba hauek eginen dira: euskararen jakite maila egiaztatzeko borondatezko proba bat eginen da, 3.1.h) apartatuan ezarritakoaren arabera eskatzen den maila egiaztatu ezin dutenentzat; proba baztertzaile bat, II. eranskineko gai-zerrendari buruzkoa; gaitasun fisikoa neurtzekoa; proba psikoteknikoa eta medikoa. Eta, bigarren fasean, oinarrizko prestakuntza ikastaro bat gainditu beharko da.
7.2. Deialdi bakarra eginen da hautapenaldiko probetarako, eta izangaiek agertu beharko dute aldean dutela nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oro har, oposiziotik bazterturik geldituko dira adierazten diren egun, ordu eta tokietan agertzen ez diren izangaiak, arrazoia edozein dela ere.
Hautapenaldiko proba bakoitzaren kalifikazioa emandakoan, epaimahaiak behin-behineko kalifikazioak argitaratuko ditu Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, eta bost eguneko epea emanen du izangaiek alegazioak aurkez ditzaten. Epaimahaiak alegazioak ebatzi ondoren, behin betiko kalifikazioak onetsiko dira eta horiek ere iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan argitaratuko; behar denean, proba gainditu duten izangaiak eta baztertuak adieraziko dira –behar dena–, baita hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua ere, gutxienez ere berrogeita zortzi ordu lehenago.
7.3. Prozeduraren faseak, dokumentazioa, ikastarorako behin betiko onarpena, praktiketako funtzionarioen izendapena eta prestakuntza ikastaroa.
7.3.1. Prozeduraren faseak:
Oposizioaldian honako proba hauek izanen dira:
a) Euskara proba: Euskararen jakite-maila erakusteko proba egin beharko da. Ez dute proba hori egin beharko betekizun hori 3.1.h) apartatuan ezarritakoaren arabera egiaztatu dutenek.
b) Proba teorikoa: test motako ariketa bat egin beharko da, II. eranskineko gai-zerrendan azaltzen diren gaiei buruzkoa. 70 galdera teoriko-praktikoko sorta bati erantzun beharko zaio idatziz. Galdera guztietan hiru erantzun emanen dira aukeran, baina bat bakarra izanen da balioduna. Erantzun baliodun bakoitzak 1 puntuko balorazioa izanen du, eta erantzun okerrek 0,50 puntuko balorazio negatiboa izanen dute. Galdera guztiei balorazio bera emanen zaie. Izangaiek ariketa hori egiteko bi ordu izanen dituzte gehienez ere. Proba honetan 70 puntu lortzen ahalko dira gehienez. Bazterturik geldituko dira ariketa honetan 35 puntura ailegatzen ez diren izangaiak.
c) Gaitasun fisikoa neurtzeko proba: deialdiko III. eranskinean azaltzen diren ariketa fisikoak egin beharko dira, eta haietako bakoitzak balioko du izangaiak baztertzeko. Epaimahaiak ezarriko du proba honetako ariketak egiteko ordena, eta erabakiko du egun bakarrean ala gehiagotan egin beharko diren. Ariketa bakoitza "gai" edo "ez gai" gisa puntuatuko da, eta horietako bakoitza baztertzailea eta puntuagarria izanen da. Deialdiko III. eranskinean ezartzen diren gutxieneko markak gainditzen ez dituzten izangaiei "Ez gai" kalifikazioa emanen zaie, eta orobat, dopinaren kontrako kontrolen batean positiboa ematen dutenei.
Izangai guztiak dopinaren kontrako kontrola egitera behartuta egonen dira, ariketak egin bitartean edo beste noiznahi, epaimahaiak hala eskatuz gero. Behar den organo espezializatuak eginen ditu jardunbide debekatuak detektatzeko edo egiaztatzeko analisiak. Horren ondorioetarako, debeku izanen dira Kirol Kontseilu Goreneko Lehendakaritzaren 2021eko azaroaren 25eko Ebazpenaren I. eranskinean jasoriko substantziak, gai farmakologikoak, dopin metodoak eta manipulazioak, ebazpen horren bidez onetsi baitzen kirolean debekatuta dauden substantzia eta metodoen zerrenda (2021eko 290. Estatuko Aldizkari Ofiziala, abenduaren 4koa).
Bazterturik geldituko dira kontrol horretan emaitza positiboa ateratzen duten izangaiak eta, orobat, kontrola egitea onartzen ez dutenak.
Debekatuta dagoen edozein substantzia hautemanez gero, ukitutako izangaia hautapen prozesutik baztertuko da, deusetan galarazi gabe izangaiak kontra-analisia egin diezaiotela eskatzeko duen eskubidea, baita kalifikazio-epaimahaiari bidezko alegazioak aurkezteko aukera ere.
Proba fisikoak hasi baino lehen, izangaiek erantzukizunpeko adierazpen bat sinatuko dute. Bertan berariaz adieraziko dute proba egiteko baldintza fisiko eta osasun-baldintza nahikoak dituztela. Adierazpen hori epaimahaiari emanen zaio deia egiten den unean. Adierazpena sinatzen ez dutenek edo hura sinatzeko moduan ez daudenek proba egiteko eskubidea galduko dute, eta prozesutik kanpo geldituko dira, ondorio guztietarako.
Hori deusetan galarazi gabe, federazioetako epaileek gainbegiratu eta erabakiko dute probak oinarri hauetan ezarritakoari jarraikiz egiten diren, baita puntuazioak oinarri hauen arabera ematen diren ere.
d) Proba psikoteknikoa: hainbat proba eginen dira, zehazteko izangaia zer neurritan egokitzen den lanpostuaren profil profesionalaren eskakizunetara. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak edo horrek izendatzen dituen langileek eginen dituzte proba horiek. Balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarendako. Proba psikoteknikoa 0 puntutik 30era bitarte kalifikatuko da. Bazterturik geldituko dira gutxienez 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Proba fisikoak gainditzen dituzten izangai guztiek eginen dituzte gaitasun psikoteknikoaren probak.
Proba nola eginen den:
–Profil profesiografikoa zehaztea: Proposatuko dute NAPIko Psikologia Aplikatuaren Atalak eta deialdiko kalifikazio-epaimahaiak, edo hark izendaturiko langileek. Azken kasu horretan, lanpostuaren beharrak eta eskakizunak ezagutu beharko dituzte. Azterketa horretatik abiatuta, ebaluatu beharreko faktoreak edo gaitasunak zehaztuko dira, baita eginkizunak behar bezala gauzatzeko beharrezkoak diren eskakizunak ere. Profil profesiografikoaren proposamena epaimahaiari helaraziko zaio, probak hasi aurretik onar dezan.
Kalifikazio-epaimahaia, probak egin aurretik, arduratuko da garrantzizkotzat jotzen diren gai guztiak baliabide egokien bidez argitaratzeaz. Horretarako, NAPIko arlo psikoteknikoko teknikariekin koordinatuko da, eta horiek emanen dizkiote profilean jasotako eta baloratu beharreko faktoreak eta zuzentzeko eta kalifikatzeko irizpideak.
Probak bi ariketa izanen ditu:
–Lehenbizikoan, ariketa psikotekniko bat edo batzuk eginen dira. Galde-sortak izanen dira, oro har nortasunari buruzkoak nahiz laneko gaitasunei eta/edo trebetasunei buruzkoak.
–Eta bigarrenean, elkarrizketa pertsonala eginen da, eta/edo talde-lanekoa, eta, hala, lehenbiziko zatiko galde-sortarekin alderatuko dira.
e) Proba medikoak. Proba psikoteknikoak gainditzen dituzten izangaiei, deialdiko lanpostuak baino gehiago badira eta kalifikazio-epaimahaiak zehazten duen kopuruan, proba medikoak egitera dei eginen zaie, gaitasun psikofisikoa egiaztatu beharrez, deialdiko 3.1 apartatuko d) letran ezarritakoari jarraikiz. Osasun-azterketa eginen du Lan arloko Balorazio Klinikoaren eta Ikuskatzailetza Medikoaren Atalak (Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua, Lan Osasunaren Zerbitzua) edo, hala behar bada, behar bezala akreditatutako kanpoko entitate batek, eta horren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarendako.
Proba medikoetan izangaiei "gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen zaie. "Gai" kalifikazioa lortzen ez dutenak bazterturik geldituko dira.
f) Puntuazio erantsia euskara jakiteagatik:
Berriozarko Udalaren puntuazio erantsia euskara jakiteagatik: 5 puntu, alegia.
Soilik aplikatuko zaio Berriozarko Udalaren 121 zenbakidun plazari: gehieneko 100 puntuko puntuazioari gehienez 5 puntuko balorazioa gehituko zaio, ofizialki egiaztatutako euskararen ezagutza-erakundeek emandako ziurtagiria edo titulua izateagatik, Europako erreferentzia esparruaren arabera, honako baremo honi jarraikiz:
A1 maila: 1,00 puntu.
A2 maila: 2,00 puntu.
B1 maila: 3,00 puntu.
B2 maila: 4,00 puntu.
C1 maila: 5,00 puntu.
Antsoaingo Udalaren puntuazio erantsia euskara jakiteagatik: 10 puntu, alegia.
Soilik aplikatuko zaio Antsoaingo Udalaren 4008 zenbakidun plazari: gehieneko 100 puntuko puntuazioari gehienez 10 puntuko balorazioa gehituko zaio, ofizialki egiaztatutako euskararen ezagutza-erakundeek emandako ziurtagiria edo titulua izateagatik, Europako erreferentzia esparruaren arabera, honako baremo honi jarraikiz:
A1 maila: 2,20 puntu, alegia.
A2 maila: 4,40 puntu.
B1 maila: 6,60 puntu.
B2 maila: 8,80 puntu.
C1 maila: 10,00 puntu.
7.3.2. Lanpostuen hautaketa.
Hautaketa ekitaldia eginen da prestakuntza ikastaroa egin aurretik, horrela zehazki jakinen baita nor sartuko den bete beharreko lanpostuan.
Egintza horren helburua da azkenik dauden lanpostuak betetzea, oposizio-lehiaketaldiko probetan lortutako puntuazio handienaren arabera.
Epaimahaiak bi zerrenda eginen ditu udal bakoitzerako, guztizko puntuazio handienetik txikienera ordenatuta; bat igoera-txandako lanposturako izangaiena eta beste bat izangai guztiena. Dei egiten hasiko da, ordenaren arabera, lehenik igoera-txandako zerrendan agertzen direnei, txanda horretako postu hutsak esleitzeko. Lanpostu horiek bete ondoren, gauza bera eginen da izangai guztiak jasotzen dituzten zerrendekin, igoera txandako lanpostu hutsak esleitu zaizkienak kenduta, txanda irekiko lanpostuak betetzeko. Ekitaldi honetan postua lortzen duten izangaien zerrendan agertzen direnak behin-behinean proposatuko dira oinarrizko prestakuntza-ikastarorako. Proposatutakoen kopurua ez da inola ere izanen deialdiko lanpostu kopurua baino handiagoa. Epaimahaiak argitara emanen du zerrenda Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, zehaztuta bakoitzaren kalifikazio orokorrak.
Ekitaldi honetan lanpostua adjudikatzen zaien izangaien zerrendan agertzen direnak behin-behinean proposatuko dira oinarrizko prestakuntza ikastarorako. Proposatutakoen kopurua ez da inola ere izanen deialdiko lanpostu kopura baino handiagoa. Epaimahaiak argitara emanen du zerrenda Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, zehaztuta bakoitzaren kalifikazio orokorrak.
Izangaien arteko puntuazio berdinketak ebaztea. Berdinketarik gertatuz gero, lehenbiziko proban puntu gehien lortzen dutenen alde joko da, eta, berdinketak badirau, bigarren proban lortutako puntuak hartuko dira aintzat. Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, berdinketa ebatziko da kalifikazio-epaimahaiak berariaz antolatuko duen jendaurreko ekitaldi batean eginen den zozketa bakar baten bidez. Berdindutako izangai guztien artean, bat ausaz hautatuko da. Berdinketa guztiak hurrenkera alfabetikoari jarraikiz deseginen dira, abiapuntu harturik zozketa horretan hautatzen den izangaiaren deiturak eta izena.
7.3.3. Dokumentazioa eta ikastarorako behin betiko onarpena.
Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan parte hartu ahal izateko, behin-behinean onartutakoek frogatu beharko dute, hamar egun naturaleko epean, ikastaro horretarako onartutakoen behin-behineko zerrenda Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan argitaratzen denetik hasita, betetzen dituztela deialdiaren 3.1 apartatuko c), e) eta f) apartatuetako baldintzak. Horretarako, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute Berriozarko Udaleko Erregistro Orokorrean, epaimahaiko idazkariari zuzendua:
–Batxilergoko edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketako tituluaren edo horien balio bereko tituluaren fotokopia konpultsatua, bi aldeena.
–Deialdian eskatutako gidabaimenen fotokopia konpultsatua, bi aldeena.
–Erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko ez dela dolozko delitu bat dela kausa kondenatua izan, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik baztertua, eta eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela, deusetan galarazi gabe delitu aurrekarien deuseztapena aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.
–Justizia Ministerioaren mendeko Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Zentralaren ziurtagiria, frogatzen duena ez dagoela izangaiaren aurrekari penalik, edo aurrekariak baliogabetuta daudela.
–Gizarte Segurantzaren txartelaren fotokopia konpultsatua.
–Hala izanez gero, deialdiaren 8.2 apartatuan aipatzen den aukeraz baliatu dela adierazten duen agiria.
Aurreko izapideak eginik, epaimahaiak behin betiko zerrenda argitaratuko du, puntuazio handienetik txikienera, adierazita zer izangai onartu diren oinarrizko prestakuntza-ikastaroan. Baldin udaltzainendako oinarrizko prestakuntza-ikastaroan behin-behinean onartutako izangairen batek ez badu aurkezten eskatutako dokumentazioa, edo ez badu osasun-azterketa gainditzen, behin betiko zerrendan ordeztu eginen da, probak gainditu eta eskatzen diren baldintzak beteta puntuazio handiena duen izangaiarekin.
7.3.4. Praktiketako funtzionarioen izendapena.
Polizia izateko oinarrizko prestakuntza ikastaroan parte hartzen duten izangaiak dagokion udaleko praktiketako funtzionario izendatuko dira Alkatetzaren ebazpen baten bidez, salbu aitzinetik Nafarroako Administrazio Publiko bateko funtzionarioak direnak.
7.3.5. Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa.
Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa Nafarroako Segurtasun Eskolak emanen du, gainditu egin beharko da, eta arautuko dute Nafarroako Segurtasun Eskolaren Antolamendu eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuak, horren gainean ezarritako aginduek eta aplikagarriak diren gainerako xedapenek.
Azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 34.3 eta 45.3 artikuluetan ezarritakoarekin bat, izangairen batek gainditu badu deialdian eskatutako ikastaroaren antzeko bat, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak antolatua, aski izanen da Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak ikastaro hori baliozkotzea. Hori frogatzeko, egiaztagiri ofiziala aurkeztuko da, ikastaroetako edukien berdintasuna edo baliokidetasuna frogatzen duena, eta baliozkotutako ikastaroan edo ikastaroetan lortutako kalifikazioak. Egiaztagiri hori aipatu eskolak emanen du, interesdunak eskatuta. Halaber, Nafarroako Segurtasun Eskolari dagokio beste ikastaro eta diploma batzuk osotasunean edo zati batean baliokidetzea, antzeko eginkizunak dituzten organismo publikoek eman dituztenean, edo Nafarroako Segurtasun Eskolak berak lehenago, baldin eta edukiak baliokideak badira. Halakoetan, kasua bada, kalifikazioa ere emanen du.
Izangaiak, prestakuntza-ikastaroak dirauen bitartean, C mailaren hasierako soldatari dagokion lansaria jasoko du, bai eta, hala badagokio, familia laguntza ere.
Era berean, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko dira eta alta emanen zaie, salbu eta lehendik Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen eskubide pasiboen beste araubide batean afiliatuta zeudenak, horrexetan segituko baitute.
Praktiketako funtzionario izateak ez dakar berekin eskuratu nahi den lanpostuari dagokion eskubiderik.
Ikastaroan baja emateak berekin ekarriko du oposizio-lehiaketan jarraitzeko eskubidea eta praktiketako funtzionarioaren izaera galtzea. Gertatzen denean, deialdia egin duen organoari jakinaraziko zaio. Epaimahaiak baja hori jakinaraziko dio Udalari.
Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan onartua izan baino lehen egindako osasun azterketaz gain, ikastaroa egin bitartean edo hura bukatutakoan izangaiek agintzen zaizkien osasun proba guztiak pasatu beharko dituzte, deialdiaren 3.1 d) apartatuan aipatzen den baldintza betetzen segitzen duela frogatzeko. Proba horien bidez egiaztatzen bada badela baztertzeko arrazoirik, epaimahaiak aginduko du izangai horiei baja emateko hautapen-prozesuan, eta, ondorioz, praktiketako funtzionario izaera galduko dute.
Oinarrizko prestakuntza ikastaroa gainditzen duten izangaiek, eta hautapen prozesuan gaitasun psikofisikoa galtzeagatik baja ematen ez bazaie, praktiketako funtzionarioak izaten segituko dute lanpostuaz jabetu arte.
Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan, izangaiak kalifikatuko dira, ateratako puntuazioaren hurrenkeran. Aipatutako ikastaroan Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak izangaiei ematen dizkien kalifikazioak lotesleak izanen dira kalifikazio-epaimahaiarendako.
Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa gainditzen ez duten izangaiak oposizio-lehiaketatik bazterturik geldituko dira.
7.3.6. Azken kalifikazioa.
Izangai bakoitzaren azken kalifikazioa ateratzeko, batuko dira hautapen-prozesu guztiko puntuazioak, alegia, hautapen fasean eskuratutako puntuazioak eta oinarrizko prestakuntza-ikastaroko puntuazioa.
8.–Izendapena eta jabetza hartzea.
8.1. Izendapena.
Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa bukaturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta, eta gainditu dutenak izendatzeko proposamena igorriko du.
Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa bukatu, eta izangaiek zin egin edo hitzeman beharko dute Nafarroako Foru Eraentza errespetatu eta defendatuko dutela, Konstituzioari eta legeei men eginen dietela eta karguari dagozkion betebeharrak zintzo beteko dituztela.
Eskatutako agiriak aurkeztu ondoan, dagokion udalean eskumena duen organoaren erabaki baten bidez, Udaleko udaltzain eta funtzionario izendatuko dira oposizioa gainditzen duten izangaiak, txanden hurrenkeraren eta lortutako azken puntuazioaren arabera, aurreko apartatuan ezarritakoa bete badute.
Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Behin prestakuntza-ikastaroa bukatu ondoren, eta ikastaroa baliokidetu zaion izangaiak hautatutako polizian sartu ondoren, jabetza hartzeak berekin ekarriko du une horretara arte edukitako lanpostuari berariaz uko egitea, eta lanpostua gelditzea gorde gabeko borondatezko eszedentziaren egoeran.
8.2. Jabetza hartzea.
Izangaiek izendapenean zehazten den egunean jabetu beharko dute lanpostuaz.
Lanpostuaz jabetzeak berekin ekarriko du praktiketako funtzionario izatetik gelditzea.
Ezarritako egunean lanpostua hartzen ez dutenek kasuan kasuko udalean sartzeko eskubide guztiak galduko dituzte, ezinbesteko kasuetan gertatu denean izan ezik.
Hautaprobak gainditu eta deialdiaren xede diren lanpostuetarako izendatuak izan ondoren, Udalean sartu eta funtzionario bihurtzen diren izangaiak Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatuko dira eta alta emanen zaie araubide horren babesean, salbu jadanik afiliaturik badaude edo Nafarroako Administrazio Publikoetako Eskubide Pasiboen eta Osasun eta Gizarte Laguntzako beste araubide batean izena emanak badira; orduan, eta izendatu aitzin, babes araubide horretan segitzea aukeratzen ahal dute edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatzea.
9.–Datuen babesa.
Izangaiei honako honen berri ematen zaie, jarraikiz 2016/679 (EB) Erregelamenduari (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO) zehazki, haren 13. artikuluari:
–Berriozarko Udalaren ardura da deialdiko parte-hartzaileek emandako datu pertsonalen tratamendua.
–Datuen tratamenduaren helburua da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostuak betetzea.
–Hona hemen oinarri juridikoa: DBEOren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, bete dadin tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion legezko betebehar bat), eta DBEOren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, kontratu bat gauzatzeko, interesduna denean kontratu horren alderdi bat, edo tratamendua beharrezkoa denean kontratu aurreko neurriak aplikatzeko, berak eskatuta).
–Datuak zer helburutarako bildu diren, helburu hori lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehazteko beharrezkoa den denbora guztian ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako toki-erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).
–Datuak komunikatuko dira legeak ezarritako kasuetan (5/2015 Errege Lege Dekretua, urriaren 30ekoa), barnean dela gardentasunaren atarian argitaratzea, bat etorriz 5/2018 Foru Legearen 19.2.f artikuluarekin.
–Titularrek eskubidea izanen dute datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz, datuak babesteko ordezkariaren bidez dpd@berriozar.es helbidean edo webgunearen bidez (www.berriozar.es).
–Halaber, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.
10.–Errekurtsoak.
Deialdi honen, bere oinarrien edo hura aplikatzeko kalifikazio-epaimahaitik etortzen ez diren egintzen kontra, hautara, honako errekurtsoetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den erabakia argitaratzen edo egintza jakinarazten denetik hasita.
39/2015 Legearen 112. artikuluan aipatzen diren kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
Jarritako errekurtso guztiak eta horien ebazpena argitaratuko dira egoitza elektronikoan, hautapen prozesu honetan interesdun direnei jakinarazteko ondorioetarako.
ANEXO I - I ERANSKINA.–INSTANCIA - ESKAERA ORRIA
D./D.ª jn./and | Doc. N.º Agiri zk. | ||||
Domicilio Helbidea | |||||
Localidad Herria | C.P. P.K. | N.º teléfono Telefono zk. | |||
Correo electrónico Posta elektronikoa | |||||
Ante VD. comparece y como mejor proceda dice: | Zure aurrean agertu eta azaltzen dut: | ||||
Que, vista la convocatoria para la provisión, mediante concurso-oposición, de dos plazas de agente de policía con destino en el Ayuntamiento de Berriozar y dos plazas en el Ayuntamiento de Ansoáin, | Deialdia ikusirik, Berriozarko Udalerako polizia-agentearen bi lanpostu eta Antsoaingo Udalerako bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, | ||||
Que reúne todas y cada una de las condiciones exigidas, referidas a la fecha de expiración del plazo señalado para la presentación de instancias. Que no padece enfermedad ni defecto físico o psíquico que le incapacite para el ejercicio del cargo. SOLICITA: Ser admitido/a a la citada convocatoria, indicando: | Betetzen ditudala behar diren baldintza guztiak, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean. Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik. ESKATZEN DUT: Aipatutako deialdian onartua izatea eta, horretarako, zera adierazten dut: | ||||
Que con el fin de acreditar el nivel de euskera a/ tiene certificación oficia b/ solicita realizar prueba de nivel de euskera | Euskara maila egiaztatzeko a/ ziurtagiri ofiziala aurkezten dudala b/ euskara proba egitea eskatzen dudala | ||||
Berriozar, (fecha / data) (firma / sinadura) | |||||
NOTA IMPORTANTE.–En el caso de presentar esta solicitud fuera del Registro del Ayuntamiento de Berriozar, utilizando alguna de las posibilidades recogidas en el artículo 16.4 de la Ley 39/2015 del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, se pide que así se notifique al Ayuntamiento de Berriozar enviando un correo electrónico a berriozar@berriozar.es dentro del plazo de presentación de solicitudes, para poder hacer el seguimiento de la documentación. INFORMACIÓN BÁSICA DE PROTECCION DE DATOS.–Responsable del tratamiento de los datos personales aquí registrados: Ayuntamiento de Berriozar. Finalidad: selección de personal para la provisión de puestos de trabajo objeto de esta convocatoria. Derechos: acceso, rectificación, supresión. Más información en la base 9 de la convocatoria. | OHAR GARRANTZITSUA.–Eskaera hau Berriozarko Udalaren Erregistrotik kanpo aurkezten bada Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren bitartekoetako bat baliatuz, Berriozarko Udalari horren berri ematea eskatzen da, berriozar@berriozar.es helbidera mezu bat bidaliz eskaerak aurkezteko epearen barnean. Garrantzitsua da agirien jarraipena egin ahal izateko. DATUEN BABESARI BURUZKO OINARRIZKO ARGIBIDEAK.–Hartutako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna: Berriozarko Udala. Xedea: deialdi honen helburua diren lanpostuak hornitzeko langileak hautatzea. Informazio gehiago deialdiaren 9. oinarrian. | ||||
II. ERANSKINA.–LEHEN PROBARAKO (TEORIKOA ) GAI-ZERRENDA
1.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Atarikoa. Atariko titulua. I. titulua: Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. III. titulua: Gorte Nagusiak. IV. titulua: Gobernua eta Administrazioa. VI. titulua: Botere Judiziala.
2.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Udalerria. V. titulua: Toki-erakundeei buruzko xedapen orokorrak. XI. titulua: Zenbait arlotako arau-hauste eta zehapenen tipifikazioa toki-erakundeetan.
3.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. I. titulua, I. kapitulua: udalerriak, III. titulua, I. kapitulua, II. atala: udalen funtzionamendua.
4.–Urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Atariko titulua: Xedapen orokorrak. I. titulua: Prozeduran interesdun direnak, I. kapitulua: jarduteko gaitasuna eta interesdun kontzeptua. II. titulua, III. titulua eta V. titulua, II. kapitulua: administrazio errekurtsoak.
5.–2/1986 Lege Organikoa, martxoaren 13koa, Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzkoa.
6.–Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa: II. titulua: Datuak babesteko printzipioak. III. titulua: Pertsonen eskubideak. IV. titulua: Tratamendu zehatzei aplikatu beharreko xedapenak.
7.–4/1997 Lege Organikoa, abuztuaren 4koa, hizpide duena Segurtasun Indar eta Kidegoek bideokamerak erabiltzea eremu publikoetan.
8–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena. I. titulua. Xedapen orokorrak. II. titulua. Funtzionario publikoak. I. kapitulua. Hautaketa. II. kapitulua. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. III. kapitulua. Mailak eta graduak. Laugarren xedapen iragankorraren eragina. IV. kapitulua. Administrazio karrera. VI. kapitulua. Administrazio egoerak.
9.–10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa: Atariko titulua: Zigor bermeak eta zigor legearen aplikazioa. I. titulua: Arau-hauste penala. II. titulua: Delituen erantzukizun kriminala duten pertsonak. III. titulua. Zigorrak.
10.–3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, hizpide duena Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarria. I. eta II. tituluak.
11.–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa. I., II., III. eta IV. tituluak.
12.–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egitekoa. I. titulua. Xedapen orokorrak. IV. titulua. Emakumeen kontrako indarkeriaren detekzioa eta arreta. VII. titulua. Poliziaren arreta eta babes eraginkorra.
13.–1882ko irailaren 14ko Errege Dekretua, onesten duena Prozedura Kriminalaren Legea: II. liburua: I. titulua: salaketa. III. titulua: polizia judiziala. VI. titulua, II. kapitulua: Zitazioa. II. kapitulua. atxiloketa. III. kapitulua: Behin-behineko espetxealdia. IV. kapitulua: defentsa eskubideaz baliatzea, abokatuaren laguntza, eta atxilotuei eta presoei eman beharreko tratua. VIII. titulua, I. kapitulua: Toki itxian sartu eta hori miatzea. II. kapitulua. liburu eta paperak miatzea. III. kapitulua: idatzizko posta eta posta telegrafikoa geldiarazi eta irekitzea.
14.–6/1984 Lege Organikoa, maiatzaren 24koa, «Habeas Corpus» prozedura arautzen duena.
15.–8/2006 Foru Legea, ekainaren 20koa, Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzkoa. I. kapitulua. Xedapen orokorrak. II. kapitulua. Segurtasun sistemaren antolaketa. IV. kapitulua: Segurtasun arloko plangintza. V. kapitulua. Administrazio publikoen arteko harremanak. VI. kapitulua. Herritarrekiko harremanak.
16.–Azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legea, Nafarroako Poliziei buruzkoa.
17.–4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren segurtasuna babesteari buruzkoa.
18.–6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, onesten duena urriaren 30ekoa, Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko Legearen testu bategina.
19.–1428/2003 Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa, Zirkulazio Erregelamendu Orokorra onesten duena, aplikatuz eta garatuz Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna –zeina onetsi baitzen martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez–.
20.–5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, Adingabeen Erantzukizun Penala arautzen duena. Atariko titulua. I. titulua: Legearen aplikazio eremua. III. titulua: Prozeduraren instrukzioa.
21.–2/1989 Foru Legea, martxoaren 13koa, Ikuskizun Publikoak eta Josteta Jarduerak arautzen dituena.
22.–201/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, Ikuskizun publikoen eta josteta jardueren ordutegi orokorra arautzen duena.
23.–202/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, onesten duena establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoa eta arautzen dituena enpresen eta lokalen erregistroak.
24.–33/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 2koa, aisiako jardueretan sartzeko eta haietan egoteko baldintzak arautzen dituena eta sarrera kontrolatzen duten langileen gaikuntza irizpideak eta eginkizunak ezartzen dituena.
III. ERANSKINA.–BIGARREN PROBARI (GAITASUN FISIKOA) DAGOZKION ARIKETAK
1.–Bankuko press-a, edo pisua jasotzeko proba, 36 kg gizonentzat eta 20 kg emakumeentzat.
Azalpena: banku batean etzanda, ahoz gora, izangaiak 36 edo 20 kiloko pisua goratu behar du 60 segundoan ahal duen aldi gehienetan. Bi eskuekin goratuko du pisua, barra hartuta sorbalden zabalera baino pixka bat zabalago (barrari esku-ahurraz helduta eta behatzak itxita). Ariketa honela eginen da: hasieran barrak bularra ukitzen du, ukondoak flexionaturik, eta gero ukondoak erabat luzatzen dira bertikalean jarri arte. Izangaiek saio bakarra izanen dute proba egiteko. Ezin da eskularrurik erabili, ez heltzea errazten duen beste edozein substantziarik, ezta jantzia kendu ere bizkarra bankuan zuzenean bermatzeko. Kamiseta gorputzari itsatsita gelditzen dela bermatu beharko da; galtzaren barrenetik sartu beharko da.
Ariketaren hasieran ukondoak flexionatuak egonen dira eta barrak bularra ukituko du. Ariketak irauten duen denbora guzti-guztian, oinek lurzorua ukitzen egon beharko dute.
Ukondoak erabat luzatu ezean edo ukondoen flexio bakoitzean barrarekin bularra ukitu ezean, jasoaldia baliogabetu eginen da, eta, beraz, ez da kontatuko.
Honelakoetan, ariketa bukatutzat emanen da:
–Izangaiak, ukondoak flexionaturik dituela, ariketa gelditzen badu barra bularrean bermatuz.
–Oin batek edo biek lurzorua ukitzeari uzten badiote.
Puntuazioa: egindako errepikapenen araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:
ERREPIKAPENAK/PUNTUAZIOAK | EZ GAI |
GIZONAK | 30 baino gutxiago |
EMAKUMEAK | 20 baino gutxiago |
2.–Uretako trebetasun proba (50 metro estilo librean).
Azalpena: joan-etorria egin behar da igerian, estilo librean, 25 metroko igeri-ontzi batean.
Ezin izanen da erabili urpean igeri egiteko betaurrekorik, ez urpean igeri egiteko beste baliabiderik ere, baina bai igeri egiteko betaurrekoak. Nahitaezkoa da igeritako txanoa janztea.
Saio bakarra eginen da.
Epaile kronometratzaileak "ya" esatean hasiko da ibilbidea.
Saioa baliogabetzat joko da, eta izangaia baztertuko da, baldin eta izangaiak:
–Kortxo-ilarak edo igerilekuaren alboko kaleak edo ertza euskarritzat edo abiada hartzeko erabiltzen baditu.
–Igerilekuaren hondoan bermatzen bada edo hura erabiliz abiada hartzen badu.
–Kalez aldatzen bada.
–Noranzkoa aldatzean horma ukitzen ez badu.
–Baliorik gabeko bi irteera egiten baditu.
Puntuazioa: ondoko eskala honen araberakoa izanen da (segundoetan emandako denbora, ehunenak kontatu gabe):
ERREPIKAPENAK/PUNTUAZIOAK | EZ GAI |
GIZONAK | 40" edo gehiago |
EMAKUMEAK | 45" edo gehiago |
3.–Zalutasun proba (Barrow testa).
Abiatzeko jarrera: zutik zutoinaren ondoan, irteera marraren atzeko aldean.
Nola eginen den: probaren helburua da ahalik eta lasterren egitea "zortzi" baten itxurako zirkuitu bat, bost zutoinez mugatua. Horietako lauk 8,66 bider 5 metroko laukizuzen baten erpinak seinalatzen dituzte eta bosgarrena erdi-erdian dago (ikus grafikoa). Izangaiek bi aldiz osatu beharko dute zirkuitua, lehenik alde batera, eta, gero, beste aldera (A eta B ibilbideak grafikoan). Izangai bakoitzari bigarren aukera emanen zaio ibilbide bakoitzean, lehenengo saioa baliogabetzat hartzen bada.

Saio baliogabea izanen da honako hau gertatzen denean:
a) Izangaiak zutoinetako bat botatzen duenean.
b) Zutoin bat hartzen duenean, eror ez dadin.
c) Izangaia ibilbidetik ateratzen denean.
Honako hauek dira kanporatzeko arrazoiak:
a) Ibilbideetako batean (A edo B) bi saio baliogabe egitea.
b) Probarako ezarritako gehieneko denbora gainditzea.
Puntuazioa: izangaiek bi ibilbidetan egindako denbora batuko da (A + B), kontuan izanik ibilbideak bukatuko direla izangaiak berriz irteera marra gurutzatzen duenean. Ondoko eskalari jarraituko zaio (denbora segundotan neurtua, segundo-ehunenak ez baitira kontuan hartuko):
ERREPIKAPENAK/PUNTUAZIOAK | EZ GAI |
GIZONAK | 23"8 baino gehiago |
EMAKUMEAK | 26"8 baino gehiago |
4.–Erresistentzia-proba (Course Navette-ren testa).
Gauzatzeko modua: izangaiek 20 metroko luzera duen joan-etorriko ibilbide bat egin behar dute, zinta magnetofoniko batek emandako seinale akustikoen bidez markatutako erritmoari jarraikiz, ahalik eta joan-etorri gehien eginez. Izangaiek, seinalea entzutearekin batera, ibilbidearen bi muturrak seinalatzen dituzten marrak zapaldu beharko dituzte, lehenik bat eta gero bestea. Hortaz, izangai guztiek erritmo berean egin beharko dute lasterketa, eta ez da onartuko inork lasterketaren erritmoa gainditzea. Buelta emanen da oin baten gainean bermatuz eta marra zapalduz. Soinua tarte erregularren arabera emanen da. Probaren hasieran abiadura motela izanen da, baina gero eta azkarrago eginen da. Proba hau egiteko saio bakarra izanen dute izangaiek.
Testaren helburua da markatzen den erritmoari eustea eskatzen diren epeak bete arte. Izangaia seinalea entzun baino lehentxeago abiatzen bada, behin baino gehiagotan, abisu bat emanen zaio. Izangaia seinalea baino lehen ateratzen bada, metro bateko tartea gainditurik, probari bukaera emanen zaio besterik gabe.
Izangai bakoitzaren proba bukatuko da une honetan eta ordura arte egin dituen tarteak kontatutako dira.
Saioa baliogabetzat hartuko da ondoko kasu hauetan:
–Izangaia gelditzea, salbu eta une batez soilik gelditzen bada, 20 metroen marraren gainean pibotatzen ari denean, seinale akustikoaren zain.
–Izangaia bere kaletik ateratzea.
–Izangaiak ibilbide bat bukatutzat ematea muturreko marra edo haratago zapaldu gabe.
–Seinale akustikoa entzuten denean, izangaia ez iristea 20 metroen marratik metro bateko eremura.
–Izangaia hiru aldiz jarraian ez iristea muturreko marra edo harago zapaltzera, seinale akustikoak agintzen dionean. Marratik metro bateko tartera egotea onartuko da, seinaleak jotzen duen unean. Segurtasun metroaren barrenean egonda, izangaiak ez badu lortzen marra zapaltzea seinale akustikoak jo baino lehen, abisu bat emanen zaio, kontrolatzailearen ezker-eskuin jarriko den kono baten bidez. Abisu hori kendu eginen zaio baldin eta lortzen badu 20 metroko beste marra ukitzea seinale akustikoak jotzean. Marra ukitzen ez badu, bigarren abisua emanen zaio. Bi abisu dituela, izangaia 20 metroko beste marrara iristen bada seinale akustikoarekin batera, bi abisuak kenduko zaizkio; garaiz iristen ez bada, berriz, hirugarren abisua emanen zaio, eta proba bukatutzat joko da.
Puntuazioa: izangai bakoitzak proba bukatzen duen arte pasatako denbora-tarteen araberakoa izanen da (tarte bakoitza minutu batekoa da gutxi gorabehera), ondoko eskala honi jarraikiz:
ERREPIKAPENAK/PUNTUAZIOAK | EZ GAI |
GIZONAK | 10,5 baino gutxiago |
EMAKUMEAK | 8,5 baino gutxiago |
IV. ERANSKINA.–BAZTERTZEKO ARRAZOI MEDIKOEN TAULA
1.–Ikusmena. Begien sistema.
–Zuzendu gabeko ikusmen zolitasuna:
- 4/10 bi begietan, edo
- 3/10 begirik okerrenean eta 5/10 hoberenean, edo
- 2/10 begirik okerrenean eta 6/10 hoberenean.
–Ikus-eremu monokularra: ezin izanen da 120°-tik beherakoa izan plano horizontalean, eta murrizketa nabarmenik gabekoa izanen da ikus-eremuko meridiano batetik bestera.
–Diplopia.
–Diskromatopsia larriak.
–Estereopsirik eza.
–Keratotomia erradiala.
2.–Entzumena. Entzumen sistema.
–500 eta 3.000 Hz bitarteko frekuentzietan 45 dB edo gehiagoko galera monoaurala izatea entzumen-zolitasunean.
–Orekari loturiko nahasmenduak, edozein etiologiatakoak.
3.–Mintzamena.
–Afasiak, disfoniak, disfemiak (hitz toteltasuna), disartria eta disglosia iraunkorrak, polizia lanetan aritzea zaildu edo galarazteko modukoak.
4.–Aparatu muskuloeskeletikoa.
–Giltzaduraren baten ankilosia edo galera anatomikoa, eragin funtzionalaren arabera.
–Prozesu artikularrak, eragin funtzionalaren arabera, zeinahi etiologiaren ondorio direla ere.
–Eskoliosiak, 20° baino handiagoak.
–Zifosiak, 30° baino handiagoak.
–Espondilolisia, espondilolistesia, ornoen bat-egiteak eta ornoarteko diskoaren nahasmenduak.
–Espondilitis ankilosatzailea.
–Paget-en eritasuna.
–Osteoporosia eta osteomalazia (eginkizunetarako duen eraginaren arabera).
–Fibromialgia.
–Deformazio anatomikoak, eragin funtzionalaren arabera.
5.–Digestio aparatua.
–Crohn-en eritasuna eta kolitis ultzeraduna.
–B eta C hepatitis aktiboak edo eramaile-egoerak.
–Gibeleko gutxiegitasuna, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.
–Gibeleko zirrosia.
–Behazun-zirrosi primarioa.
–Pankreatitis kronikoa.
–Fibrosi kistikoa.
–Abdomeneko paretako herniak, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoak.
–Uzki-esfinterreko ihesa.
6.–Sistema kardiobaskularra.
–Bihotzeko gutxiegitasuna, maila guztietan.
–Arritmiak eta blokeoak: eszitazio aurreko sindromeak eta erritmo edo kondukzio kardiakoaren edozein nahasmendu, honako hauek salbu: arritmia sinusala, estrasistole suprabentrikular edo estrasistole bentrikular isolatuak, lehen mailako blokeo aurikulobentrikularra, eskuineko adarreko blokeo osoa eta ezkerreko adarraren hemiblokeoak.
–Kardiopatia iskemikoa, maila guztietan.
–Balbulopatiak.
–Miokardiopatiak.
–Perikardiopatia kronikoak.
–Biriketako hipertentsio primarioa eta sekundarioa.
–Arterietako iskemia kronikoaren sindromea.
–Hipertentsio arteriala (TASa > 140 eta TADa > 90).
–Hipotentsioa (TASa < 90 eta TADa < 45).
–Gutxiegitasun benoso eta linfatikoa.
7.–Arnas aparatua.
–Arnas aparatuko gaitz kronikoak (bronkitis kronikoa, buxadurazko arnas eritasun kronikoa, enfisema, bronkiektasiak).
–Pleurako isuri errepikatuak.
–Berezko pneumotorax errepikatuak.
–Eritasun interstizialak eta/edo biriketako fibrosia.
–Asma eta bronkioetako hiperreaktibotasuna.
8.–Nerbio-sistema.
–Epilepsia.
–Esklerosi anizkoitza eta bestelako eritasun desmielinizatzaileak.
–Neurona motorraren eritasunak.
–Ataxiak.
–Buruko eta integrazioko funtzioen nahasmenduak (arrazoitze abstraktua, oroimena, adimena eta funtzio betearazleak).
–Parkinson-en eritasuna eta bestelako nahasmendu estrapiramidalak.
–Odol-hodien gaitz iskemikoak, hemorragikoak edo malformazioren baten ondoriozkoak.
–Miastenia larria eta lotura neuromuskularraren bestelako nahasmenduak.
–Bertigoak.
–Siringomielia.
–Hidrozefalia.
–Miopatiak.
–Nerbio-sistema zentraleko lesioaren ondoriozko paralisia.
–Paralisi periferikoak, eragin funtzionalaren arabera.
–Nerbio-sistema periferikoko eritasunak, eragin funtzionalaren arabera.
–Neke kronikoaren sindromea.
–Anosmia.
–Beste nahasmendu motor batzuk (tikak, estereotipia motorrak, loaren nahasmenduak), giza harremanetan eta lanean duten eraginaren arabera.
9.–Nahasmendu psikiatrikoak.
–Nahasmendu mental organikoak, salbu eta prozesu automugatuak eta itzulgarriak.
–Substantzia psikotropikoak (alkohola barne) kontsumitzearen ondoriozko nahasmendu mentalak eta portaeraren nahasmenduak.
–Eskizofrenia eta beste nahasmendu psikotiko batzuk.
–Gogo-aldartearen nahasmenduak (nahasmendu bipolarrak, depresio-nahasmendu errepikatuak, depresio-nahasmendu larria, nahasmendu distimikoak).
–Antsietate-nahasmenduak, baldin eragin kliniko nabarmena badute.
–Nortasunaren nahasmenduak eta bulkaden kontrolari loturikoak, gizarte harremanetan eta lanean eragina dutenak.
10.–Aparatu genitourinarioa.
–Giltzurrun-gutxiegitasuna, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.
–Gernu-inkontinentzia.
–Giltzurrun-polikistosia.
11.–Sistema endokrinologikoa.
–Hipotalamo-hipofisi ardatzaren nahasmenduak.
–Hipertiroidismoa eta hipotiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.
–Addison, Cushing, feokromozitoma eta giltzurrun gaineko guruinetako bestelako nahasmenduak.
–Hipoaldosteronismo primarioa eta sekundarioa.
–Diabetes mellitusa.
–Adenomatosi endokrino anizkoitza.
–Hipoparatiroidismoa eta hiperparatiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.
12.–Larruazala, fanerak eta guruin exokrinoak.
–Orbainak eta larruazalaren prozesu kronikoak, baldin poliziaren eginkizunetan aritzeko gaitasuna gutxitzen badute haien zabalerarengatik, ondorio funtzionalengatik eta kokapenarengatik.
13.–Odola eta organo hematopoietikoak.
–Aplasia medularra, gaueko hemoglobinuria paroxistikoa, sindrome mieloproliferatiboak, anemia hemolitiko kronikoak, b-talasemiak anemiarekin.
–Linfomak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.
–Sindrome linfoproliferatibo kronikoak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.
–Mieloma anizkoitzak eta Waldeström-en eritasuna.
–Hemofiliak eta hemostasiaren beste nahasmendu batzuk.
–Immunoeskasiak.
–Esplenektomia.
–Antikoagulatzaileak (Heparinak, Sintrom), Interferon, kortikoideak edo eritropoietina erabiltzen dituzten tratamendu kronikoak.
14.–Bestelakoak
–Amiloidosia.
–Kolagenosia.
–Lupus eritematoso sistemikoa.
–Artritis erreumatoidea.
–Esklerodermia.
–Sjögren-en sindromea.
–Baskulitisa, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.
–Obesitatea (gorputz-masaren indizea > 25).
15.–Azalpen orokorrak.
–Patologia baztertzaileak ebaluazio mahaiak baloratuko ditu eragin funtzionalaren arabera, eta polizia lanetan aritzeari begira eginen den pronostikoaren arabera.
–Prozesu neoplasikoetan eta organoen transplanteen kasuetan, ebaluazio mahaiak gaitasuna baloratuko du, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.
–Edozein aparaturen eta sistemaren beste edozein afekzio, baldin ebaluazio mahaiaren iritziz polizia lanetan aritzea galarazten ahal duen eragin funtzionala badu.
Berriozarren, 2025eko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2502216
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
