6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK
CERVECERIA NOMAD, SOZIETATE MIKROKOOPERATIBOA
Mikrokooperatiba sozietate mugatu bihurtzea
Aditzera ematen da ezen Cerveceria Nomad sozietate mikrokooperatiboaren Batzar Nagusiak, 2025eko urtarrilaren 2an egin bilkuran, erabaki zuela mikrokooperatiba hori sozietate mugatu bihurtzea, eta aurrerantzean Cerveceria Nomad SL izena hartuko zuela. Halaber, dagokion balantzea eta estatutu berriak onetsi ziren. Hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin ekainaren 28ko 5/2023 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluan eta Nafarroako Kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legearen 59. eta 56.1 artikuluetan. Jasota uzten da bazkideek, hornitzaileek eta hartzekodunek duten eskubidea, hartutako erabakiaren eta balantzearen testu osoa eskuratzeko.
Mutiloan, 2025eko urtarrilaren 21ean.–Administratzaile solidarioa, Ruben Carballes Martin.
Iragarkiaren kodea: P2501660