33. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERUIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2025eko lan-egutegiaren onespena

Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren Batzar Orokorrak, 2025ko urtarrilaren 16an egin ohiko bilkuran, aho batez onetsi zituen Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren 2025erako lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa.

ERABAKI DA:

"Lehenbizikoa.–Onestea Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren zerbitzuko langileendako 2025erako lan-egutegia, oinarritzat harturik abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legean urte osorako ezarritako 1.592 orduko zenbatekoa; beraz, honako hauek izanen dira "asteguneko" jaiegunak, eta egun hauetan itxirik egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 17a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 18a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 21a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Maiatzaren 2a: zubia.

–Maiatzaren 15a: San Isidro nekazaria.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 2a: zubia.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

–Abenduaren 26a: zubia.

Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira 2025ean, epeak zenbatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu eta maiatzaren 2a eta abenduaren 26a, horiek jaiegun izanen baitira lan egin beharreko urteko ordu kopurua kalkulatzeari dagokionez, baina baliodunak.

Urteko lanorduen banaketa doitzeko, Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunean aritzen diren langileek 28 orduko poltsa izanen dute, zerbitzuaren beharren arabera, urtean barrena erabiltzekoak.

Hirugarrena.–Ohiko lanaldia, astelehenetik ostiralera, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, oro har.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea".

Ziraukin, 2025eko urtarrilaren 17an.–Batasuneko burua, Iván Cuellar Urdiáin.

Iragarkiaren kodea: L2501621