33. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

2025eko tasak eta prezio publikoak

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, 2025eko otsailaren 3an egin bilkuran, aho batez onetsi zituen jarraian ageri diren tasak eta prezio publikoak 2025erako. Tasak indarrean jarriko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratzen direnean. Hona hemen:

–Larreen aprobetxamendua:

  • Ardi-azienda eta ahuntz-azienda: 0,50 euro.
  • Behi-azienda: 8,30 euro.
  • Zaldi-azienda: 13,13 euro.

–Etxerako epaitzak: 48,42 euro.

–Batzordekideak bilkuretara joateagatik: 35 euro.

–Batzordekideak batzordeetara joateagatik: 20 euro, eta gehienez ere 20 bilkura seihilekoan.

–Fotokopiak: 0,10 euro.

–Proiektorea erabiltzea: 6 euro.

–Langileen eta batzordekideen kilometrajea:

  • Kilometrajea pistetan: 0,40 euro kilometroko.
  • Kilometrajea errepidean: 0,36 euro kilometroko.

–Irati mantentzeko tasa:

  • Ibilgailuen sarrera orokorra: 7 euro.
  • Ibilgailuen sarrera, beherapenarekin: 4 euro.
  • Autobusen sarrera orokorra: 45 euro.
  • Autobusen sarrera, beherapenarekin: 22 euro.
  • Mikrobusen sarrera orokorra: 28 euro.
  • Mikrobusen sarrera orokorra, beherapenarekin: 18 euro.
  • Motoen sarrera orokorra: 3 euro.
  • Motoen sarrera orokorra, beherapenarekin: 2 euro.

–Zizen gaineko ordenantza:

  • Eguneko bonua: 10 euro.
  • Denboraldiko bonu orokorra: 100 euro.
  • Denboraldiko bonua, Zaraitzun erroldatuta ez badaude ere, bertako etxebizitza baten jabeak direnentzat: 35 euro.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan. Ohartarazten da ezen ebazpen honen aurka zuzenean aurkezten ahal dela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako administrazioarekiko auzien jurisdikzioan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

Ezkarozen, 2025eko otsailaren 3an.–Batzordeko burua, Gustavo Goiena Agirre.

Iragarkiaren kodea: L2501608