2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIORDIA
Eraikigintza-ordenantzaren artikulu batzuen aldaketa. Behin betiko onespena
Ziordiko Udalak, 2023ko urriaren 24an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Ziordiko Udalaren hirigintza-planeko Eraikingintza-ordenantzaren 39., 73., 78., 79., 83., 88. eta 89. artikuluak.
Erabaki hori jendaurrean paratu zen, iragarkia argitaraturik 2023ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 20an, eta jendaurreko aldia iragan zen inork erreklamaziorik aurkeztu gabe. Horrenbertzez, aldaketa behin betiko onetsi zen 2024ko ekainaren 4an egin bilkuran.
Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), argitara ematen da testu osoa, behar diren ondorioak izan ditzan.
Ziordian, 2025eko otsailaren 4an.–Alkatea, Olatz Irizar Martinez.
Aldatutako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2501637