1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
7/2025 FORU AGINDUA, otsailaren 3koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita proiektu hau: Trenbidearen Oinarrizko Proiektua, Landabengo eta Aratzuri-Orkoiengo (Nafarroa) Industrialdeen artekoa.
Urriaren 22ko 99/2024 Foru Agindu bidez, Lurralde Kohesiorako kontseilariak zeinaren bidez behin behineko onesten zuen proiektu hau: Trenbidearen Oinarrizko Proiektua, Landabengo eta Aratzuri-Orkoiengo (Nafarroa) Industrialdeen artekoa.
Jendaurreko aldia bukaturik, alegazio batzuk jaso dira. Hona hemen haien eduki laburbildua eta emandako erantzuna:
1.–2024/1657497 alegazioa, Trenbide Azpiegituren Administratzaileak (ADIF) aurkeztua.
1.–Adierazten du PA-01, PA-02, OR-01, OR-02, OR-04, OL-01, Ol-03, AI-02 eta ZI-03 erreferentziadun finkak jabari publikokoak direla eta trenbidearen zerbitzu publikoari daudela atxikita.
2.–Proiektuko PA-03, OR-05, OL-02, OL-04, OL-05, ZI-05, BA-04 eta BA-05 finkei dagokienez, adierazten du aldeak daudela haren titulartasunekoak omen diren horien azalera jakin batzuen artean.
3.–OL-03 finkaren harira, adierazten du ez dela haren titulartasunekoa erabat.
Erantzuna:
1.–Alegatutakoa partez baiesten da. Desjabetze prozeduran, jabari publikoaren izaera eta finken atxikipena egiaztatu ondoren, jabari publikoko aldaketa eginen da, kasua bada, Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legearen 71, 72 eta 73. artikuluekin bat.
2.–Alegatutakoa partez baiesten da, eta eskatzen da desjabetze prozeduran aipatutako aldeak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkez dadila.
3.–Alegatutakoa partez baiesten da, eta eskatzen da desjabetze prozeduran aipatutako aldeak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkez dadila.
2.–2024/1572364 alegazioa, Oltza zendeako Udalak aurkeztua.
1.–Eskatu du Oltza zendeako 2. industrialdeko 705A, 654A, 652A eta 754A partzelei dagokien berdegunea mantentzeko. Aratzuri-Orkoien Industrialdeko hirigintza garapenaren ondoriozko lagatzeetatik dator.
2.–Aratzuriko Kontzejuaren titulartasuneko 295A eta 299A partzelen gaineko eraginari dagokienez –"Ibaia babesteko naturagune" gisa sailkatuta daude eta "Erabilera eta jabari publikoko naturagune" erabilera nagusia dute–, eskatzen da ez daitezela partzelak murriztu edota desagerrarazi, eta kokapen berri bat bila dadila.
3.–Eskatzen du murriztu dadila ibaiaren inguruaren eta haren alboko Iruñerriko Ibai Parkearen gaineko eragina.
Erantzuna:
1.–Eskaera parte batez baiesten da. Saihesbidearen proiektuan egikaritu beharreko obretan sartuko da landareztatzea, ahal den heinean, trenbidearen jabari publikoko azaleretan (kontuan hartuta Trenbide Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legearen eta Trenbide Sektorearen Erregelamendua onesten duen abenduaren 30eko 2387/2004 Errege Dekretuaren xedapenak).
2.–Eskaera parte batez baiesten da. Saihesbidearen proiektuan egikaritu beharreko obretan sartuko da landareztatzea, ahal den heinean, trenbidearen jabari publikoko azaleretan (kontuan hartuta Trenbide Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legearen eta Trenbide Sektorearen Erregelamendua onesten duen abenduaren 30eko 2387/2004 Errege Dekretuaren xedapenak).
3.–Eskatutakoa baiesten da. Arga ibaiaren gaineko zubibidearen luzera areagotuko da aipatutako Ibai Parkearen gaineko eragina murrizteko. Saihesbidearen proiektuko obretan jasoko da ukitutako espazioak berroneratzea, bat etorriz Oinarrizko proiektuaren ingurumen inpaktuaren txostena ematen duen 624E/2024 Ebazpenean ezarritakoarekin. Ebazpena 2024ko uztailaren 5ean eman zen (2024ko 168. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 19koa).
3.–2024/1644147 alegazioa, Orkoiengo Udalak aurkeztua.
1.–Eskatzen du proposatutako trazatuak ez dezala Aratzuri-Orkoiengo industrialdea ukitu, eta VW barnera mugatu dadila.
2.–Eskatzen du Aratzuri-Orkoiengo industrialdean ukitutako eraikinen barrualdean bibrazioen eta inmisio akustikoaren mailetara iristeko beharrezko neurriak zehaztu daitezela.
3.–Adierazten du aurreproiektuak grafikoki aurkeztu behar zuela 38/2015 Legeak ezarritako jabetzaren mugek ukitutako eremua.
4.–Eskatzen du C kaleari eragiten dion bidearen trazadura hegoalderantz alda dadila, nola Oltzan hala Orkoienen, 1541 eta 1542 partzeletan, afektazioa saihesteko.
5.–Eskatzen du Orkoiengo 1455 partzelan –zerbitzuko bidearen desjabetzeak ukitua– mugaren eta bidearen arteko zerrenda desjabetu dadila, ez baitu balio eta mantentze-lana ekonomiaren kontrakoa delako.
Erantzuna:
1.–Eskatutakoa ezesten da. Azpiegitura berriaren okupazioa definitu da trenbidearen segurtasuna eta mantentze-lana konprometitu barik, baina, aldi berean, okupazioa minimizatzeko neurri geoteknikoak kontuan hartuta diseinuan, eta, beraz, afektazioak ere murriztuko dira.
2.–Eskatutakoa baiesten da. Eraikuntza proiektuak barnean hartzen du akustikaren eta bibrazioen azterlan bat egitea, kasua bada alderdi horietan babes neurriak ezartzeko beharra analizatuko duena.
3.–Oinarrizko proiektuaren eta ondorengo eraikuntza proiektuen definizioek barnean hartzen dute azpiegitura mota horien ohiko definizioa. Jendaurrean jarritako okupazio muga bat dator aipatutako jabari publikoarekin. Eraikitzeko mugen eta babesaren eremuak emandako definizio geometrikotik ateratzen dira.
4.–Eskatutakoa ezesten da. C kalearen afektazioak ez dakar berekin egungo operatibaren aldaketarik. Hein handi batean ukitze-afektazio oso periferikoa da, eta zerbitzu bidearekiko loturaren kasuan, afektazioa haren eta C kalearen arteko bidegurutzea egoki egitean baino ez datza.
1541 eta 1542 partzelen gaineko eragina ahal den heinean murriztu da aurreikusitako diseinuko eta euste geoteknikoko neurriekin, eta, nolanahi ere, ez da eraginik sortuko haietan eraikitako elementuetan.
5.–Eskatutakoa ezesten da. Proposatu den bidearen lekualdatzeak berekin ekarriko luke zenbait zuhaitzi eragitea, zeina saihestu baita berdegunearen ingurumen balioei eusteko. (Berdegune gisa jasotako hiri finken izaera dutenez, ezin da jo ekonomiaren kontrako ustiapena denik; mantentze-lana berdin egiten ahalko da, bidea ez baita oztopoa).
4.–2024/1669336 alegazioa, Raquel Sevilla Palomeque andreak Victoriano Sevilla Bello jaunaren izenean aurkeztua.
1.–Eskatzen da OL-02 partzela erabat desjabetu dadila, jotzen baita galtzen duela josteta eta aisialdiko finkaren izaera.
Erantzuna:
1.–Eskatutakoa ezesten da. Finkaren gainerako zatia eskuratzeko aukera desjabetzeko prozeduran aztertuko da.
Hori horrela, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.2 artikuluari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2019 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Jendaurrean jartzeko aldia ebaztea Landabengo eta Aratzuri-Orkoiengo (Nafarroa) Industrialdeen arteko Trenbidearen Oinarrizko Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideei dagokienez.
2. Behin betiko onestea proiektu hau: Trenbidearen Oinarrizko Proiektua, Landabengo eta Aratzuri-Orkoiengo (Nafarroa) Industrialdeen artekoa.
3. Behin betiko onestea ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, zeina eranskinean jaso baita.
4. Foru agindu hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Departamentuaren webgunean (https://obraspublicas.navarra.es/eu/obras/proyectos/infopublica), eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.
5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Iruñeko, Orkoiengo, Oltza zendeako, Zizur Nagusiko eta Barañaingo Udalei, eta agintzea argitara dadila egoki den iragarki-taulan, baita alegatzaileei jakinaraz dakiela ere.
6. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea bukatzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2025eko otsailaren 3an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
ERANSKINA.–TRENBIDEAREN PROIEKTUA, LANDABENGO
ETA ARATZURI-ORKOIENGO (NAFARROA) INDUSTRIALDEEN ARTEKOA
Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza
FINKA ZK. | TITULARRA | DESJ. AZALERA m² | KATASTROKO DATUAK |
IND. | PARTZ. | LUR MOTA |
IRUÑEKO UDAL MUGARTEA |
PA-01 | Trenbide Azpiegituren Administratzailea | 204 | 7 | 2672A | Lurzorua |
PA-02 | Trenbide Azpiegituren Administratzailea | 1.586 | 7 | Z.G. | Zaragoza-Altsasu bidea |
PA-03 | Volkswagen Navarra SA | 74 | 7 | 1342B | Lurzorua |
ORKOIENGO UDAL MUGARTEA |
OR-01 | Trenbide Azpiegituren Administratzailea | 232 | 1 | 131A | Lurzorua |
OR-02 | Trenbide Azpiegituren Administratzailea | 280 | 1 | 284A | Lurzorua |
OR-04 | Trenbide Azpiegituren Administratzailea | 580 | 1 | Z.G. | Zaragoza-Altsasu bidea |
OR-05 | Nafarroako Foru Komunitatea (Errepidea) | 77 | 1 | 1594A | NA-30 "Landabengo sarbidea" |
OR-06 | Oltza zendeako Udala | 303 | 1 | 965A | Lurzorua |
Orkoiengo Udala | | | | |
OR-07 | Oltza zendeako Udala | 1.002 | 1 | 1544A | Lurzorua |
OR-08 | Grupo Empresarial Reybesa SL | 22 | 1 | 1542A | Lurzorua |
OR-09 | Timac Agro España SA | 103 | 1 | 1541A | Lurzorua |
OR-10 | Oltza zendeako Udala | 2.191 | 1 | 1543A | Lurzorua |
OR-11 | Orkoiengo Udala | 77 | 1 | Z.G. | Bidea |
OLTZA ZENDEAKO UDAL MUGARTEA |
OL-01 | Trenbide Azpiegituren Administratzailea | 852 | 2 | 216A | Larreak |
OL-02 | Sevilla Bello, Victoriano | 159 | 2 | 215A | Ibarbasoa |
OL-03 | Trenbide Azpiegituren Administratzailea | 620 | 2 | Z.G. | Zaragoza-Altsasu bidea |
1.637 | 2 | Z.G. | Zaragoza-Altsasu bidea |
OL-04 | Volkswagen Navarra SA | 449 | 2 | 655A | Lurzorua |
OL-05 | Volkswagen Navarra SA | 18.560 | 2 | 603B | Lurzorua |
OL-06 | Oltza zendeako Udala | 5.563 | 2 | 705A | Lurzorua |
OL-07 | Volkswagen Navarra SA | 94.715 | 2 | 616A | Lurzorua |
OL-08 | Volkswagen Navarra SA | 1.628 | 2 | 636A | Lurzorua |
OL-10 | Aratzuriko Kontzejua | 1.885 | 2 | Z.G. | Lurzorua |
OL-11 | Ezezaguna | 458 | 2 | Z.G. | Arga ibaia |
OL-12 | Aratzuriko Kontzejua | 1.198 | 2 | 295A | Lurzorua |
OL-13 | Nafarroako Foru Komunitatea (Errepidea) | 431 | 2 | 775A | NA-30 "Landabengo sarbidea" |
OL-14 | Oltza zendeako Udala | 657 | 2 | 654A | Lurzorua |
OL-15 | Oltza zendeako Udala | 117 | 2 | 652A | Lurzorua |
OL-16 | Oltza zendeako Udala | 155 | 2 | 754A | Lurzorua |
OL-17 | Oltza zendeako Udala | 143 | 2 | Z.G. | Bidea |
OL-18 | Aratzuriko Kontzejua | 8 | 2 | 299A | Lurzorua |
ZIZUR NAGUSIKO UDAL MUGARTEA |
ZI-01 | Ezezaguna | 304 | 2 | Z.G. | Arga ibaia |
ZI-02 | Trenbide Azpiegituren Administratzailea | 386 | 2 | 896A | Zaragoza-Altsasu bidea |
ZI-03 | Trenbide Azpiegituren Administratzailea | 168 | 2 | 897A | Zaragoza-Altsasu bidea |
ZI-04 | Zizur Nagusiko Udala | 34 | 2 | Z.G. | Bidea |
ZI-05 | Aliseda SAU | 556 | 2 | 1940A | Lurzorua |
Andutz-Mendi SL | | | | |
Nafarroako Rural Kutxa kreditu-sozietate kooperatiboa | | | | |
Promociones Ocec SA | | | | |
BARAÑAINGO UDAL MUGARTEA |
BA-01 | Ezezaguna | 466 | 1 | Z.G. | Arga ibaia |
BA-02 | Ciaurriz Dean, Emelina | 4.216 | 1 | 719A | Lehorreko alorra |
Pérez Urmeneta, Francisco Javier | 621 | 1 | 719B | Makaldiak |
BA-03 | Ciaurriz Dean, Emelina | 7.900 | 1 | 718A | Lehorreko alorra |
Pérez Urmeneta, Francisco Javier | | | | |
BA-04 | Frutos Blanco, Celia | 4.603 | 1 | 717A | Lehorreko alorra |
Huarte-Mendicoa Izu, Gabriel Ambrosio | 337 | 1 | 717B | Larreak |
Huarte-Mendicoa Izu, José Cristobal | 185 | 1 | 717D | Bidea |
Huarte-Mendicoa Izu, María Camino | | | | |
Izu Ibarrola, Carlos | | | | |
Izu Ibarrola, María Jesús | | | | |
Izu Ibarrola, María Dolores | | | | |
BA-05 | Izu Ibarrola, María Jesús | 560 | 1 | 716A | Lehorreko alorra |
730 | 1 | 716C | Larreak |
366 | 1 | 716D | Bidea |
BA-06 | Trenbide Azpiegituren Administratzailea | 1.442 | 1 | 502A | Larreak |
BA-07 | Trenbide Azpiegituren Administratzailea | 1.559 | 1 | 501A | Zaragoza-Altsasu bidea |
BA-08 | Barañaingo Udala | 12 | 1 | Z.G. | Bidea |
ALDI BATERAKO OKUPAZIOEK UKITUTAKO LURZATIAK, INSTALAZIO LAGUNGARRIENGATIK ETA ZERBITZU-BIDEENGATIK, ETA SARBIDEAK LEHENERATZEA
FINKA ZK. | TITULARRA | ALDI BATERAKO OKUPAZIOA m² | KATASTROKO DATUAK |
IND. | PARTZ. | LUR MOTA |
OLTZA ZENDEAKO UDAL MUGARTEA |
OL-05 | Volkswagen Navarra SA | 77 | 2 | 603A | Lurzorua |
2451 | 2 | 603B | Lurzorua |
OL-07 | Volkswagen Navarra SA | 18644 | 2 | 616A | Lurzorua |
12303 | 2 | 616A | Lurzorua |
125 | 2 | 616A | Lurzorua |
OL-08 | Volkswagen Navarra SA | 3290 | 2 | 636A | Lurzorua |
335 | 2 | 636A | Lurzorua |
OL-09 | Oltza zendeako Udala | 149 | 2 | Z.G. | Bidea |
OL-10 | Aratzuriko Kontzejua | 925 | 2 | Z.G. | Lurzorua |
780 | 2 | Z.G. | Lurzorua |
OL-11 | Ezezaguna | 75 | 2 | Z.G. | Arga ibaia |
OL-12 | Aratzuriko Kontzejua | 12 | 2 | 295A | Lurzorua |
OL-13 | Nafarroako Foru Komunitatea (Errepidea) | 339 | 2 | 775A | NA-30 "Landabengo sarbidea" |
OL-18 | Aratzuriko Kontzejua | 245 | 2 | 299A | Lurzorua |
OL-19 | Aratzuriko Kontzejua | 336 | 2 | 195A | Lurzorua |
BARAÑAINGO UDAL-MUGARTEA |
BA-02 | Ciaurriz Dean, Emelina | 5043 | 1 | 719A | Lehorreko alorra |
Pérez Urmeneta, Francisco Javier | | | | |
BA-03 | Ciaurriz Dean, Emelina | 497 | 1 | 718A | Lehorreko alorra |
Pérez Urmeneta, Francisco Javier | | | | |
BA-04 | Frutos Blanco, Celia | 1393 | 1 | 717A | Lehorreko alorra |
Huarte-Mendicoa Izu, Gabriel Ambrosio | | | | |
Huarte-Mendicoa Izu, José Cristobal | | | | |
Huarte-Mendicoa Izu, María Camino | | | | |
Izu Ibarrola, Carlos | | | | |
Izu Ibarrola, María Jesús | | | | |
Izu Ibarrola, María Dolores | | | | |
BA-05 | Izu Ibarrola, María Jesús | 1205 | 1 | 716A | Lehorreko alorra |
LINEA ELEKTRIKOEN, SANEAMENDUAREN, UR BELTZEN, ARGITERIAREN ETA EURI-UREN SAREEK UKITUTAKO ZERBITZUAK
Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza
FINKA ZK. | TITULARRA | EZARP. ZORTASUNA m² | m² EUSKARRIA-KUTX. | ALDI BATERAKO OKUP. m² | ZERBITZU MOTA | KATASTROKO DATUAK |
IND. | PARTZ. | LUR MOTA |
ORKOIENGO UDAL MUGARTEA |
OR-06 | Oltza zendeako Udala | 268 | 3 | 133 | LE | 1 | 965A | Lurzorua |
Orkoiengo Udala | | | | | | | |
OR-07 | Oltza zendeako Udala | 314 | 7 | 314 | LE | 1 | 1544A | Lurzorua |
59 | | 50 | ES | 1 | 1544A | Lurzorua |
OR-08 | Grupo Empresarial Reybesa SL | 31 | | 7 | ES | 1 | 1542A | Lurzorua |
OLTZA ZENDEAKO UDAL MUGARTEA |
OL-03 | Trenbide Azpiegituren Administratzailea | 84 | | | LE | 2 | Z.G. | Zaragoza-Altsasu bidea |
OL-04 | Volkswagen Navarra SA | 429 | | | LE | 2 | 655A | |
OL-05 | Volkswagen Navarra SA | 4 | | 108 | Ur B | 2 | 603B | |
12 | | 376 | Arg. | 2 | 603B | |
306 | 25 | 27 | LE | 2 | 603B | |
OL-07 | Volkswagen Navarra SA | 22 | 7 | 33 | ES | 2 | 616A | Lurzorua |
50 | 8 | 325 | Euri U. | 2 | 616A | Lurzorua |
88 | 21 | 88 | Pb | 2 | 616A | Lurzorua |
OL-14 | Oltza zendeako Udala | 3 | | 2 | LE | 2 | 654A | Lurzorua |
BARAÑAINGO UDAL MUGARTEA |
BA-02 | Ciaurriz Dean, Emelina | 4 | | | LE | 1 | 719E | Larreak |
Pérez Urmeneta, Francisco Javier | | | | | | | |
BA-03 | Ciaurriz Dean, Emelina | 359 | 29 | 57 | LE | 1 | 718A | Lehorreko alorra |
Pérez Urmeneta, Francisco Javier | | | | | | | |
BA-04 | Frutos Blanco, Celia | 392 | 17 | 55 | LE | 1 | 717A | Lehorreko alorra |
Huarte-Mendicoa Izu, Gabriel Ambrosio | 2 | 1 | 25 | LE | 1 | 717B | Larreak |
Huarte-Mendicoa Izu, José Cristobal | | | | | | | |
Huarte-Mendicoa Izu, María Camino | | | | | | | |
Izu Ibarrola, Carlos | | | | | | | |
Izu Ibarrola, María Jesús | | | | | | | |
Izu Ibarrola, María Dolores | | | | | | | |
BA-05 | Izu Ibarrola, María Jesús | 698 | 20 | 103 | LE | 1 | 716A | Lehorreko alorra |
13 | 2 | 41 | ES | 1 | 716A | Lehorreko alorra |
7 | | | | 1 | 716B | Lehorreko alorra |
Iragarkiaren kodea: F2501528