33. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

2025eko diru-bilketarako egutegia

Argitara ematen da San Adriango Udalaren aldizkako karga-tasen diru-bilketarako 2025eko egutegia, Alkatetzak otsailaren 3an eman 035/2025 Ebazpenaren bidez onetsia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko foru legea).

Interesdun guztiei jakinarazten zaie onetsitako egutegia honela gelditu dela:

TRIBUTUA

ALDIZKAKOTASUNA

HELBIDERATUTAKO ORDAINAGIRIEN
IGORPENA

BORONDATEZ ORDAINTZEKO EPEA (HELBIDERATU GABEAK)

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga.

(Zirkulazioaren gaineko zerga)

Urtero

Apirilaren 15a

Apirila

Udal tasak.

(Ibiak, txakurrak, herri-lurzatiak)

Seihilekokoa

Lehen seihilekoa: Ekainaren 16a

Bigarren seihilekoa: Irailaren 15a

Ekaina

Iraila

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa.

(Hiri-lurrekoa/landa-lurrekoa) eta etxebizitza hutsen gaineko zerga

Seihilekokoa

Lehen seihilekoa: Uztailaren 15

Bigarren seihilekoa: Urriaren 15

Uztaila

Urria

Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ)

Urtero

Abenduaren 1a

Abendua

Ordainagiri helbideratuak aipatu egunetan igorriko dira.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Udalaren banku-kontura transferentzia eginez ordaindu daitezke.

Ohartarazten da ezen, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidean kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

San Adrianen, 2025eko otsailaren 3an.–Alkate udalburua, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2501564