2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARE
Aldaketa, Hilerriaren tasa arautzen duen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena
2024eko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 2an, Hilerriaren tasa arautzen duen ordenantzaren aldaketaren iragarkia.
Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da.
Testua aldatu da eta honela gelditu da idatzirik:
5. artikulua. Honako hauek dira udal hilerriko zerbitzuak emateko tarifak:
–Ehorzketak:
- Lurrean, heriotza gertatu zen egunean erroldatuak zeudenendako: 100 euro.
- Lurrean, heriotza gertatu zen egunean erroldatuak ez zeudenendako: 150 euro.
- Nitxoan, heriotza gertatu zen egunean erroldatuak zeudenendako: 50 euro.
- Nitxoan, heriotza gertatu zen egunean erroldatuak ez zeudenendako: 70 euro.
- Errautsak, kolunbarioan 20 urteko okupazioarekin: 200 euro.
- Errauts berriak, okupatutako kolunbarioan: 50 euro.
- Kolunbarioaren 20 urteko luzapena, beharrik ez bada: 100 euro.
7. artikulua. c) letrari testu hau gehitzen zaio: "eta kolunbarioak".
16. artikulua. Aldatzen dira bigarren eta hirugarren paragrafoak, eta honela idatzirik geldituko dira:
Ehorzketa egungo ilaren ordenari jarraikiz eginen da, horretarako prestatzen den hobian. 2,30 metro luze eta 0,90 metro zabal izanen da. Sakonera, gutxienez 2 metrokoa izanen da.
Hilarriek lerrokaturik egon behar dute eta haien luze-zabala, gehienez ere, 2,30 metro bider 0,90 metro izanen da. Hilarriak, gurutzeak edo obrako elementuak ezartzeko, obra lizentzia eskatuko zaio Udalari, zein elementu ezarriko den adierazita, soilik hobi edo hilobiaren zabalera har daitekeelarik.
17. artikulua. "Kolunbarioak" hitza gehitzen da.
20. artikulua. Azken paragrafoaren ondotik esaldi hau gehitzen da: "Berdin kolunbarioetako identifikazio plakekin".
Zaren, 2025eko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Jesús María Lecumberri Guembe.
Iragarkiaren kodea: L2501510